Eibarko Liburu eta Diska Azoka Untzaga plazan eta desapyua Finlandian
Eibarko Liburu eta Diska azoka Untzaga plazan dago iada eibartarren zain. Finlandia saioko lagunek berriz, Eibar eta Azpeitia aurrez aurre jarri dituzte auto desapiyuan. Horiexek izan dira aste honetan Eibarko Facebookeko orrian jaso ditugunak. Ekin diezaiogun gaurko laburpenari!
Eibar plaza garrantzitsua da oraindik ere liburu-saltzaile eta argitaratzaileentzat eta horren islada da gaur bertan abiatu den Liburu eta Diska Azoka. Ohikoa den bezala, Untzaga plazan kokatu dira stand-ak eta bertan egongo dira urriaren 23rarte. Azken nobedadeak, klasikoak, best sellerrak… danetik aurkituko duzue bertan. Gure herriko horman partekatutako albistean, urrian zehar burutuko diren beste hainbat ekintzen berri ere izan dezakezue, hementxe lotura.
Bestalde ETB-1 kateko Finlandia umore saioak pasadan igandean ekin zion denboraldi berriari eta urteko lehen desapiyuan Eibar eta Azpeitia aurrez aurre jarri zituen. Finlandiako bandak gure orrian elkarbanatu zuen atzo norgehiagokaren bideoa. Olaberriko kartingean egin zuten hitzordua Txus Jaiorekin batera eta hauxe izan zen bertan gertatu zana, nork irabazi ote zuen?
Iritsi da ostirala azkenean eta asteburuan murgilduko gara buru belarri, baina badakizue, gurekin bat egiteko, edozein une aprobetxatu dezakezuela, Eibarko horman bertan edota gure herriko blogean topatuko baikara. Eskerrik asko zure parte hartzeagatik eta laster arte. Ongi izan!





Zure iritzia