Artxiboa

‘aurreproiektua’rekin etiketatutako sarrerak

Eibarko Nazioarteko Antzerki Jardunaldiak, Eibar Rugby Taldea…

2011(e)ko Martxoak 10 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Eibarko XXXIV. Nazioarteko Antzerki Jardunaldiak eta Eibar Rugby Taldeak Durangoren kontra jokatutako partidaren argazkiak izan dira herriaren Facebookeko orrialdean partekatu dituzuen gaiak.

Antzerkia gustuko baduzue, prest egon behar zarete! Gaur hasiko dira ofizialki XXXIV. Nazioarteko Antzerki Jardunaldiak. :) Beñat Mendietak esteka honekin atzo jakinarazi zigunez, Juan Diego aktoreak hitzaldi bat emango du gaur Coliseo Antzokian. ‘El actor y su compromiso’ izenburua du eta arratsaldeko 19:00etan izango da. Jardunaldiak apirilaren 19ra arte iraungo dute eta 23 antzerki lan izango ditugu ikusgai. Baten bat ikustera joango zarete? ;)

Ramón Beitia Olabarrik Eibar Rugby Taldeak Durangoren kontra jokatutako errugbi partidaren argazkiak jarri ditu Facebookeko bere orrialdean. Kasu honetan ere Beñat Mendieta izan da horri buruz informatu gaituena. Eskerrik asko! ;) Horietako argazki bat duzue hau:

Errugbi partida: Eibar Rugby Taldea-Durango. Ramon Beitia Olabarriren argazkia

Errugbi partida: Eibar Rugby Taldea-Durango. Ramon Beitia Olabarriren argazkia

Aurreko astean Ley Vasca de Vivienda. Euskadiko Etxebizitza Legea erabiltzaileak Etxebizitzaren Legearen Aurreproiektuari buruz hitz egin zigun. Horren harira, erabiltzaile berak esteka bat utzi zigun atzo inkesta batzuk egiteko.

Gaurko laburpena amaitu dugu. Hurrengo astean hemen egongo gara berriro zuek partekatutako gaien laburpena egiten. Mila esker gure hesian parte hartzeagatik. Agur bero bat eta laster arte! :)

Eibar aldizkaria, Etxebizitzaren Legearen Aurreproiektua eta pizzak

2011(e)ko Martxoak 3 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Eibar aldizkariaren 100. alea kalean da, Eibarren, Euskadiko Etxebizitza Legearen Aurreproiektua hobetzeko Etxebideko Herritarren Partaidetzako Prozesua eta pizzen zozketa bat. Hauek izan dira Eibarrek duen Facebookeko orrialdean gurekin partekatu dituzuen gaiak.

Dagoeneko Eibar aldizkariaren 100. zenbakia kalean da, eta Itxaso Apraizek honen informazioa partekatu zuen atzo gurekin esteka honetan. Horrez gain, “Eibar aldizkaria gustuko al duzu?“, galdetu zigun.

Euskadiko Etxebizitza Legearen Aurreproiektua hobetzeko sortu duten Etxebideko Herritarren Partaidetzako Prozesuari buruz galdetu zigun atzo Ley Vasca de Vivienda. Euskadiko Etxebizitza Legeak. Ezagutzen al duzue aurreproiektua? Informazio gehiago nahi baduzue, erabiltzaileak utzitako esteka honetan duzue.

Gaiaz aldatuko dugu orain. Pizzen zozketa batean parte hartu nahi duzue? Web Enterat-k esteka bat, hauxe, utzi digu. Ahoa ur bihurtzen zaizue, ezta? ;)

Honenbestez, amaitutzat emango dugu gaurko laburpena. Mila esker gure orrialdean parte hartzeagatik. Hurrengo astean Eibarri buruzko informazio gehiago ekarriko dizuegu. Eskerrik asko berriro ere, eta laster arte! :)