Artxiboa

‘Albisteak’rekin etiketatutako sarrerak

Eskozia La Brava, Superliga, “Petronio” eta usoak uxatzeko sistema

2010(e)ko Irailak 3 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Agur beroa:

Atseden txiki baten ondoren, hemen gaituzu beste behin ere Eibarko Orrialdetik igarotakoen errepasoa egiteko prest.

Hasteko eta ia ia baita bukatzeko ere, jasotakoen artean futbolarekin loturiko kontuak jaso ditugu.

Eskozia La Brava Eibar animatzen jarraituko du. La peña Eskozia La Brava peña, Eibarri fidel jarraituko dio.

Orain, futbol zelaitik, pilotalekura joko dugu. “Petronio”ren Mendeurrena aipatu nahi dugu. Jose Maria Arancibia eibartarra, oso zesta punta jokalari bikaina izan zen eta berak inauguratu zituen, Manina, Brusela, Cebu, eta Yakartako pilotalekuak besteak beste.

Orain, udalekuak amaituta, datozen oporrei begira jartzeko unea iritsi da. Aisialdiko begirale izateko ikastaroa abian da, eta irailean hasi eta urtarrila bitartean mantenduko da. Urtxintxa Begirale Eskolaren esku joango da, eta informazioa eskuratzeko www.eibar.net webgunera jotzea besterik ez dago.

Bestalde eta, Eibar bakarrik ez, baizik eta Euskal Herriko hainbat herritako kezka bihurtu den kontua dakargu oraingo honetan. Eibarko udalak usoak udaletxeko eraikinean jar ez daitezen sistema jarriko du.

Hasieran ere aipatu dugu, gaurko gai nagusia futbola izango zela, eta horrela da. Orain agendan apuntatzeko hitzordu bat dakargu. Eibar-Mirandes pardida irailaren 11an emango da eta hori etxetik bertatik ikusteko aukera eskainiko du ETB-1ek.

Ezinezkoa izan da…futbolak horrelakoak ditu eta…: -(

Ezin atzean emakumeak utzi. Emakumezkoen Superliga Atheltic-en kontrako partidan pentsatzen ari da.

Gaurko laburpenarekin amaitzeko, xake taula aterako du mahai gainera. Mikel Larreategi CD.Eibar xake taldeko xake jokalaririk onena izan zen Fermon (Italian).

Momentuz, hemen utziko dugu aste honetako laburpena eta datorren astean kontu gehiago ekarriko ditugu gurera, guztiak jakina, beti bezala, Eibarko orrialdetik hartutakoak.

Futbola ETBn, Superliga, Ander Romarate eta hainbat omenaldi

2010(e)ko Abuztuak 17 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Kaixo guztioi!

Astebete igarota berriz ere hemen gaituzu, Eibarko orrialdetik pasatu direnenen errepasoarekin.

Eibar. Argazkia: Eta Kitto

Eibar. Argazkia: Eta Kitto

Albiste onak dakartzagu gaurko laburpenari hasiera emateko.ETBk Bigarren B Mailako euskal futbol taldeen partidak emango ditu. Astero Bigarren B Mailan jokatzen duten taldeetako partida bat eskainiko du ETBk.

Alba Aupa Eibar-ek ere parte hartu du eta zera idatzi du orrialdean: “aupa Eibar!”

Gaurko hitzordua dugu futbola dela eta, Eibarrek gaur Amurrioren kontrako partida jokatuko du.

Eibarko jokalaria izan zen Iñigo Salazar ‘Placencia’ hil da, igandean Saloun hil zen, oporrak igarotzen zituela bihotzeko batek jota. 48 urte zituen eta Soraluzekoa zen, Urkotik, Realera pasatu zen eta ondoren Eibar taldera. Besarkada beroa bere senide eta lagunentzat hemendik. familia.

“Juantxo” gogoan izan zuen Mandiola Laguntaldea elkarteak. Jose Ignacio Hermosa “Juantxo” Eibar taldeko jarraitzaile amorratua zen eta baita Elkarteko diruzaina ere.

Mandiola fitxaketa bat gehiago egiteko lanak egiten ari da.

Eibar-Reala (1-3): Donostiarrek eraman dute lagunartekoa. Martin Lasarteren mutilek buruz sartu zituzten garaipen eman zien hiru golak, nahiz eta lehen zatian armaginen jabetza eta jokoa hobea izan.

Superligan parte hartuko duen neskek taldearen erronka, mailari eustea izango da. Juan Carlos Iza taldeko teknikari berria da eta jada taldean, sei aurpegi berri sartu dira.

Debako San Roke jaiak! San Roke jaietako egitaraua ezagutzeko aukera.

N-634 errepidean gertatuko istripuan zauritu bat egon da.

Untzagako alde bat bi astez itxita egongo da. Untzaga plazan Guridi tabernaren ondoan jada itxita dago eta datozen astetan zehar ezarritako zorua ondo kokatu dela ziurtatu arte.

Bestelako kontuak ere iritsi dira orrialdera, Felicikas festetarako VIP gonbidapen bat nahi duzu? Abuztuaren19an, 20an eta 21ean Donostian (eta inguruko zenbait herritan) egingo diren ligatzeko party-etarako sarrerak, kamisetak eta txapak oparituko dizkizugu, zuretzat eta beste hiru lagunentzat!

