Artxiboa

‘Bitxikeriak’ atalaren artxiboa

Zein dira gizonezkoen atal erogenoenak?

2013(e)ko Maiatzak 10 erotikus Iruzkinik ez

Pertsona bakoitzak bere gustuak eta zaletasunak izan ohi ditu sexu kontuetan. Hala ere, gizonezkoen kasuan, badira kontuan izan beharreko zenbait eremu komun; beraz, adi, eta egin zerrenda jarraian aipatuko ditugun gakoekin.

Gizonezkoen zona erogenoak

Gizonezkoen zona erogenoak


Lehenik eta behin, P puntua aipatu behar dugu, uzkiaren inguruan. Oso eremu erogenoa da, eta oso emaitza atseginak ematen ditu inguru hori estimulatzeak. Era berean, lepoa ferekatu edo estimulatuta, emaitza paregebeak lor daitezke.

Belarriak, behatzak eta mingaina derrigorrezko geltokiak dira harreman sexual atsegina bideratzeko. Arraroa dirudien arren, ezin ditugu ipurmasailak eta bularra ahaztu. Leun-leun ferekatuz gero, giroa berotzen joango da, ziur.

Azkenik, ezpainak nabarmenduko ditugu. Emakumeekin gertatzen den moduan, guztiz atal sentibera da, eta sexuari ekiteko aurrekari aproposa izan daiteke musuak ematea. Zerrenda osoa duzue, beraz, sexuaz gozatu eta gozarazteko!

Categories: Aholkuak, Bitxikeriak Tags:

Kilimak gustuko al dituzu?

2013(e)ko Apirilak 17 erotikus Iruzkinik ez

Askok ez ditu atsegin, deseroso sentitzen direlako; badirudi, ordea, beste askok oso gustuko dituztela, kilimek orgasmoa eragiten dietelako. Beraz, jarduera erotiko interesgarria da kilimak eragin eta jasotzea: knismolagnia.

Kilimak

Kilimak

Hainbat adituren arabera, oso joko dibertigarria izan daiteke sexu-harremanetan. Bikotekidearen gorputzeko atal sentikorrenak ikertuz eta miatuz ekingo diezaiokegu lanari. Jolas dibertigarria jarriko dugu martxan, apurka-apurka ferekatzen eta kilimak eragiten.

Plazera oso gai subjektiboa den arren, honako atal hauek omen dira kitzikagarrienak: besapeak, saihets-hezurrak, izterrak, belaunen atzeko aldea, esku-azpiak eta oinak. Gainera, eskuak erabiltzeaz gain, lumak eta antzeko osagaiak ere lagungarriak izan daitezke, gure helburua lortzeko.

Abantaila sexualak alde batera utzita, elkarren arteko afektibitate-maila sakontzeko bidelagun paregabeak dira kilimak. Emaitzak frogatuta daude; beraz, hautua zuena da: kilimak, bai ala ez?

Erotismo kontuetan nortzuk dira pikaroagoak, emakumeak ala gizonak?

2013(e)ko Martxoak 27 erotikus Iruzkinik ez

eroticgameEmakumeak
Mypleasure webgunean egindako galdeketa baten arabera, emakumeen % 80ri norbait begira dutela masturbatzea gustatzen zaie. Horrek sexy eta desiratu sentiarazten ditu. Galdeketa horren arabera, emakumeen % 64k leku publikoren batean izan nahiko lituzkete sexu-harremanak.
• Batez ere bularrak eta ipurmasailak erakusteak seduzitzen ditu. Hala ere, Manuel Menassa psikologoaren esanetan, beraien bikotearekin konfiantza gehiegi izaten dute, eta horrek beraien intimitateari eustea zailtzen du.
Texaseko Unibertsitateak egindako ikerketa baten arabera, sare sozialetako argazkietan irudi erotikoa ageri dutenek praktika sexual arriskutsuak izateko ohitura gehiago dute.
Melbourneko Unibertsitatearen ikerketa baten arabera, berriz, bikotekideak edo ezezagunek bultzatuta, emakumeei gizonezkoei baino gehiago kostatzen zaie irudi sexualak elkartrukatzea.

