Artxiboa

‘Gabonetako loteria’rekin etiketatutako sarrerak

Rap-a Eibarko loteria saltzaileari, argazkiak, Alfa Arte…

2010(e)ko Abenduak 31 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Gabonetako loteriaren sari nagusia saldu zuen Eibarko saltzaileari eskainitako rap-a, Alfa Arte artista ezagunen eskulturen fabrika eta Eibarko argazkiak dira gai nagusiak asteon Facebookeko horman.

Ondotxo jakingo duzuenez, gure herriari irribarre egin zion zoriak abenduaren 22an, Gabonetako loteriaren zozketan, eta sari potoloa gurean egokitu zen. Horren berri zehatza eman genizuen blog honetan. Beno, ba kontuak soka luzea du. Izan ere, Maite Bazterretxeak gai honen inguruko bideo bat uzten zigun orrialdean: “Ze ona! “El lotero que ha vendido el Gordo se merece un rap”… Entzun, entzun!!!!”

Eibarren Gabonetako loteriaren sari nagusia saldu duenari rap-a

Eibarren Gabonetako loteriaren sari nagusia saldu duenari rap-a

Bai horixe, meritua dauka sari nagusia saltzeak….

Ramon Beitia eibartarrak eta argazkilariak ere meritu galanta du. Goiz esnatu ohi da herriko zein inguruko paisaien argazkiak ateratzeko eta, aurrekoan, haren argazki bat partekatu zuen Beñat Mendietak. Benetan polita…. zorionak Ramon!

Egunsentia Eibarren. Argazkia: Ramon Beitia (Beñat Mendietak igoa)

Egunsentia Eibarren. Argazkia: Ramon Beitia (Beñat Mendietak igoa)

Artistak hizpide izaten jarraituko dugu Maite Bazterretxeak gurean utzitako beste esteka bati esker. Honakoa zioen: “Ez nekien Oteiza, Ibarrola edo beste askoren eskulturak herrian egiten zirenik…Alfa Arte Eibarren dagoen enpresa bat da, artista ezagunen, besteak beste, Oteiza, Ibarrola, Miquel Barceló edo Philippe Starck, eskulturak egin dituzte. Guretzat ere deskubrimendu hutsa izan da, eskerrik asko Maite!

Aste honetako laburpena eginda, hurrengora arte agur esaten dizuegu. 2011ean ikusiko dugu elkar Facebookeko orrialdean, bien bitartean, ondo pasa!

Ardoa eta ehizaren bat egitea, gabonetako loteria eta bestelakoak

2010(e)ko Azaroak 4 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Kaixo guztioi:

Udazkenarekin batera, baita ordu aldaketa ere, dena iristen da, eta orain gero eta goizago iluntzen duen honetan, proposamen interesgarriak behar ditugu datozen egun eta gauei aurre egiteko.

Horietako bat, Eibarko orrialdeko hesian parte hartzea izan daiteke, baita bestelakoak ere badirenez, zure eskutik ezagutu nahi ditugu.

Astero moduan, hemen gara asteko errepasoa egiteko prest eta hasiera emateko, iragan astera jo behar dugu indarrak hartu eta aurrera egiteko. Enrike Baztarrika: “ostiralean hasi ziren VII. Ehiza eta ardoaren arteko “Maridajearen” bat egitearen Jardunaldiak KRABELIN Hotelean, Arraten. On egin!! Bihar ostirala, Rioja Alta upeldegia izango da eta bertan, Viña Alberdiren 2003ko “crianza” aurkeztuko dute. Bestelakoak ere badira eta hor egon nahi baduzu 943-202727 telefonora deitu beharko duzu.”

Bestela, ere, ardorik inguruan ez bada, hau da, tabernan ez bazaude ere, izango duzu zer kontatu ezta? Eibar “Eibartarra bazara eta gainerakoei interesatuko zaien zerbait baduzu (albiste, deialdi, ohar, iritzi, argazki…), denon artean Eibarko orrialdean partekatu dezakezu. Gure aldetik, hitz ematen dugu, zuk jarritako hori lau haizetara zabaltzen lagunduko zaitugula. 500 lagunetik gora gara!!! zorionak eta eskerrik asko!”

Proposamen edota albiste gehiago ere jaso dira gurean aste honetan. Maria Abadiño:hauxe da Eibarko Turismo eta Kultur planifikaziorako proiektuaren laburpena, II. Errepublika eta Gerrate Zibilean oinarritutakoa da. Zer iruditzen zaizue?”

Eibarrek zera gogoratzen digu: Gabonetako loteria ate joka dugun honetan, prestatzen joan behar dugu. Jarraian Eibarren dauden loteria saltokien zerrenda utzi dizugu, gainera, seguru gaude, zure elkarte, talde edota ikas bidaiarako txartelak sartzen ari zarela. Zuek ere horiek saltzeko zerbait egin dezakezue hemen bertan, jarraian datorren postean.”

Bukatzeko, herritik kanpo dagoen lagun baten berbak ekarri nahi izan ditugu, itzulita daude, izan ere berak gazteleraz idatzi baitu, hala ere, bere jatorrizko berbak irakurri nahi badituzu, Eibarko Orrialdeko Hesira joatea besterik ez duzu. Alberto Alonso Cano: “kanpoan bizi zarenean, orduan da Eibar faltan gehien botatzen denean, orduan sentitzen da herrimina. Bere historia, kirol talde eta baita Arrateko gazteria ere, horiek dira ahaztu ezin daitezkeenak eta herria are handiagoa egiten dutenak, ia 27.000 biztanleko herria, handitu egiten dute. Hemendik agurrak bertako kideentzat.”

Momentuz eta hurrengo astera arte hemen utziko dugu aste honetako labur bilduma. Bitartean, hemen edota orrialdeko hesian topatuko gara.

Gabonetako Loteria, Eibarren

2010(e)ko Azaroak 3 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Bertan dugu 2010eko gabonetako loteria zozketa handia. Eibarren, hainbat loteria administrazio daude eta gainera, asko gara loteria txartelak erosi eta saltzen ditugunak, batzuk, kirol taldea dela, edo bestelako elkarte, talde, ikas bidaia… Post honekin zera lortu nahi dugu, guzti honetaz informazioa eman (guztion artean, beti bezala) horrela herrian bertan dauden zenbakiak guztion artean partitu ahal izango ditugu. Nork daki, agian, gustuko duen baten bat ikusi eta gehiago saltzeko balio du baita honek ere.

Lehenengo, Eibarren dauden loteria administrazioak. Guztira bost daudela ikusi dugu (horrela izango ez balitz, barkatu eta zuzentzen lagundu).

- KIROL JOKOA (Isasi kalea,9)

- 3.Loteria administrazioa (Fermín Calbetón, 19)

- 4. Loteria saltokia (Julian Etxeberria, 7)

- TELE APOSTUAK PROMOTORA DE JUEGOS Y APUESTAS, S.A. (Azitain bidea, 3)

- VIUDA DE ARTAMENDI (Errabal kalea, 15)

Gainera, ziur gaude Gabonetako Loteriarako txartelak saltzen dituen, talde, elkarte edo kirol-talde hori ezagutzen duzula edota horietako batetako partaide zarela. Jakin nahi dugu! Post honetan zure iruzkina utzi eta horrela nortzuk zareten eta zenbakia zein den eta non saltzen den jakingo dugu, herrian dagoena zuri esker ezagutuko dugu.

Eta jakina, Gabonetan egokitzen ez bada… 2011ko Erregetako Loteriarekin beste aukera bat izango dugu.

Zorte on! eta edozein modutan ere, osasuna barra-barra.