Artxiboa

‘belceblues’rekin etiketatutako sarrerak

Eibarren maiatzean, argazkiak eta Eibar Plazara

2011(e)ko Maiatzak 5 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Eibarren, hileon, maiatzean, 8 argazki erakusketa ikusgai, musika ekitaldiak Eibar Plazara ekimenari esker eta Barakaldo-Eibar partida igande honetan.

Aste honetako laburpenari ekiteko, gogoan izan behar dugu, Eibarko Arrate elkartekoak eta jakina, baita maiatzean zehar nagusituko diren ekitaldiak ere. Argazkigintza gustuko zaletasuna dela argi dago, gure artean esaterako guztiok dugu irudi ederrak harrapatzea maite duenik…Joseba Uriartek aste honetako zera utzi digu Eibarko horman: ‘argazkigintzaren hiri bilakatuko da Eibar Maiatzean…bihartik aurrera (ostiraletik aurrera) abian egongo da.’ Herritik atera gabe, ekimen polita izango dugu, honen inguruko gehiago jakin nahi baduzu, hemen uzten dugu albistearen esteka.

Bestalde, irudiak bizitzan garrantzitsuak badira, musika ere ezinbestekoa dela argi dago. Hori ere, badugu gure herrian, eta Ane Goikoetxeak honako oharra utzi digu: ‘Rock-a maite baduzu, edota blues edo punk-a Eibarren bertan duzu aukera paregabea!!!Asteburu honetan bertan.’ Arrateren lagunak taldearen ekimenez eta Arrate Taldearen aldeko apustua egiteko musika aukeratu dute. Astelehena pilotalekuan izango da Eibar Plazara ekitaldi handia eta bertan, aspaldiko abeslariak gaurkoekin batuko dira. Eibarko Koru Gazteko zuzendaria den Elena Martinek dio, erronka handi izan dela hau aurrera ateratzea, gazteek ahalegin handia egingo dute, azterketa garaian baitaude. 15 gaztez osatutako taldean ‘Oh happy day’ telebista saioan eman ziren ezagutzera eta asteburuan ekitaldia dute. Kontzertua erritmo desberdinez beteta etorriko da, izan ere, Bergaratik ‘Belceblues’ taldekoak ere izango dira, tartean ‘Arratsaldero’ telesaioko aurkezlea den Oihan Vega egongo da. Bertan dago, zabalago informatzeko lotura. Musikaren laguntzarekin egingo dugu aurrera aste honetako laburpenean, eta Olatz Gartziak ere, Eibar Plazara ekimenarekin bat egin du, eta zuoi guztioi zera galdetzen dizue: ‘ostiralean kontzertuak…,larunbatean bazkaria….zeinetan egongo zara?’ Zuek esango duzue…zein ekitalditan egongo zareten, Eibarrren asko dago ikusi, entzun eta egiteko. Argibide gehiago hemen.

Ezin kanpoan utzi, kirol kronikari dagokion tartea, izan ere, S.D Eibar taldea oso postu onean dago eta hobean egoteko lehian sartuko da laster, Maite Bazterretxeak hurrengo oharra utzi zigun: ‘igandean, denok Barakaldora,S.D Bakaraldo- Eibar partida garrantzitsua jokatuko baita Lasesarren arratsaldeko 18:00etan. Autobusak 2 eurotan Barakaldora.’ Beraz, aitzakiarik ez, izan ere, goizez zein arratsaldez bidaiatu daiteke. Hemen duzu informazioaa.

Aste honetako laburpena bukatu da, eta orain, astebururako antolatu diren ekitaldietaz gozatzea besterik ez dugu. Gure orrialdean edota, gure herriko blogean topatuko garela ez ahaztu.