Eibarko biztanleria, Break Dance eta Eibar futbol taldea
Eibarko biztanle kopurua, Break Dance dantza eta Eibar futbol taldeko Souto izan dira aste honetan Eibarko gai nagusiak.
Askotan egiten den galdera izaten da, zenbat bizi dira Eibarren? Egia esan, aspaldiko datuak eta oraingoak aldatu egiten dira, baina Maria Abadiño aurtengo datu freskoak utzi dizkigu gurean: ‘Ba al dakizu zenbat lagun bizi garen Eibarren? Hemen duzu erantzuna!!!!27.500 baino gehiago!!!.’ Horietatik zenbat emakume eta gizonezko eta bestelakoak jakin nahi badituzu hemen duzu esteka.
Euskal dantzak, rap-a edota sabel-dantza ere badira gure inguruan baina Beñat Mendietak beste estilo bat proposatzen digu, ez klasera joateko baizik eta eserlekutik ikusteko: ‘Dantza gustuko baduzu, Break Dance estiloa nagusituko da Eibarko Coliseo antzokian.’ Ez dago batere gaizki, oso aukera polita da, beraz, honen inguruko informazio gehiago nahi baduzu, hemen duzu lotura.
Orain kirola, jakina, dantza eginez, sasoian mantentzen bagara ere, dantza egiten duten mutilak ez dira asko izaten, nahiago izaten dute futbolean edota bestelako kiroletan aritzea. Amaia Fernándezez zera aipatu digu hesian: ‘Alcoyano taldeak Souto bereganatzea ikertzen ari da…nora joango da aurrelaria? zelan bukatuko da istorioa?’ Seguru gaude, hemen horren berri ere emango dugula, baina momentuz, orain arte jaso dugun informazioa jarraian duzu.
Hemen utziko dugu aste honetako errepasoa eta hurrengo asteko laburpena iritsi bitartean, gure orrialdetik pasatu zaitezke, eskerrik asko zure kolaborazioagatik eta laster arte.

Zure iritzia