Artxiboa

‘hauteskundeak Eibarren’rekin etiketatutako sarrerak

2011ko udal hauteskundeen emaitzak Eibarren

2011(e)ko Maiatzak 22 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Miguel De Los Toyos Nazabal Eibarren PSE-EEko hautagaiak erdietsi ditu boto gehien 2011ko udal hauteskundeetan (9 zinegotzi, %35). Nolanahi ere, Bildu bozetan egoteak mapa politikoa aldatu du. Izan ere, 6 zinegotzi eskuratu ditu (ia %26) eta EAJren (4 zinegotzi, bozen %19) eta Alderdi Popularraren (2 zinegotzi, hots, botoen ia %8) aurretik geratu da. Aralarrek, EB-Berdeek eta Hamaibatek ez dute ordezkaririk lortu.

22.236 lagunek dute botoa emateko eskubidea Eibarren. Horietatik, 14. 295 joan dira gaur bozkatzera. Abstentzioa, beraz, %35 izan da. Hala, botoen %100 zenbatuta, Eibarren udal hauteskundeen emaitzek argazki hauxe utzi dute Gipuzkoako herrian:

PSE-EE: 9 zinegotzi, 5.024 boto

Bildu: 6 zinegotzi, 3. 673boto

EAJ: 4 zinegotzi, 2. 624boto

PP: 2 zinegotzi, 1.112 boto

Aralar: 0 zinegotzi, 637 boto

EB-Berdeak:0 zinegotzi, 573 boto

H1!: 0 zinegotzi, 299 boto

Datuak alderatu nahi izatera, horra, baita ere, Eibarren 2007ko udal hauteskundeen emaitzek utzitako zenbakiak.

Emaitzak mahai gainean daude. Honen kontura aldaketa edo berririk balego, adi-adi jarraitu eta kontatuko dizuegu dena, blog honetatik eta Facebookeko gure orrialdetik.

Eibarreko hauteskundeen emaitzak, zuzenean

2011(e)ko Maiatzak 20 Kaitin Allende 2 iruzkin

Maiatzaren 22an, Eibarren 2011ko udal hauteskundeak egingo diren egunean, Eibarko hauteskundeen emaitzak eskainiko dizkizuegu zuzenean, grafikoak barne. Horrez gain, 2007ko udal bozekin egindako alderatzeak ere izango ditugu. Ikusmin handia eragin du hauteskunde gauak, eta ziur gaude, giroa gori-gori egongo dela.

18:00etatik aurrera gertatzen den guztia jarraituko dugu Eibarko blog honetatik eta Facebookeko orrialdetik: balizko emaitzekin egindako porrak, inkestek iragarritakoak eta… Eibarko udal hauteskundeen emaitzak. Betiko moduan, zuen iruzkin eta ekarpenen zain gaude; horiek ere, astelehenean propio egindako post batean bilduko ditugu eta.

Gaur bukatuko da hauteskunde kanpaina eta biharkoa gogoeta eguna dugu; bide batez, Eibarko 2007ko udal hauteskundeen emaitzak uzten dizkizuegu.

Adi, hortaz, blog honetara eta komunitatearen orrialdera. Emaitzak jakin ahala, jakinarazten saiatuko gara eta, hala, Eibarko alkatea nor izango den eta herriko mapa politikoa zelan geratuko den jakingo dugu.

Udal hauteskundeak Eibarren

2011(e)ko Maiatzak 12 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Maiatzaren 22an 2011eko udal hauteskundeak izango ditugu Eibarren. Kanpaina joan den ostiralean, apirilaren 29an, hasi zen, (baina azken asteotan gure orrialdeko hormara iristen ari diren iruzkin eta estekak ikusita, argi dago kontua askoz lehenago abiatu zela). Zalantza barik, bi asteotan ugaritu egingo dira hauteskundeen ingurukoak.

Honen aurrean, zera otu zaigu: Eibarrek Facebooken duen jendearekin kanpaina bera eta hauteskunde gaua partekatzea; lehenengo aldia izango da Googlen ‘udal hauteskundeen emaitzak Eibarren’ bilatuta, blog hau edo Facebookeko orrialdea aterako zaiguna ;-)

Hori horrela, Eibarrek Facebooken duen orrialdean kontatzen dituzuenez gain, hauteskunde gauean giroa berotzen ibiliko gara datuak gaurkotzen eta postak idazten. Are, emaitzak grafiko bidez eskaintzea ere pentsatu dugu… baina tira, ez dugu ezer aurreratuko!

Gau berezi hori zuokin partekatu nahi dugu Facebooken eta azkenean, Eibarko alkatea nor izango den jakin Miguel De Los Toyos Nazabal (PSE-EE), Eva Juez Garmendia (EAJ-PNV), Elixabete Gomez Laconcha (EB-Berdeak), Igor Aldalur Zendoia (Bildu), María Carmen Larrañaga Maiztegui (PP), Sergio San José Cosme (Aralar), Mertxe Garate Larrañaga (Hamaikabat (H1!).

¡Blog honetan edota Eibarko orrialdean ikusiko dugu elkar!