Artxiboa

‘Asier Errasti’rekin etiketatutako sarrerak

Miguel López de Guereñu, gogoan; kirolak; argazkiak; Arrateak, Arratera!

2010(e)ko Irailak 16 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Kaixo guztioi:

Beste aste bat igaro da eta hemen gaituzu, Eibarko Orrialdeko Hesian jasotako emarien laburpena besapean dugula.

Lehenik eta behin gero eta gehiago garela gogoratu behar dugu, eta horrek gure hesia ahalik eta koloretsuena bilakatzen du.

Hasteko, betiko moduan, atzekoz aurrera egingo dugu, izan ere aste batek askorako ematen du eta partida garrantzitsuenak, gehienetan asteburuan jokatzen dira.

Oh!! hurrengoan izan beharko du, Mirandesek irabazi baitu. Bigarren B Maila: Alavesek ez du porrota ezagutzen. Arabarrak bigarren daude sailkapenean liderrarekin berdinduta. Reala Bk ere ez du partidarik galdu oraindik. Bilbao Athleticek bere lehen partida irabazi du.

Orain, futbol zelaia utzi eta pilotalekura egingo dugu jauzia. Urrirako, Astelena pilotalekua prest egongo baita. Udalak eta Aspe enpresak Lau t´erdiko Txapelketa aldez aurretik jarritako datatan aurrera eramango dela espero dute.

Beroketa ariketak eginda, kirol batetik bestera joko dugu orain. Ikasturte berri honetan sasoian gaude eta. Eskubaloiaren txanda da, Arrate, bihar ostirala aurkeztuko da Ipuruan Barça arerio duela.

Luzaroan gaixorik egon ondoren, goizaldean Donostian hil da Miguel López de Guereñu PSE-EE alderdiko zinegotzia. 2003az geroztik Eibarko Udalean zinegotzi kargua betetzen ziharduen eta Informatika, Obrak eta Merkataritza eta Industria arloetan arduradun izan da.

Miguel López de Guereñu

Miguel López de Guereñu

Irailean beti asmo berriak martxan jartzen direnez, hementxe ideia bat uzten dizugu. Argazkiak egiten ikasi nahi?

Eibartarra bazara eta gainerakoei interesatuko zaien zerbait baduzu (albiste, deialdi, ohar, iritzi, argazki…), denon artean Eibarko orrialdean partekatu dezakezu. Gure aldetik, hitz ematen dugu, zuk jarritako hori lau haizetara zabaltzen lagunduko zaitugula. Zure zain gaude.

Fernando Beorlegi artistaren lanik adierazgarrienak erakusketa bakarrean batzea lortu dute hainbatek, indarrak batuta, eta horri esker bihartik aurrera Portaleako erakusketa aretoan 70 bat margolan ikusteko aukera izango da, hainbat eskultura, grabatu, marrazki eta bestelako materialarekin batera.

Erakusketaren kartela.

Erakusketaren kartela.

Arrate guztiak, igandean Eibarren elkartuko zaretela!!! Eibarko zaindaria den Arratek, igandean jasoko du Arrate izena duten emakume guztien bisita. Igoera berezia, herri-jokoak, meza, herri-bazkaria eta Amatxoren festa handia igande honetan bertan.

Errasti Film laburren Jaialdirako lanak jasotzen ari dira. Udala eta Plano Corto elkarteak antolatu dute XI. Asier Errasti Film Laburren Jaialdia. Azaroaren 15 eta 20a bitartean ospatuko da.

Eskerrik asko arreta guztiagatik eta laster arte. Asteburu ona izan dezazula.