Artxiboa

‘orquestra mondragon’rekin etiketatutako sarrerak

Real Unioni ezarritako isuna eta Ego Gain Isasiko eskailerak

2010(e)ko Azaroak 25 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Real Union futbol taldeari Eibarren kontra jokatutako partidaren kontura ezarritako isuna eta Ego Gain Isasiko eskailerak dira aste honetan Eibarko orrialdeko hesian jasotako gai nagusiak.

Egunak aurrera doaz, eta guk atzean geratzen den horrekin eta oraintxe bertan esaten denarekin, errepaso honetan ez dugu ezer komentatu gabe uzterik nahi, horregatik Eibarko orrialdeko hesitik igarotzen direnak gurera ekartzen ditugu. Esaterako Irungo orrialdeak horrela idatzi zuen gure murruan: “600 €-tako isuna asistenteari txua botatzeagatik, Eibarren kontrako partida zen. Zergatik egiten dira horrelako gauzak?” Ez dakigu zergatik, baina futbol zelaian arbitro edota linierrei edozer gauza esaten zaienez, batzuk aurrerago eraman eta orain futbol taldea zigortu dute. Informazio gehiago hemen.

Orain oso bestelako kontuak gure labur bilduman. Maite Bazterretxeak honakoa idatzi zuen: “Gobernu zentralak 7 milioi baino gehiago inbertu eta gero, 2011an ez dira dirulaguntza gehiagorik iritsiko. Eskerrak Ego Gain Isasiko eskailerak eginda dauden” Asko dira gure inguruan egin diren lanak, eta horiek denak diruz lagunduta egon direnak, baina orain eskailerak herrian ditugu eta datorrena datorrela moldatuko beharko dugu.

Bukatzeko, oso bestelako gaia, gainera agendan apuntatzekoa, eta akaso baita beste nonbaiten gehiago, Agustin Ordoñez Menendezek horrela zioen: “Gogoan izan larunbatean Astelehena pilotalekuan ‘Orquesta Mondragon‘ egongo dela gogoan izan….zelako jaia“. Horren jarraian Maite Bazterretxeak zera erantzuten zuen: “Baina zelako sorpresa! Eskerrik asko abisua emateagatik“.

Honenbestez, asteko errepasoa egin eta gero bertan utziko dugu eta astero moduan, hemen bertan edota Eibarko orrialdeko hesian topatuko gara. Bitartean, asteburu on ona izatea opa dizuegu.