Artxiboa

‘Jaiak’rekin etiketatutako sarrerak

Eibar S.D play-off igoerara eta udal hauteskundeak

2011(e)ko Maiatzak 19 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Eibar S.D gure taldea, play off-ean parte hartuko duela eta udal hauteskundeak dira Eibarko orrialdeko gai nagusiak.

Aste honetako errepasoa egiterako orduan, gure taldean lehen planora ekarri nahi izan dugu, horretan ere, lehen postuetan egoteko lehian baitago. Leire Bazkezek zera aipatu du gurean: ‘gure taldea igoerarako prest, eta zu?’ Eibar S.Dk Sabadallen kontrako partida jokatuko du eta ordurako denak egongo dira ospakizunetarako prest. Igandean Sabadellera eta datorren astean Ipuruan jokatuko da partida, beraz, sarrerak lortu eta bidaiaren nondik norakoak jakin nahi badituzu, hemen duzu informazio gehiago.

Partida garrantzitsu honen aurrean, orain…Sabadelletik jaso duguna ekarri nahi dugu, Carles Baldellou Albiñanak zera esan du: ‘Buenas noches, Me llamo Carles Baldellou y soy productor del programa Tarda de Ràdio de Ràdio Sabadell, estamos preparando un especial sobre Eibar y necesito contactar con alguien de la ciudad. Por favor interesados contactar conmigo, gracias’

Ospakizunak aipatu ditugun honetan, ez dira kirol kontuekin bat etorriko baina gure gureak direnak iritsi dira hormara Ane Goikoetxearen eskutik: ‘asteburuan Abontzako jaiak!! han topatuko gara edo?’ suposatzen dugu, bestelako kontuak inguruan badirela eta…akaso beste zerbait izango duzula zure agendan, baina Abortzako festatan, izan daiteke, aspaldiko kontuak astintzen hasi eta Lisker taldearen doinuak lagun dituzula une zoragarria igarotzea. Hemen duzu jai egitaraua.

Eibar. Abontzako jaixak

Eibar. Abontzako jaixak

Badakizue gaur eta biharko egunen ostean, hausnarketaren eguna izango dela eta ondoren M22a iritsiko dela, gurean jada udal hauteskundeen atzera kontaketa martxan dago.

Aste honetako laburpen honekin bukatzeko, bertan ditugun udal eta foru hauteskundeen aurrean, iragan astean egin genuen bezala, igande honetan, (maiatzak 22), eta baita astelehenean (maiatzak,23) ere ahalegin berezia egingo dugula esan nahi dugu. Zuekin eta parte hartu nahi duen guztiekin bat egingo dugu, eta hitzordu berezi hauetan itxarongo zaituztegu, ez faltatu.

Eskerrik asko eskainitako arretagatik eta baita horman adierazten duzuen laguntza guztiagatik ere. Ohi legez, gure orrian edota gure herriko blogean bat egingo dugu.

Futbola, Amañako jaiak, pilates hondartzan eta askoz gehiago

2010(e)ko Uztailak 1 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Kaixo guztioi!

San Joanak pasa dira eta orain hilabete berria estreinatzen dugu, baita Eibarko blogean ere, eta horrekin batera, asteburu honetan ospatuko diren Amañako jaiak izango ditugu hizpide.

Soziedad alkoholika

Soziedad alkoholika

Kirola egiteko prest dira Eibar taldeko jokalariak, hala ere orain bulego lanak egiteko sasoia dute, izan ere Real Unióneko jokalarien fitxekin gora eta bera ari dira.

Behin taldea osatuta dagoenean, partida handirako prestaketak eta entrenamenduak egingo dira, Abuztuaren 11an Real Sociedad-en kontra jokatuko baitu Eibar taldeak Ipuruan Ormaetxeren omenezko IV-ren partidan. Deparkel (Debabarrenako Parkison Elkartea)ren laguntza izango du. Futbol taldearen aurkezpena izango da, hala ere azken egun horietara arte ez dira fitxaketa guztiak bukatuko.

Autobusek ez dute Untzaga plazara sartzerik izango. Egogain kaleko lanak direla eta aldaketak egongo dira. EuskoTrenek abuztu arte ibilbideak moldatu egingo ditu Eibartik igarotzen diren hainbat linea, beraz, aldaketak jasango dituzte. Egogain kalea itxita egongo da, eta hori dela eta Mallabia, Ondarroa, Eibar, Arrate, Udal-Bus, Eibar, Elgeta, Eibar, Soraluze lineek egokitu beharko dituzte.

Ikasleek, Afariketan-ekin gozatzen dute. Ia 500 dira euskararen aldeko udalekuetan parte hartu dutenak. Parte hartzeak ikaragarri egin du gora eta ez da ikaslerik kanpoan gelditu.

Udan, neguan egin ez duzuna modu berezian praktikatzeko aukera izango duzu. Pilateseko klaseak hondartzan. Uztaileko asteazken guztietan, 11:00etan hasita, pilateseko klaseak antolatu dira hondartzan. Egunen batean euria egiten badu klasea bertan behera geldituko da egun horretan. Ekintzak doan izango da pertsona guztientzat, eta BPXport enpresak martxan jarriko du ‘Bizi kirola, ez galdu aukera!!!’ lelopearen barruan.