Gizonezkoak

• Besteek beren zakilari eta ipurmasailei begiratzea gustatzen zaie batez ere. Emakumeek zein gizonek begiratzea eta begiratuta sentitzea gustuko badute ere, estatistiken eta esperientzia klinikoaren arabera, kontu honekin lotutako arazo gehiago izan ohi dituzte gizonezkoek.
• Era askotako pornografia ikusi eta honetara ohitu ondoren, gizonezkoak dira normalean esperientzia sexualetan pizgarri berriak bilatzen dituztenak. Fantasia arruntenetako bat emakumea bere aurrean jarrera erotiko batekin paratzea da.
• Sarritan beren irudi erotikoak elkartrukatzen dituzten gazteek askoz sexu gehiago praktikatu ohi dute horrelakorik egiten ez dutenek baino.
• Ikerketa batzuen arabera, gizonezkoek jakin badakite bikotekideak presionatu egiten dituztela harekin irudi sexualak elkartrukatzeko.

Categories: Bitxikeriak Tags: , ,

Gizonak eta orgasmo plantak

2013(e)ko Martxoak 11 erotikus Iruzkinik ez
Hamar emakumetik zazpik orgasmo plantak egin dituzte inoiz.

Hamar emakumetik zazpik orgasmo plantak egin dituzte inoiz.

Kansaseko Unibertsitateko ikerketa baten emaitzen arabera, hamar emakumetik zazpik orgasmoa izatearen plantak egin dituzte inoiz. Gizonezkoen artean, % 28k onartu zuen holakorik egin izana. Ikerketa hau Daily Mail egunkariak kaleratu du.

Hori egiteko arrazoi berberak eman zituzten emakumeek zein gizonek: bikotekideak klimaxa eurek baino lehen lortu izana etsigarria dela iritzita, orgasmoaren itxurak egin behar zituztela pentsatu zuten. Horren plantak egiteko beste arrazoi batzuk ere eman zituzten: kidearen sentimenduak ez mintzea eta orgasmoa izatera helduko ez zirela konturatuta gogaitzea, besteak beste.

Journal of Sex Research aldizkarian argitaratutako ikerketa honetan, 281 gizon-emakumeri egin zaie beraien sexu ohituren gaineko galdeketa. Honen bidez jakin denez, presiopean izateagatik egiten dituzte orgasmoaren plantak pertsona gehienek, batez ere gizonek.

Galdeketaren emaitzen arabera, gizonek orgasmoa sentiarazteko gaitasunari ematen dioten garrantzia dela eta, bikotekidea horren plantak egitera behartuta sentitzen da, esperantza hori bete dadin. Tracey Cox sexu kontuetan adituak esan duenaren arabera, “emakume batzuek ongi pasatzen ari direla erakusteko beharra sentitzen dute”. Emakumeek koitoaren bidez klimaxera heltzeko zailtasunak dituztela eta horrek ere orgasmoaren plantak egitera eramaten dituztela ere adierazi du adituak.

‘Origami’ kondoia asmatu dute

2013(e)ko Urtarrilak 29 erotikus Iruzkinik ez

'Origami' kondoia

'Origami' kondoia

Estatu Batuetako zientzialari batzuk ‘origami’ teknika japoniarrean oinarritu dira kondoi berri bat asmatzeko. Dirudienez, preserbatibo hauek latexezkoak baino segurtasun handiagoa eskaintzen dute, eta plazera areagotzea ahalbidetzen dute.

Japonian sortu zen origamia, eta paper zatiak tolestuz irudiak egitean datza. Teknika horretaz baliatuz, sexu harreman babestuak hobetu dituzte, eta horrek latexezko kondoiak baztertzea ekarriko duela esan dute.

Origami kondoiak silikonaz eginda daude, eta horien egitura tolesturaz osatua dago. Horrela, preserbatiboa izateaz gain, jostailu erotiko ere bilakatzen dira. Horren sortzaileen arabera, plazer sexuala areagotzeaz gain, birusak eta bakterioak hobeto saihesten ditu.

Edonola ere, kondoi honen forma da berritasun nabarmenena. Kanpai itxura dute, eta jartzen errazagoak omen dira. Behin goiko txanoa jarrita, ez da beharrezkoa zakilean behera irristatzea. Tolesturetatik tira egin baino ez, dena prest omen dago jolasean hasteko!

