Artxiboa

‘Eibarko XXXIV. Antzerki Jardunaldiak’rekin etiketatutako sarrerak

Errepublikaren 80. urteurrena eta Eibarko XXXIV. Antzerki Jardunaldiak

2011(e)ko Apirilak 14 Kaitin Allende Iruzkinik ez

1931 urteko apirilaren 14a zen Eibarren II. Errepublika aldarrikatu zenean, eta aurten 80 urte eta antzerkia ere Errepublikaren omenez.

Gaurko errepasoan Eibarko orrialdeko horman asteon jasotakoak bilduko ditugu eta hasteko, ezin beste modu batez izan eta gaurko egunari erreparatuko diogu. Horretan lagun izan dugu gainera Itxaso Apraiz: ‘gaur, 80 urte II.Errepublika egunetik, lehenengo udala izan zen, 1.931 urtean. Egun handia eta baita ekitaldi bereziak hori ospatzeko ere.’ Bertan duzu gehiago zabaltzeko lotura.

Errepublika eguna handia oroimenean mantentzeko eta Eibarrek bizi izan zuena gogora ekartzeko antolatutako ekitaldien artean, datorren asteartean hilak 19 Eibarko 34.Antzerki Jardunaldien barruan ‘Republicados’ antzezlana ikusteko aukera izango duzue.

Eibarko Antzerki Jardunaldiak aipatu ditugu eta ezin atzean utzi, asteartera arte tinko mantenduko delako, bestela ere…hemen dago Itxaso Apraizek utzitako ohar garrantzitsua: ‘hemen, Eibarren, gaur, bihar eta asteartean egongo dena’.

Antzokira sartu garen honetan, sarrerari etekin ahalik eta handiena atera nahian ezin irten gabiltza, eta oraingo honetan Maite Bazterretxearen emaria dakargu:Eibarko Antzerki Jardunaldiak direla eta elkarrizketa duzue hemen. Nola hasi ziren jardunaldiak Eibarren? Zein zen antzokia?’ Galdera horien eta beste askoren erantzuna ondorengo bideoan topatuko dituzue.

Laburpenari amaiera emateko, patata tortila bokata hartuko dugu eta Ane Goikoetxearekin batera, Gasteiza abiatuko gara, Anek zera aipatu du gurean: ‘Alaves – Eibar partida, larunbatean jokatuko da arratsaldeko 16:00etan.’ Telebistan ere, Euskal Telebistaren lehen katean emango duten arren, guk nahiago bertatik bertara eta jokoan asko dagoenez, dena prestatu eta Eibar taldea animatzera. Bertan duzu lotura.

Aste honetako laburpena bukatzeko, eskerrak ematea besterik ez da falta, baita zure emariak egiteko Eibarko orrialdea prest duzula gogoratu eta jakina, edonoiz gure herriko blogean zure iritziak jasotzeko prest gaudela ere esan nahi dizugu.

Eibarko XXXIV. Antzerki Jardunaldiak eta musika

2011(e)ko Martxoak 17 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Antzerki Jardunaldiak aurrera doaz Eibarren, eta horrekin batera, asteburuan kontzertura joateko gonbitea ere jaso dugu Eibarko hesian.

Udaberria iritsi aurretik, herria, eskenatoki bilakatzen da Antzerki Jardunaldiak arrakasta osoz egin ahal izateko. Beñat Mendietak ere horrela dio: ‘antzerkia maite baduzu, herrian bertan antzerki jardunaldiak dituzu.’, Hemen duzu egitaraua oso osorik. Asteburuan, ere baduzue non gozatu herritik atera gabe.

Agertoki erraldoia herrian dugu: aktore, zuzendari, teknikari eta antzezlanak eta publikoa jakina, bihar esate baterako, etxeko gazteentzat ere egongo da zer ikusi. Maite Bazterretxeak ere horrela animatzen gaitu parte hartzera: ‘antzerkia, antzerkia eta antzerkia….planik ez duzula, ezin esan ezta? nik behintzat argi daukat. Eibarren antzerkia nagusi!’ Zuk ere horrela pentsatzen baduzu, hemen topatuko dugu informazio gehiago. Coliseo antzokian topo egingo dute antzerkiaren maitale guztiek.

Antzerkia bai, baina baita musika ere, Victor Zapatak larunbata, hilak 19, gaueko 22:00etatik aurrera ‘Rock Labuela’ taldearen disko berriaren aurkezpenera gonbidatzen gaitu. Lanaren izenburua, “Derecho a ser humano”, eta kontzertua Ermuko Zappa tabernan izango da, hori, sarrera doan izango da.

Labuelaren kontzertua iragartzeko kartela. Ermua

Labuelaren kontzertua iragartzeko kartela. Ermua

Kontzertura joatera animatzen bazarete, Victor Zapata berak, Labuela musika taldearen bideoa ere utzi digu bertan. Ia gero gure komunitatean zer moduzkoa izan den esaten diguzun.

Bukatzeko, Eibarreses No Socialistasek utzitako mezua ekarri dugu: ‘Eibarreses del mundo ¡unios!’ Mezu honekin, hots, Munduko eibartarrak bateratzearekin, agurtuko dugu aste honetako laburpena, baina badakizue, Eibarko orrialdean bertan edota, gure herriko blogean ere elkartuko garela.