Artxiboa

‘argazkiak’rekin etiketatutako sarrerak

Eibarren maiatzean, argazkiak eta Eibar Plazara

2011(e)ko Maiatzak 5 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Eibarren, hileon, maiatzean, 8 argazki erakusketa ikusgai, musika ekitaldiak Eibar Plazara ekimenari esker eta Barakaldo-Eibar partida igande honetan.

Aste honetako laburpenari ekiteko, gogoan izan behar dugu, Eibarko Arrate elkartekoak eta jakina, baita maiatzean zehar nagusituko diren ekitaldiak ere. Argazkigintza gustuko zaletasuna dela argi dago, gure artean esaterako guztiok dugu irudi ederrak harrapatzea maite duenik…Joseba Uriartek aste honetako zera utzi digu Eibarko horman: ‘argazkigintzaren hiri bilakatuko da Eibar Maiatzean…bihartik aurrera (ostiraletik aurrera) abian egongo da.’ Herritik atera gabe, ekimen polita izango dugu, honen inguruko gehiago jakin nahi baduzu, hemen uzten dugu albistearen esteka.

Bestalde, irudiak bizitzan garrantzitsuak badira, musika ere ezinbestekoa dela argi dago. Hori ere, badugu gure herrian, eta Ane Goikoetxeak honako oharra utzi digu: ‘Rock-a maite baduzu, edota blues edo punk-a Eibarren bertan duzu aukera paregabea!!!Asteburu honetan bertan.’ Arrateren lagunak taldearen ekimenez eta Arrate Taldearen aldeko apustua egiteko musika aukeratu dute. Astelehena pilotalekuan izango da Eibar Plazara ekitaldi handia eta bertan, aspaldiko abeslariak gaurkoekin batuko dira. Eibarko Koru Gazteko zuzendaria den Elena Martinek dio, erronka handi izan dela hau aurrera ateratzea, gazteek ahalegin handia egingo dute, azterketa garaian baitaude. 15 gaztez osatutako taldean ‘Oh happy day’ telebista saioan eman ziren ezagutzera eta asteburuan ekitaldia dute. Kontzertua erritmo desberdinez beteta etorriko da, izan ere, Bergaratik ‘Belceblues’ taldekoak ere izango dira, tartean ‘Arratsaldero’ telesaioko aurkezlea den Oihan Vega egongo da. Bertan dago, zabalago informatzeko lotura. Musikaren laguntzarekin egingo dugu aurrera aste honetako laburpenean, eta Olatz Gartziak ere, Eibar Plazara ekimenarekin bat egin du, eta zuoi guztioi zera galdetzen dizue: ‘ostiralean kontzertuak…,larunbatean bazkaria….zeinetan egongo zara?’ Zuek esango duzue…zein ekitalditan egongo zareten, Eibarrren asko dago ikusi, entzun eta egiteko. Argibide gehiago hemen.

Ezin kanpoan utzi, kirol kronikari dagokion tartea, izan ere, S.D Eibar taldea oso postu onean dago eta hobean egoteko lehian sartuko da laster, Maite Bazterretxeak hurrengo oharra utzi zigun: ‘igandean, denok Barakaldora,S.D Bakaraldo- Eibar partida garrantzitsua jokatuko baita Lasesarren arratsaldeko 18:00etan. Autobusak 2 eurotan Barakaldora.’ Beraz, aitzakiarik ez, izan ere, goizez zein arratsaldez bidaiatu daiteke. Hemen duzu informazioaa.

Aste honetako laburpena bukatu da, eta orain, astebururako antolatu diren ekitaldietaz gozatzea besterik ez dugu. Gure orrialdean edota, gure herriko blogean topatuko garela ez ahaztu.

Errebal Merkataritza gunea eta Nicolas Pellerin

2011(e)ko Martxoak 24 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Errebal Merkataritza gunea eta Nicolas Pellerinen emanaldia dira aste honetako kontu nagusiak Eibarren.

Gaur bertan Errebal Merkataritza gunea hizpide hartuta hitzordua jaso dugu Eibarren, horren berri zuzena Mendikutetar Josuri esker jaso dugu gure horman: ‘19:00etan Portalean hitzaldi/bilera irekia antolatu du Errebal Plataformak. Udalak egindako Plan Berezia zer den Plataformako kideak saiatuko dira azaltzen, eta plan berezi horren ondorioz erakutsiko dute nolakoa izan daitekeen etorkizuneko Errebal Merkatalgunea.’

