Artxiboa

‘Patxi Usobiaga’rekin etiketatutako sarrerak

Patxi Usobiagak atsedena behar du eta Eibar SDk defentsa berria

2011(e)ko Otsailak 3 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Patxi Usobiaga, munduko eskalatzailerik onena, eta Eibar SD futbol taldea dira aste honetako gai nagusiak Eibarko orrialdean.

San Blas eguna da, baina gurean bestelako kontuek ere garrantzi handia hartu dute. Gaurko egun handia Abadiñon ez ezik beste toki askotan ere ospatzen da. Eibarren esate baterako meza bereziak egingo dituzte eta ohi legez, opilak edota kordelak bedeinkatu egingo dira. Meza berezien ordutegiak ere ekarri nahi izan ditugu, badaezpadan. San Andres elizan 09.00etan eta 11.00etan izango dira mezak, San Agustin elizan 10.00etan eta Azitainen 11.00etan.

Bestalde, eta elizatik pasadatxoa egin dugun honetan, bateren batek akaso, gure herriko kirolari handienaren alde otoitza egingo du. Beñat Mendietak Patxi Usobiagak, munduko eskalatzailerik onenak, hernia diskala duela esan du Eibarko Komunitateko hesian zera gaineratu du: ‘hau bai gogorra eta mingarria!!! Animu Patxi!!! ‘ Gure partetik ere animuak emateaz gainera besarkada beroa ere bidali nahi diogu, izan ere, oso mingarria izaten da hori. Hemen duzu albistearen nondik norakoak.

Kirolari handi bat aipatu dugu eta orain, Beñat Mendieta berak ere, beste kirol talde handiaren aipamena utzi du orrialdean. Zera idatzi du berak: ‘Ipuruan jokalari berria aurkeztu dute, José Antonio Espín defentsak ilusio handia dauka eta baita guk ere!!! Aupa Eibar! Ilusioa bakarrik ez, Eibar SDk oso jarraitzaile sutsuak ditu eta ziur gaude, ondo baino hobeto jarraituko duela aurtengo ligan, eta akaso baita igotzeko aukera ere izango duela. Eibar SD bigarren postuan jarraitzen du Alaves taldearen atzetik. Hemen duzu fitxaketa berriaren inguruko informazioa, ongi etorri José Antonio Espín.

Aste honetako laburpenarekin bukatzeko, Olatz Gartziaren eskutik gaurko agendan apuntatzeko oharra ekarri dugu, izan ere gaur, osteguna, sexismoaren kontrako emankizuna egongo da etxeko gaztetxoenentzat. Emanaldiak goizean izango dira eta aipatu bezala gazteei zuzendutakoak izango dira. Hemen duzu ekitaldiaren inguruko albistea.

Aste honetako laburpena amaitu dugu, baina gogoan izan, datorren asteko iritsi bitartean, interesa dugun kontuan arreta jartzeko oharra, hemen, Eibarko blogean edota Eibarko komunitateko orrialdean utzi dezakezula.

Patxi Usobiaga, Arrateko Jaiak eta Urko Mendian gertaturiko sutea

2010(e)ko Irailak 10 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Kaixo guztioi:

Ostirala iritsi da eta honekin batera, asteroko Eibarko laburpena ere bertan duzue.

Ikasturte berrian apurka-apurka sartzen joan gaitezen, telebista piztu eta arnasa hartuko dugu. ‘Mi Querido Klikowsky’: Oporrak, tabernan kapitulua opari gisa ekarri dugu.

Arrateko jaixak!!! Dantza eta festa giroa Arraten. 6 urte dira Kezka dantza taldeak Arrateko amaren kofradia sortu zuela. Urtero-urtero, ezpata-dantza egiten dute egun berezi honetan.Bide guztiek Arratera garamatzate. Autobusak, bideak, aparkalekuak, bai, dena prest egon da egun handirako.

Bestalde, Ivan Lazarok horrela idatzi zuen Eibarko hesian “Urko erretzen ari da eta esaten dutenez, nahita gertatu da!!!Aski da!!!

Albiste honekin jarraitzeko: Urko mendiaren magalean piztutako sutea kontrolpean dago. Sutearen ondorioz, Eibar eta Arrate arteko errepidea itxi egin behar izan dute.

Ara Inhala Metalcorek ere parte hartu du eta zera dio berak: ” Irailaren 17an MURDERPINK-ek kontzertua emango du koxkoren, beraz, Punrock ona entzun nahi baduzue zuen zain egongo gara.”

Rafa Hercek gaiaz erabat aldatuz dio: “Eibar erdialdean pisua alokairuan topatzen ari zara? Ba idatzi helbide honetara idatzi txowiki@gmail.com

Irailean, Eibarko C.D-ek antolatuta biluzien eta paisaien argazki erakusketa prest dago.

Patxi Usobiaga, Korean irabazle, eta etxera bueltan…. Patxi Usobiagak Europako Txapelketa irabazi nahi du berriz. Helburu hori buruan sartu-sartua daukala lehiatuko da datorren astean Innsbrucken.

Eibar benetan serio doa. Leon gainditu zuen Cuevasek sartutako golari esker.

Honenbestez hemen utziko dugu aste honetako laburpena eta asteburua ondo baino hobeto igarotzea opa dizuegu.