Artxiboa

‘Politika’rekin etiketatutako sarrerak

Udal hauteskundeak Eibarren

2011(e)ko Maiatzak 12 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Maiatzaren 22an 2011eko udal hauteskundeak izango ditugu Eibarren. Kanpaina joan den ostiralean, apirilaren 29an, hasi zen, (baina azken asteotan gure orrialdeko hormara iristen ari diren iruzkin eta estekak ikusita, argi dago kontua askoz lehenago abiatu zela). Zalantza barik, bi asteotan ugaritu egingo dira hauteskundeen ingurukoak.

Honen aurrean, zera otu zaigu: Eibarrek Facebooken duen jendearekin kanpaina bera eta hauteskunde gaua partekatzea; lehenengo aldia izango da Googlen ‘udal hauteskundeen emaitzak Eibarren’ bilatuta, blog hau edo Facebookeko orrialdea aterako zaiguna ;-)

Hori horrela, Eibarrek Facebooken duen orrialdean kontatzen dituzuenez gain, hauteskunde gauean giroa berotzen ibiliko gara datuak gaurkotzen eta postak idazten. Are, emaitzak grafiko bidez eskaintzea ere pentsatu dugu… baina tira, ez dugu ezer aurreratuko!

Gau berezi hori zuokin partekatu nahi dugu Facebooken eta azkenean, Eibarko alkatea nor izango den jakin Miguel De Los Toyos Nazabal (PSE-EE), Eva Juez Garmendia (EAJ-PNV), Elixabete Gomez Laconcha (EB-Berdeak), Igor Aldalur Zendoia (Bildu), María Carmen Larrañaga Maiztegui (PP), Sergio San José Cosme (Aralar), Mertxe Garate Larrañaga (Hamaikabat (H1!).

¡Blog honetan edota Eibarko orrialdean ikusiko dugu elkar!