Ostiral bezpera izaki, aurrera begira jarri behar dugu nahi eta nahi ez, eta Leire Bazkezek egindako gonbitea ekarri dugu gurera: ‘asteburu honetan zita musikala!! Nicolas Pellerin Eibarren egongo da, Martxoak 26, larunbata, Coliseo antzokian. 20:00etan.’ Bertan duzu informazio gehiago.

Bestalde, gure herriko komunitateak asteon, mesede txiki bat eskatu dizue orrialdeko partaide guztioi, hemen horman, astero uzten dugun laburpenarekin batera ‘automatikoki’ azaltzen den irudia aldatu nahi baitugu. Zuen argazkia izatea gustatuko litzaiguke, originala behar du izan zuek aukeratutakoa. Eibarko orrialdean zuen argazkia uzteko aukera izango duzue eta hurrengo asteartean ‘atsegin dut’ boto gehien dituena izango da aukeratutakoa. Eskerrik asko guztioi eta gora Eibar! Beraz, anima zaitezte eta zuren argazkiak bidali. Hemen dugu jasotako bat, Juan Cruz Bagliettok utzi du Eibarko orrialdean eta Eibarko 2 de mayo kalea da. Badakizue zer egin behar duzue beraz, zuenak bidali eta gustukoenari ‘me gusta’ eman.

Eibar. 2 de mayo kalea. Argazkia: Juan Cruz Baglietto

Eibar. 2 de mayo kalea. Argazkia: Juan Cruz Baglietto

Bukatzeko, beste irudi bat ekarri dugu, Pedro Maria De Aguirrek utzitakoa eta bertan ageri dena, Azitain baserria. Asteburuan aprobetxatu beharko duzue, zuek gustuko irudi horiek topatu, aukeratu eta gure orrialdera igotzeko.

Eibar_Pedro-_MariaDeAguirre

Eibar. Azitain baserria

Gure aldetik, eskerrak ematea besterik ez zaigu falta, hori bai, badakizue edozein momentutan topo egingo dugula, gure herriko blogean bertan edota Eibarko orrialdeko horman. Ondo izan eta anima zaitezte Eibarko argazki lehiaketan parte hartzen.

Kameratoia, Eibar lider eta autobus geralekuaren aldaketa

2010(e)ko Azaroak 11 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Kaixo guztioi:

Eibarko orrialdeko hesian jasotakoen artean, Debatik itsasoaren indarra argazkitan, Kametaroiaren amaiera eta beste batzuk ikusi ditugu.

Egunak joan eta olatuak etorri, horrela igaro dugu astea, guk Deban ateratako argazki batzuk ekarri nahi izan ditugu horrela zuek ere olatuen indarrak bertatik ikusteko aukera izango duzue.

Deba. Argazkia: Eli Jauregi

Deba. Argazkia: Eli Jauregi

Deba. Argazkia: Eli Jauregi

Deba. Argazkia: Eli Jauregi

Olatuak joan eta olatuak etorri, tartean bestelakoak datozela ere kontutan hartzeko beta hartu behar dugu, eta hemen dugu Maite Bazterretxea, berak zera esaten ziguna:Kokein taldea zuzenean azaroaren 26an 15:00tan Zaldibarko Gaztetxean”, orduan badakizue, herriko rock taldea zuzenean ikusi nahi baduzue, hortxe duzue hitzordua.

Bestalde, atzean utzi ezin dena, futbola da, eta are gutxiago, taulan lehendabiziko postuan dagoenean, zorionak Eibar! Beñat Mendietak gure murruan ere horrela gogorazi digu: Eibar taldea lider izaten jarraitzen du. Eutsi hor! oso ongi!”

Gure taldearen izenean jasotako oharrean Kameratoian irabazleen berri ematen zen, larunbatean jaso baitzituzten euren sariak Ermuan egindako galan. Epalzaren Alargunak taldeak eraman du lehen saria Kameratoian. Argazkiak ikusteko aukera ere bada,www.kameratoia.com-en bertan.

Gaurko labur biduma bukatzeko ohar bat ekarri nahi izan dugu, eta kasu honetan Beñat Mendietaren eskutik etorri da: Eusko Trenen autobus lineak ibilbidea aldatuko du obrak direla eta. Hemendik aurrera eta azaroa bukatu arte, geralekua San Joan kaleko Villalba saltokiaren aurrean egingo da. Informazio gehiago: Eusko Trenen 902543210 telefono zenbakian.”

Eskerrik asko eskainitako arretagatik eta laster arte, bitartean, hemen edota orrialdeko hesian bertan topatuko gara.