Sexu gehiago izaten dugu Gabonetan?

2013(e)ko Urtarrilak 3 erotikus Iruzkinik ez

Sexua Gabonetan

Sexua Gabonetan

Argi dago Gabonetako giroa ez dela urteko beste sasoietako berdina. Askorentzat, magiaz betetako garaia da, familiarekin elkartzekoa beste  hainbatentzat… eta sexu arloan gorputzari omenaldi bat egiteko unea beste batzuentzat. Baina, zerk eragiten du Gabonetan sexu harremanak izateko gogo hori?

Guk igartzen ez dugun arren, honek arrazoi fisiologiko bat dauka. Kristauak ez direnek ere Gabonak zoriontzeko ohitura dute: musuak, besarkadak… Konturatu gabe, egunerokoan baino kontaktu fisiko gehiago izaten dugu garai honetan, eta horrek sexu grina pizten du.

Gainera, gehienek opor egunak izaten dituzte Gabonetan: denbora libre gehiago, erlaxatzeko astia… Horri guztiari Gabonetan jendez inguratuta egoteko dugun gogoa gehituz gero… Tak! Sexu grina pizten zaigu.

Eta zein irtenbide aurkitzen diogu grina honi? Askok gauza berri edo ezberdinak probatzen dituzte Gabonetan: barruko arropa fina erosi, jokotxoren bat asmatu, bikotekideari jostailu sexualak oparitu… Eta badago gurasoen etxera itzultzean gaztetako ohean pasatakoak berriro bizitzen dituenik ere.

Adi beraz, Gabonak oraindik ez dira eta bukatu…

Emakumeek 7 orgasmo mota izan ditzakete

2012(e)ko Abenduak 19 erotikus Iruzkinik ez

Emakumeen orgasmoa 7 motatakoa izan daiteke. Argazkia: Getty Images.

Bai, ez duzu gaizki irakurri, 7 orgasmo mota izatera hel daiteke emakume bat! Gaur gure blogean banan-banan aztertuko ditugu:

G puntua

Orgasmo motarik bortitzena eta ezagunena G puntuaren estimulazioaren bitartez lortzen da. Eremu hau hezur pubikoaren gainean dago kokatuta, eta ohikoena sarketaren bitartez estimulatzea da. Halere, behatzen bidez edota jostailu erotikoak erabiliz ere hel daiteke mota honetako orgasmora.

Bularrak

Emakumeen bularrak plazera lortzeko era agortezin eta mugagabeak dira. Modu asko daude hauek estimulatzeko: behatzen bidez, eskuen bidez, ahoarekin, mingaina erabiliz… Eta, askok sinesten ez duten arren, orgasmora hel daiteke bularrak estimulatze hutsarekin.

Adimenaren bidezkoak

Plazeraren ehuneko handiena buruan dago. Sinesgaitza dirudien arren, adimena soilik erabiliz ere lor daiteke orgasmoa lortzea. Horretarako, beharrezkoa da fantasia on izatea gogoan.

U puntua

Oso gutxi hitz egiten da eremu honetaz. Uretran dago, klitoriaren ondoan, eta behatzez zein aho bidezko sexuaz estimula daiteke. G puntuaren bidez lortzen den orgasmoaren antzekoa lortzen da honen bidez.

Klitoria

Emakumeen artean plazera eragiten duen eremu ezagunena da. Behatzen bidez, jostailu sexualekin, ahoarekin edota sarketaren bidez estimula daiteke, baita beste edozein gorputz atalekin igurtziz ere.

K puntua

Klitoriaren bi aldeetan dago. Askotan emakumeek puntu hau ahaztuta dute, edota ez dute behar bezala estimulatzen.

Uzkia

Askotan gaia tabu kontsideratzen den arren, gero eta emakume gehiago dira sexu mota hau praktikatzen dutenak, eta, hauetako askoren esanetan, orgasmora hel daiteke. Oso garrantzitsua da aurretik emakumea oso bero egotea eta, behar izanez gero, lubrifikatzaileren bat erabiltzea.

Txortalagunak

2012(e)ko Azaroak 29 erotikus Iruzkinik ez

Txortalanunen erlazioaren ardatza grina da

Txortalanunen erlazioaren ardatza grina da

“Txortalagun” kontzeptua modan dago. Zer da hori, baina?