Norman, Soziedad Alkoholika eta Piperrak, sanjoanetako biharamonari aurre egiteko.Uztaileko lehenengo asteburuan ospatuko dira aurten Amaña auzoko jaiak. Asteon egindako aurkezpenean aurreratu duten moduan, barixaku arratsaldean hasiko dira jaiak eta uztailaren 2an bertan egitarauko ekitaldien artean arrakasta gehien izaten duen jardueretako bat garatuko da: rock kontzertua….

AMAÑAKO JAIAK!!! badatoz badatoz! Su Ta Gar, Koro Gaztea eta Miguel Ángel Basurko Amañako El Salvadorreko parrokoari omenaldia jubilatuen bazkarian ospatuko da. Jaien aurkezpenean lehendabiziko omenaldia egin zuten. Koro Gaztearen omenaldia nagusien danborradan egingo da. Su Ta Gar taldearen lana txalotu nahi izan zuten hamarkada bi baino gehiago eszenatoki gainean tximak mugitzen ibiltzeagatik. Alberdik zera esan zuen Aitor Gorosabel eta Xabi Bastidaren aurrean “ia laster Amañan jotzeko aukerarik dagoen”, musikariek bere berbak ondo baino hobeto hartu zituzten jakina.

Eskerrik asko zuon parte hartzeagatik eta laster arte.

San Joanak, Eibar ETBn, Jose Zugasti eta askoz gehiago…

2010(e)ko Ekainak 24 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Kaixo guztioi:

Harro eta pozik egoteko moduan gara, izan ere, San Joan egun handian bertan, Eibarrek bere blog berriak estreinatuko ditu. Ondo irakurri duzu, bi izango dira eta; bat euskaraz eta bestea gazteleraz.

Blog honetan, Eibarko Orrialdean jasotako emarien laburpena topatuko duzu. Ezertan hasi aurretik, eskainitako laguntza guztia eskertzeko aprobetxatuko dugu.

Zezenen historia Eibarren

Zezenen historia Eibarren

Hasteko, lehenik eta behin kirol apur bat, baina oraingo honetan, profesionalek egindakoa:

Eibarrek eta Realak batzarra izango dute, izan ere, Javi Perezen esanetan hitzarmen berria talde birentzat ona da. Jokalarien lagatzeaz ere hitz egingo dute.

Eibarrek proiektu berriaren lehen fitxaketa egin du Alex Garciari esker. Uztailaren batean egingo dute jokalariaren aurkezpena. Eibartarrek, agendan Iñigo Ros ere apuntatuta dute.

Eibarren Zezenen historiaren inguruko saioa eman zuten atzo ETB-2n.

Bestalde eta ETB-2ko berrikuntzen artean:

Saúl Klikowsky, Arrate, Txomin, Manu eta talde guztia Eibarrera itzuli da astelehen honetatik aurrera:

Kapitulu berriak.

Kapitulu berriak.

Klikowsky telesailaren inguruan ere, hainbat iritzi izan da eta hemen dituzu guztiak:

Gorka Errasti Bernedo: “qué serie más mala”

Sonia Etxaide: “Estoy contigo es pésima y encima dicen que son de Eibar o algo así, desde luego qué poco conocen los guionistas de esa serie la casta de Eibar”

Iker García Vesga: “mira, señor pestañas, que los textos los carga el diablo… como te vea de casting por el klikowsky me va a dar la risafloja!!!”

Eneritz Hernandez: “por fin ya era hora de que regresara……que ganas tengo.

me encanta la serie….”

Jaiak iritsi bezain laster jai egitarauan beti, eta falta barik, pilota partida izaten da, asteon: Barriola-Retegi Bi Eibarren.

Uda sasoian ekintza gehiago egiteko denbora izaten dugunez, ikasturtean zehar egin nahi direnak eta ezinezkoak izaten direnak orain eramango ditugu aurrera.

“Formen dantza” Jose Zugasti eskulturagilearen lanak danon gozamenerako ikusgai daude.

Bestalde, Maria Abadiñok, orrialdean hurrengo albistea utzi zigun. Eibarko jaiak direla eta EuskoTrenek 18 gau-tren jarri ditu.

Jesus Elordui Ondo pasa San Joan eguna!!! Gora Eibar!!!

Joan eta etorrian, San Joan jaien hasiera, iskanbilatsua izan zen txosnak aurrera eraman nahi zutenen eskutik. Juan Antonio Mogel ikastola, Txistulari Banda, Usartza eta Eibarko Koro Gaztea izan dira aurtengo pregoilariak.

Bukatzeko, Eibarko orrialdeko emarien laburpena bukatzeko, gaur bertan jakin dugun albistea. Eibarko kiosko batean trafikatzen zuten, adin txikikoek gozokiak erosten zituzten toki berean, alegia.

Momentuz, besterik ez, honekin amaitzen dugu aste honetako laburpen mezua.

San Joan jai zoriontsuak opa dizkizuegu. Ondo pasatu eta zoriontsuak izan!

Eskerrik asko zuen laguntzagatik.