Kameratoia, Eibar lider eta autobus geralekuaren aldaketa
Kaixo guztioi:
Eibarko orrialdeko hesian jasotakoen artean, Debatik itsasoaren indarra argazkitan, Kametaroiaren amaiera eta beste batzuk ikusi ditugu.
Egunak joan eta olatuak etorri, horrela igaro dugu astea, guk Deban ateratako argazki batzuk ekarri nahi izan ditugu horrela zuek ere olatuen indarrak bertatik ikusteko aukera izango duzue.

Deba. Argazkia: Eli Jauregi

Deba. Argazkia: Eli Jauregi
Olatuak joan eta olatuak etorri, tartean bestelakoak datozela ere kontutan hartzeko beta hartu behar dugu, eta hemen dugu Maite Bazterretxea, berak zera esaten ziguna: “Kokein taldea zuzenean azaroaren 26an 15:00tan Zaldibarko Gaztetxean”, orduan badakizue, herriko rock taldea zuzenean ikusi nahi baduzue, hortxe duzue hitzordua.
Bestalde, atzean utzi ezin dena, futbola da, eta are gutxiago, taulan lehendabiziko postuan dagoenean, zorionak Eibar! Beñat Mendietak gure murruan ere horrela gogorazi digu: “Eibar taldea lider izaten jarraitzen du. Eutsi hor! oso ongi!”
Gure taldearen izenean jasotako oharrean Kameratoian irabazleen berri ematen zen, larunbatean jaso baitzituzten euren sariak Ermuan egindako galan. Epalzaren Alargunak taldeak eraman du lehen saria Kameratoian. Argazkiak ikusteko aukera ere bada,www.kameratoia.com-en bertan.
Gaurko labur biduma bukatzeko ohar bat ekarri nahi izan dugu, eta kasu honetan Beñat Mendietaren eskutik etorri da: “Eusko Trenen autobus lineak ibilbidea aldatuko du obrak direla eta. Hemendik aurrera eta azaroa bukatu arte, geralekua San Joan kaleko Villalba saltokiaren aurrean egingo da. Informazio gehiago: Eusko Trenen 902543210 telefono zenbakian.”
Eskerrik asko eskainitako arretagatik eta laster arte, bitartean, hemen edota orrialdeko hesian bertan topatuko gara.

Zure iritzia