Artxiboa

‘Ipurua’rekin etiketatutako sarrerak

Eibar S.D play-off igoerara eta udal hauteskundeak

2011(e)ko Maiatzak 19 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Eibar S.D gure taldea, play off-ean parte hartuko duela eta udal hauteskundeak dira Eibarko orrialdeko gai nagusiak.

Aste honetako errepasoa egiterako orduan, gure taldean lehen planora ekarri nahi izan dugu, horretan ere, lehen postuetan egoteko lehian baitago. Leire Bazkezek zera aipatu du gurean: ‘gure taldea igoerarako prest, eta zu?’ Eibar S.Dk Sabadallen kontrako partida jokatuko du eta ordurako denak egongo dira ospakizunetarako prest. Igandean Sabadellera eta datorren astean Ipuruan jokatuko da partida, beraz, sarrerak lortu eta bidaiaren nondik norakoak jakin nahi badituzu, hemen duzu informazio gehiago.

Partida garrantzitsu honen aurrean, orain…Sabadelletik jaso duguna ekarri nahi dugu, Carles Baldellou Albiñanak zera esan du: ‘Buenas noches, Me llamo Carles Baldellou y soy productor del programa Tarda de Ràdio de Ràdio Sabadell, estamos preparando un especial sobre Eibar y necesito contactar con alguien de la ciudad. Por favor interesados contactar conmigo, gracias’

Ospakizunak aipatu ditugun honetan, ez dira kirol kontuekin bat etorriko baina gure gureak direnak iritsi dira hormara Ane Goikoetxearen eskutik: ‘asteburuan Abontzako jaiak!! han topatuko gara edo?’ suposatzen dugu, bestelako kontuak inguruan badirela eta…akaso beste zerbait izango duzula zure agendan, baina Abortzako festatan, izan daiteke, aspaldiko kontuak astintzen hasi eta Lisker taldearen doinuak lagun dituzula une zoragarria igarotzea. Hemen duzu jai egitaraua.

Eibar. Abontzako jaixak

Eibar. Abontzako jaixak

Badakizue gaur eta biharko egunen ostean, hausnarketaren eguna izango dela eta ondoren M22a iritsiko dela, gurean jada udal hauteskundeen atzera kontaketa martxan dago.

Aste honetako laburpen honekin bukatzeko, bertan ditugun udal eta foru hauteskundeen aurrean, iragan astean egin genuen bezala, igande honetan, (maiatzak 22), eta baita astelehenean (maiatzak,23) ere ahalegin berezia egingo dugula esan nahi dugu. Zuekin eta parte hartu nahi duen guztiekin bat egingo dugu, eta hitzordu berezi hauetan itxarongo zaituztegu, ez faltatu.

Eskerrik asko eskainitako arretagatik eta baita horman adierazten duzuen laguntza guztiagatik ere. Ohi legez, gure orrian edota gure herriko blogean bat egingo dugu.

Euskal Herriko Itzulia Arraten eta Eibar-Logroñes Ipuruan

2011(e)ko Apirilak 7 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Euskal Herriko Itzulia Eibarrera iritsiko da gaur eta bihar aterako da, eta Eibarrek Logroñesen kontrako partida larunbatean jokatuko du Ipuruan.

Aste honetan Eibarko orrialdean egon den jarduera laburtzeko unea da, eta horretarako Joseba Uriartek ekarritako oharrarekin irekiko dugu errepasoa: ‘ADI: Euskadiko Itzulia dela eta trafikoan aldaketak egongo dira.’ Euskal Herriko Itzulia gaur iritsiko da gurera eta bihar aterako da herritik. Horrek esan nahi du, bitarte horretan trafikoan eta baita aparkalekuak bilatzeko unean ere aldaketak egongo direla. Goizean goizetik, ezingo da Legarre, Arrate Bide, San Andres kaleko ezkerreko zati bat, eta Untzaga (Pegora parekoa), eta arratsaldeko lehen orduetatik debekatuta egongo da autoa Azitain poligonoko goiko aldean. Biharko ere aldaketak egongo dira, goizean goizetik, Julian Etxeberria, Zuloagas, Calbeton eta plaza Barrian ezingo da aparkatu, Gainera erdialdean goizeko 11:00 oinezkoentzat bakarrik izango da. Bestalde, Toribio Etxebarria kalean bizi bazara, larunbat goizera arte itxaron beharko dugu autoa bertan aparkatu ahal izateko. Gaur, Amurriotik atera eta Arrateko Santutegian izango du helmuga. Hemen duzu bestelakoen berri jakiteko esteka.

Kirol kontuak nagusitu dira aste honetan Eibarko orrialdean eta orain, txirrindola alde batera utzi, eta takodun botak jantzita futbol zelaira gerturatuko gara. Beñat Mendietak horrela idatzi du gurean: ‘larunbat honetan partida garrantzitsua!!!! Eibar-Logroñes. Gainera,KLUBARENGANAKO LAGUNTZA EGUNA!!! Ipuruan topatuko gara! Aupa Eibar!’ Oso partida garrantzitsua izateaz gainera, taldeko bazkide direnentzat prezioa berezia oso izango da, eta horretaz gain, Caritas elkartearentzat ere izango da, sarrera kopuru majo bat ere. Bertan duzue apirilaren 9rako prestatzen joateko lotura.