Txortalagunak bikote harreman seriorik ez duten baina noizean behin harreman sexualak izaten dituzten lagunak dira. Beste era batera esanda: gogoa dutenean oheratzen diren lagunak.

Hau teoria da, baina praktikan ez da gauza bera gertatzen. 18-30 urte bitarteko gazteei egindako ikerketa baten arabera, oso zaila da horrelako erlazioak izatea. Oso zaila da mugak zehaztea, eta gehienetan partaideetako batek harremana serioagoa bihur dadin nahi izaten du.

Bestalde, galdetutakoen arabera, honek badu bere xarma berezia. Inongo konpromisorik gabeko sexua da, tentsioak liberatzekoa, eta beroaldi hutsagatik sortzen dena, eta askok hori bilatzen dute. Halere, zaila da bi lagunek gauza bera nahi izatea eta sentimenduak alde batera uztea.

Baginako kirurgia, uste baina hedatuagoa

2012(e)ko Azaroak 21 erotikus Iruzkinik ez

cirugia vaginal 1Tabuak desagertzeak aldaketak ekarri ditu sexuaren mundura. Gero eta garrantzi handiagoa ematen diogu estetikari. Baina ez kanpo estetikari soilik: gero eta jende gehiago arduratzen da barneko organoak ere txukun izateaz. Gaurkoan, baginako kirurgiari buruz arituko gara gure blogean.

Barne organoetan ebakuntza egitea erabakitzen duten emakumeak 20 eta 40 urte bitartekoak izatean dira batik bat, eta operazio hauek era guztietakoak izaten dira: episiotonia, orban edota garatxoren bat kendu, himena berriro josi, kanpoko ezpainak handitu, erditu ondoren bagina berrindartu… aukerak ia mugagabeak dira, eta nork bere egoerara moldatzen du operazioa.

Ebakuntza-gelatik pasatzeko erabakia arrazoi askorengatik har daiteke. Badaude osasun arazoengatik egiten dutenak, beste batzuek harreman sexualetan arazoak dituztelako egiten dute, baina gehienen arrazoia estetika hutsa da. Pubisetik gero eta ile gehiago kentzeak azpian dagoena utzi du agerian, eta askori ez zaie guztiz gustatu ikusi dutena. Medikuek diotenez, emakume askok konplexuak dituztelako erabakitzen dute euren barne organoa aldatzea.

Menopausia ez da sexu harremanetarako oztopo

2012(e)ko Azaroak 13 erotikus Iruzkinik ez
Menopausia ez da arazo

Menopausia ez da arazo

Menopausia ez da gaixotasun bat, emakumeek jasaten duten prozesu ebolutibo bat baizik. Honek aldaketa sozial eta hormonalak dakartza eskutik, baina ez du zertan eragina izan behar bizitza sexualean.

Ez dago frogaturik menopausiak inolako ezintasun sexualik dakarrenik. Hormonak murriztea ez da sexua eteteko aitzakia edo kausa. Gerta daitekeena da, menopausiaren ondorioz, emakumeak bagina lehorrago izatea, eta, ondorioz, harremanak zailagoak izatea.

Hainbat ginekologoren arabera, sexu-harremanak izaten jarraitzen den bitartean, funtzioa ez da galtzen; izan ere, harremanak izateak ahalbidetzen du harremanak izaten jarraitzea. Nahiz eta menopausiaren garaira iritsi, emakumeak harremanak izaten jarraitzen badu, bere gorputza horiek onartzeko prest egongo da.

Aitzitik, aditu askoren ustez, aro horretan emakume askok beldurrak galtzen dituzte (haurdun geratzeko beldurra, adibidez), eta, hori dela eta, sexualitatea gehiago garatzen dute.

Gakoa ‘sexualitatea’ eta ‘sexua’ bereizten jakitea da. Sexua, jakina, ez da berdina izango 20 urterekin edo zahartzarora iristean, baina, adituen esanetan, sexualitatea ez da galtzen. Horregatik, menopausia iristearekin batera, erraz konpon daitezke horrek sortzen dituen arazo batzuk (lubrifikatzeko produktuen laguntzaz, esaterako), eta sexuaz gozatzen jarrai daiteke luzaroan.