Artxiboa

‘untzaga’rekin etiketatutako sarrerak

Udal hauteskundeen emaitzak: zer esan du Eibarrek?

2011(e)ko Maiatzak 23 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Eibarko jendeak, Eibarrek Facebooken duen orrialdean, unean-unean jarraitu ahal izan zuen, atzo, hauteskunde gaua, hesian bertan baieztatu genuenez. 2011ko udal hauteskundeek Miguel de los Toyosek alkatzetzan jarraituko duela ondorioztatu dute, PSE-EEren zerrendan bera baitzegoen lehen tokian. Hortaz, PSEk 2011ko udal hauteskundeak irabazi ditu Eibarren; gu, gure aldetik, oso pozik gaude, orrialdean egondako parte-hartzea nabarmena izan delako. Benetan, eskerrik asko guztioi. Mundialak zarete!

Ikusmina handia zen Eibarren atzo, arratsaldean, hauteslekuak ixteko bi ordu inguru falta zirela; une horretan, eztabaida ireki genuen orrian, “porra” batekin. Jakin nahi genuen zenbat zinegotzi aterako zituen, zuen ustez, alderdi bakoitzak, baina inor ez zen ausartu “kiniela” betetzen. Jakina, ez da erraza asmatzea nola banatuko diren 21 zinegotzigo… Azkenean, dakizuenez, PSE-EEk, Bilduk, EAJk eta PPk lortu dute ordezkaritza izatea Eibarko Udal berrian; bakoitzak, 9, 6, 4 eta 2 zinegotzi izango dituzte.

Aurreko egunean, larunbatean, kanpaina amaituta, Rafa Hercek deialdi bat partekatu zuen: Untzaga plazan, arratsaldean, herriko jendea zegoen deituta, “hausnartzeko, eta iritziak trukatzeko“. Ius Figueroa Martinez, bilera amaituta, “arrakastatsua” izan zela aipatu zuen. Iusek berak, gaur goizean, atzoko zenbaketak utzi zuena aztertu ondoren, 10:00etan ireki dugun ildoan “Atsegin dut”ari eman dio, elkarrizketan bera ere bazegoela agerian utzita.

Hemen amaituko dugu “biharamuna”k ekarri duena; laster, hementxe ikusiko dugu elkar, blog honetan, ostegunetik hona hauteskundeetatik kanpo orrialdean esan duzuenaren berri emateko asmoarekin… eta, jakina, edozein gairen inguruan hemendik aurrera kontatuko duzuena ere hor islatuko dugu. Eskerrik asko guztioi! Agur bero bat!

Eibar-Osasuna B, Su Ta Garren ‘Itxaropena’…

2011(e)ko Otsailak 25 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Eibarko futbol taldeak larunbatean Osasuna B taldearen kontra jokatuko duen norgehiagoka gogorarazi diguzue aste honetan Eibarrek Facebooken duen orrian; eta abesti on baten bideo bat jarri ere.

Amaia Fernándezek Eibar taldeak jokatuko duen futbol partida gogorarazi digu. Ipuruan izango da larunbat arratsaldean, 16:00etan, Osasuna B taldearen kontra. “Joateko aukerarik ez baduzu, lasai, telebistan ikusi ahal izango duzu“, ohartarazi du. Informazio garrantzitsua da hori, eskerrik asko Amaia! :)

Lasaitzeko eta gozatzeko gogoa duzue? Ba ikusi eta entzun Beñat Mendietak utzi digun bideoa. Gure herriko Su Ta Gar taldearen “Itxaropena” abestia partekatu du gurekin. Gustoko duzue taldea? Eta abestia?

Bestalde, beste erabiltzaile batek Miguel de los Toyos alkateak Untzaga Zentro Sozialera egin zuen bisitari buruzko iritzia utzi digu; eta baita bideoa ere. Zer iruditzen zaizue?

Hemen amaituko dugu gaurko laburpena. Hurrengo astean berriro bueltatuko gara gai berriekin. Mila esker zuen arretagatik. Agur bero bat!!