Eibarko Nazioarteko Antzerki Jardunaldiak, Eibar Rugby Taldea…
Eibarko XXXIV. Nazioarteko Antzerki Jardunaldiak eta Eibar Rugby Taldeak Durangoren kontra jokatutako partidaren argazkiak izan dira herriaren Facebookeko orrialdean partekatu dituzuen gaiak.
Antzerkia gustuko baduzue, prest egon behar zarete! Gaur hasiko dira ofizialki XXXIV. Nazioarteko Antzerki Jardunaldiak.
Beñat Mendietak esteka honekin atzo jakinarazi zigunez, Juan Diego aktoreak hitzaldi bat emango du gaur Coliseo Antzokian. ‘El actor y su compromiso’ izenburua du eta arratsaldeko 19:00etan izango da. Jardunaldiak apirilaren 19ra arte iraungo dute eta 23 antzerki lan izango ditugu ikusgai. Baten bat ikustera joango zarete?
Ramón Beitia Olabarrik Eibar Rugby Taldeak Durangoren kontra jokatutako errugbi partidaren argazkiak jarri ditu Facebookeko bere orrialdean. Kasu honetan ere Beñat Mendieta izan da horri buruz informatu gaituena. Eskerrik asko!
Horietako argazki bat duzue hau:

Errugbi partida: Eibar Rugby Taldea-Durango. Ramon Beitia Olabarriren argazkia
Aurreko astean Ley Vasca de Vivienda. Euskadiko Etxebizitza Legea erabiltzaileak Etxebizitzaren Legearen Aurreproiektuari buruz hitz egin zigun. Horren harira, erabiltzaile berak esteka bat utzi zigun atzo inkesta batzuk egiteko.
Gaurko laburpena amaitu dugu. Hurrengo astean hemen egongo gara berriro zuek partekatutako gaien laburpena egiten. Mila esker gure hesian parte hartzeagatik. Agur bero bat eta laster arte!

Zure iritzia