2011ko udal hauteskundeen emaitzak Eibarren
Miguel De Los Toyos Nazabal Eibarren PSE-EEko hautagaiak erdietsi ditu boto gehien 2011ko udal hauteskundeetan (9 zinegotzi, %35). Nolanahi ere, Bildu bozetan egoteak mapa politikoa aldatu du. Izan ere, 6 zinegotzi eskuratu ditu (ia %26) eta EAJren (4 zinegotzi, bozen %19) eta Alderdi Popularraren (2 zinegotzi, hots, botoen ia %8) aurretik geratu da. Aralarrek, EB-Berdeek eta Hamaibatek ez dute ordezkaririk lortu.
22.236 lagunek dute botoa emateko eskubidea Eibarren. Horietatik, 14. 295 joan dira gaur bozkatzera. Abstentzioa, beraz, %35 izan da. Hala, botoen %100 zenbatuta, Eibarren udal hauteskundeen emaitzek argazki hauxe utzi dute Gipuzkoako herrian:
PSE-EE: 9 zinegotzi, 5.024 boto
Bildu: 6 zinegotzi, 3. 673boto
EAJ: 4 zinegotzi, 2. 624boto
PP: 2 zinegotzi, 1.112 boto
Aralar: 0 zinegotzi, 637 boto
EB-Berdeak:0 zinegotzi, 573 boto
H1!: 0 zinegotzi, 299 boto
Datuak alderatu nahi izatera, horra, baita ere, Eibarren 2007ko udal hauteskundeen emaitzek utzitako zenbakiak.
Emaitzak mahai gainean daude. Honen kontura aldaketa edo berririk balego, adi-adi jarraitu eta kontatuko dizuegu dena, blog honetatik eta Facebookeko gure orrialdetik.

Zure iritzia