Asteburuari begira jarri garen honetan, kirol hitzordu garrantzitsuaz gainera, Zarautzera bueltatxoa egiteko aitzakia topatu dugu, izan ere, Olatz Gartziak, Zarautzeko taldearekin batera, Eibarko NAPOKA IRIA taldeak DAYNA KURTZ jazz musikari handiarekin kontzertua emango duela esan baitigu. Lizardi Antzokian izango da gaueko 21:00etan. Beraz, herriko taldea Kontzertuan zuzenean ikusi nahi baduzue Zarautzen duzue aukera. !!! Hemen dago, jazz musikari handiaren bideoa.

Eguraldi ona dugula eta, gauez kontzertuetan egon ondoren, egunez, edota arratsaldez ere argazkiak egitearena ez da batere ideia txarra, gainera Beñat Mendieta berak honako oharra helarazi digu: ‘argazkiak egitea gustuko duzu? Maiatzerako lehiaketa duzu…. ‘ Kamera hartu eta ur botila alboan duzula, argazkiak egitera, edota aldez aurretik atetakoak badizu lehiaketara joan zaitez. Hala ere, gogoan izan, gure blog honetarako ere irudi berri berria topatzen ari garela eta zure argazkiaren zain gaudela, zuk egindakoa behar du izan, eta gero jasotako guztien arten ‘me gusta’ gehien jasotzen dituenak lortuko du iragazlea izatea. Badaezpadan hemen duzu gehiago jakiteko lagungarri izango den esteka.

Aste honetako laburpenari amaiera emateko doinu batzuk ekarri nahi izan ditugu eta Leire Bazkezi esker Dani Gascon musikari eibartarraren musika topatu dugu Eibarko orrialdeko horman, izatez, Arrasatearra da, baina Eibarren bizi da, eta orain ikusi eta entzun dezakezun abestia ‘Se tú mismo’ da. Bertan duzu bideoklipa.

Honenbestez, Eibarko orrialdeko jarduerak asteon eman duenaren laburpena bukatutzat emango dugu, bitartean, herriko orrialdean edota gure herriko blogean bertan topatuko gara.

Eibar-Osasuna B, Su Ta Garren ‘Itxaropena’…

2011(e)ko Otsailak 25 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Eibarko futbol taldeak larunbatean Osasuna B taldearen kontra jokatuko duen norgehiagoka gogorarazi diguzue aste honetan Eibarrek Facebooken duen orrian; eta abesti on baten bideo bat jarri ere.

Amaia Fernándezek Eibar taldeak jokatuko duen futbol partida gogorarazi digu. Ipuruan izango da larunbat arratsaldean, 16:00etan, Osasuna B taldearen kontra. “Joateko aukerarik ez baduzu, lasai, telebistan ikusi ahal izango duzu“, ohartarazi du. Informazio garrantzitsua da hori, eskerrik asko Amaia! :)

Lasaitzeko eta gozatzeko gogoa duzue? Ba ikusi eta entzun Beñat Mendietak utzi digun bideoa. Gure herriko Su Ta Gar taldearen “Itxaropena” abestia partekatu du gurekin. Gustoko duzue taldea? Eta abestia?

Bestalde, beste erabiltzaile batek Miguel de los Toyos alkateak Untzaga Zentro Sozialera egin zuen bisitari buruzko iritzia utzi digu; eta baita bideoa ere. Zer iruditzen zaizue?

Hemen amaituko dugu gaurko laburpena. Hurrengo astean berriro bueltatuko gara gai berriekin. Mila esker zuen arretagatik. Agur bero bat!!

3D Zinema aretoa, Ipurua eta Eibarko harrobia, Lorena Valderas…

2010(e)ko Irailak 24 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Udazken on danori:

Hemen gaituzu beste behin ere, aste honek emandako albiste batzuen errepasoa egiteko prest. Eibarko orrialdeko hesitik igarotako batzuk jaso eta hemen jarri ditugu zuretzat.

Hasteko, martxan jarriko gara, eta ikasturte berriari begira, futbol talde handia bultzatzeaz gainera, datozenei ere animuak bidaliko dizkiegu. Harrobia danon artean egin behar da eta.

EIBAR taldea gustuko duzu? Astelehenean, Ipuruan Eibarko harrobiko taldeen aurkezpena, eta Portalean haurren gurasoekin batzarra, zure seme-alaba futbol jokalaria izatea nahi duzu…arratsalde osoa okupatuta izango duzu……..  Ane Goikoetxea: “eskerrak gaztetxoei, ia hauek taldea lehen mailara eramaten duten, Realekoek ahal izan dutenez, gurekin ezingo dute…ez gaituzte menderatuko…”

Amaia Fernández: “Nola uztartzen duzue lana eta familia?”

Licia Ronzulli, eurodiputatu itailarrak ume jaio berri hartu ta lanera eraman zuen… Amaia Fernández: “Europako parlamentura eraman du umea, emakumeak ama eta langile izateko dituen trabak lau haizetara zabaltzeko egin zuen”.Maite Bazterretxea: “gizajoak gu”


Orain Eibarren bertan 3Dko zinema dugu! gaur zinemara joango zara? Eguraldi bikaina eta benetan aproposa dago horretarako. Rud Beckia:” benetan punta-puntakoak garela” gaur 3D zinema estreinatzen dugu!!”

Laburpentxoa ondo baino hobeto bukatzeko, beste albiste pozgarri bat ekarri dugu gurera. Aupa Lorena!! Lorena Valderas Europako Sub 17 jokatzeko aukeratu dute Espainiako Selekzioan.

Momentuz, hemen utziko dugu aste honetako laburpena baina gogoan izan blog honetan ez bada, Eibarko orrialdean egingo dugula topo. Eskerrik asko zuon partehartzeagatik.