Artxiboa

Abuztua, 2010 (r)entzako artxiboa

“Sarketa praktikatzen dudan bakoitzean odola botatzen dut. Zuek?”

2010(e)ko Abuztuak 26 erotikus 2 iruzkin

Sexo_AMAste honetan atsedena emango diogu Olatz Berastegi sexologoari eta irakurle batek bidalitako zalantza zuzenean zuei jakinaraziko dizuegu.

Irakurleak zuen erantzunak eskertuko ditu, beraz, animatu eta lagundu gazte honi bere zalantza argitzen.

“Urte bete pasatu da birjintasuna galdu nuenetik eta oraindik odola botatzen dut sarketa praktikatzen dudanean. Zuei gertatzen zaizue? Oso odol gutxi botatzen dut, baina, beti arrastoren bat geratzen da.”

Zueri gertatu izan zaizue horrelakorik? Eman erantzuna Gernikako gazte honi.

Categories: Aholkuak, Gaixotasunak Tags: , ,

Sexu blogean zure laguntza behar dugu

2010(e)ko Abuztuak 24 erotikus 3 iruzkin

sexua6Kamasutrako jarrerak erakutsi genizkizuen aspaldi ‘Eingo al deu’ sexu blogean eta geroago, asteartero, Manex Rekarteren proposamenak aurkezten hasi ginen. Sexu-jostailuak, lubrifikatzaileak, mozorroak… denetarik ezagutu dugu La Jugueteria sex shopari esker.

Orain, ordea, pare bat asteko atsedenaldia hartuko dugu, zuen proposamenak jaso eta irailean berriro ere proposamen berriak aurkezteko.

Horretarako zuen laguntza behar dugu eta zer nolako proposamenak nahi dituzuen jakin nahi dugu. Eman zuen iritziak, iradoki nahi duzuen guztia, galdetu zuen zalantzak eta guztion artean sexu bloga dibertigarriagoa izatea lortuko dugu.

Zuen proposamenen zain geratzen gara, beraz.

Sexu jostailuak: opari bitxia eta arrakastatsua

2010(e)ko Abuztuak 18 erotikus Iruzkinik ez

Manex Rekarte sexu hezitzaileak opari proposamen bat egingo digu aste honetan. Adi, opari interesgarria eta benetan erakargarria baita hau!

Lubrifikagarriak, sexu-jolasetarako

2010(e)ko Abuztuak 10 erotikus Iruzkinik ez

Gozamenerako osagarri erotiko asko daude egun, lubrikagarriak esaterako. Aukera zabala dago gainera; hainbat testura, zapore eta osagai dituzten lubrikagarriak erakutsi dizkigu Manex Rekarte sexu-hezitzaileak.

“Ez zait zakila zutitzen, etengabe laztantzen ez badut”

2010(e)ko Abuztuak 5 Olatz Berastegi Iruzkin 1

Ostegunero bezala, Olatz Berastegik gure irakurle baten zalantzari erantzungo dio. Kasu honetan zakila tentetzeko arazoak dituen gazte batek idatzi digu eta gure sexologoak aholkuak eman dizkio.

ereccion
Galdera:

Zakil puntan kokaina jarrita, zakila zutik denbora luzez mantentzen dela esan didate. Hala da? Uneoro zakila laztantzen ez badut segituan “desenpalmatzen” naiz eta nazkatuta nago. 20 urte ditut eta ez dakit ze konponbide jarri honi.

Erantzuna:

Lehenengo galderari ezin dizut erantzun, ez baitakit ze eragina izan dezaketen drogak, eta kasu konkretuan kokainak zakila tentetzerakoan. Gainera, eraginaz gain, ondorioak ere neurtu beharko genituzke, eta ez dakizkidanez, ba ezin dizut erantzunik eman.

Zure kezka, zakila tente mantentzeko etengabe laztandu behar duzula da, eta hau konpontzeko zer egin dezakezun galdetzen didazu. Horrelako egoeretan erantzun zuena ematea zaila da, datu gehiago beharko nituzke:

- Hau da, hau beti gertatzen zaizu, edo bakarrik zaudenean.

- Betidanik horrela izan da, edo azken aldian gertatzen zaizu. Hala bada, zein egoera bizitzen ari zaren, eta egoera honek dituen ezaugarriak ere ikusi beharko genituzke.
Hala ere, aholku bat ematekotan, zera esango nizuke: ez kezkatu gehiegi, zakila tente mantentzeko egin behar duzunagatik, indarrak zure buruari plazerra ematen eta gustura sentitzen bideratu. Hau egitean, ze gertatu zaizun eta nola sentitu zaren esango didazu.

Categories: Aholkuak Tags: , , ,

Titimuturrak estaltzeko osagarri sexiak!

2010(e)ko Abuztuak 3 erotikus Iruzkinik ez

Gorputzeko atalen bat estaltzea guztiz biluztea baino erakargarriago da askorentzat. 30, 40 eta 50eko hamarkadetan ohikoak ziren osagarriak proposatzen dizkigu Manex Rekarte sexu hezitzaileak.