Eskozia la Brava, Eibar taldea eta Caparros gurean futbolari bila
Eskozia la Brava Gasteizko istiluen harira eta Caparros gurean ‘Toquero’ baten bila dabilela dira aste honetako gai nagusiak.
Eibarko orrialdeko hesian jasotako emarien laburpena egiteko, atzekoz aurrera egingo dugu astero moduan. Beñat Mendietak ere horretara eraman gaitu: “Eskozia La Bravak, Gasteizko istiluak direla eta ez du kontua epaitegietara eramango, zer iruditzen zaizu? zu ere bertan izan zinen?” Kontuak horrela, gutuna irakurri nahi baduzue hemen duzue linka.
Bestalde, Maite Bazterretxeak ere futbol kontuak ekartzen dizkigu, baina jarraian datorrena oso bestelako ikutu baikorrago batekin: “Caparrosek Toquero moduko jokalari baten bila dabil…eta non? non izango da ba…Eibarren… Alfonso Valín….gogoratu ondo izena….ia lortzen duen edo… ” Fitxaketen ingurukoak jakiteko itxaron beharko den arren, bitartean hemen duzue albistea.
Antwone Lópezek gure horma erabili du eta promozioa egiteko gainera, bera, besteak beste, produktorea ere bada, beraz, akaso horregatik jarraian idatzitakoa: “Eibarko Corte Inglesean jada ‘Nativos Digitales’ salgai dago. EDR Escolania del Recuerdo izenburua du eta XXI.mendeko koro zerutiarra da, ikusi nahi baduzue…hemen dago”. Abesbatza, kantu mistikoa, haurrak eta gero galiziako rap egilea, dena batera.
Honbestez hemen utziko dugu aste honetako errepasoa, laster, orrialdean bertan edota hemen topatuko gara. Ondo izan eta asteburuaz gozatu ezazue.

Zure iritzia