Aurrera begira jarriko gaituen albistea jarraian. Euskararekiko jarrerak eta motibazioa lantzeko saioak izango dira Eibarren .Herriko ikastetxeetako irakasleei zuzendutako hitzorduak irailaren 2an izango dira Portalean.

Ander Romaratek munduko seigarren postua lortu du 100 bizkar-igeriketan.

Eskerrik asko zuon parte hartzeagatik eta laster arte. Ondo izan.

Eibar-Real, Patxi Usobiaga, sutea, Picnic-a eta gaztetxoak profesionalen esku

2010(e)ko Abuztuak 10 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Kaixo guztioi!

Astebete igarota, hemen gara berriz ere, Eibarko Orrialdetik igarotako albisteen bilduma egiteko prest.

Gehienbat kirol kontuak dakargu azken laburpen honetan, herriko kirolariak sasoian daudeneko beste erakusle bat.

Patxi Usobiaga eskalatzailea, pozik.

Athletic taldeak, hiru jokalari eman ditu Eibarko Nesken Superligarako. Denboraldia jada hasi da, eta aurten ere mailaz ez jaisteko borrokatuko dute.  Arreta jarriko dugu aurtengo denboraldian, Estatu mailan nesken futbolean ematen ari diren aldaketak direla eta 8 izango baitira jaitsiko diren taldeak.

Bihar, asteazkena, Ipurua futbol zelaian, aurkezpen ofiziala egingo dute.

EiTB.com-ek ere zuzenean eskainiko du biharko partida, streaming bidez.

Eguzki plakak Ipuruan. Tribuna Nagusian kokatuko dituzte eguzki plakak. Ia astebete baino gehiago igaro da lan horiek egiten dabiltzala. Energi berriztagarrien aldeko apustuan jarraitzeko oso urrats garrantzitsua. Eguzki plaketatik jasotako energia Iberdrolari salduko diote eta horrela futbol taldeak diru sarrera gehiago izango ditu.

Eibarko gordailuan izandako sute batek lau ibilgailuri eragin die. Eibarko  ibilgailu-gordailuan izandako sute batek hiru autori eta furgoneta bati eragin die, suhiltzaileek eta Herrizaingo Sailak zabaldu dutenez.Aipatutako iturrien arabera, oraindik ez dakite nola sortu den 02:30ak aldera gordailuan jazotako sutea; orubea Matsaria kalean dago, eta ez dauka teilaturik. Eibarko Udaltzaingoak esan duenez, lau ibilgailuak urte batzuk daramatzate gordeta aipatutako ibilgailu-gordailuan.

Etxaniz eta Manu Garcia Eibar taldean geratuko diren edo joango ote diren zehazteke dago oraindik.

Eibarko Futbol Eskolan izena emateko epea irailaren 13a bitartean zabalik egongo da.

Picnic – Eibar Irailean-2010.

Eibarko udalaren Gizartekintza saileko Berdintasun zerbitzuak 4 ikastaro antolatu ditu. Ikastaroak 2010eko irailetik abendura emango dira.

Deialdia zabalik: XI. Asier Errasti Laburmetraia Jaialdia 2010.

Hilabete besterik ez opor gozoak amaitzeko. Saharatik etorritako gaztetxoek irailaren 10ean agur esango digute.

15 adin txikiko daude Gipuzkoan era profesionalean hartuta.

Gazteak Il Capo jatetxean afaltzera gonbidatzen zaitu!

Eskerrik asko eskainitako laguntza guztiagatik eta laster arte. Biharko partidan gozatzea opa dizuegu.

Eibar-Athletic, Mireia Arrate, Bertso-afaria eta bestelakoak

2010(e)ko Abuztuak 3 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Kaixo guztioi!

Hemen gara, uda sasoi honetan atsedenik gabe Eibarko orrialdean jasotako emarien laburpena zabaltzeko prest.

Mireia Arrate

Mireia Arrate

Hasteko kirol apur bat, liga amaitu zenetik asko eta askok egarri izango baitira.

Realak bere debuta egingo du Alcaineren aurrean eta Eibarrek Athletic bisitatuko du.

Manu Aguirre Ogando: “feo es ,pero es mi pueblo asi ke kuidadito ke te meto!!!! ……jjjjj…… ;)

Arrateko bertso afarirako txartelak salgai Kultu, Sagarbitza eta Kantabrian daude salgai, 28 eurotan. Urteroko martxari jarraituta, Arrate egunaren bezperan, irailaren 7an, bertso afaria izango da Kantabria jatetxean, eta kitto! Euskara Elkartearen eskutik. Irailaren 7an jardungo duten bertsolariak Sebastián Lizaso, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio eta Julio Soto izango dira, laurak ere goi mailakoak.

Eibarko airearen kalitatea ona da. Martxoaren 18a eta maiatzaren 16a bitartean egin zen ikerketa. Hirurogehi egunetan udalerriko airearen kalitatea ikertzeko estazio mugikorra jarri zen Eibarren eta emaitzak jakin berri dira. Gaur egun indarrean dagoen legediak ezartzen dituen mailak ikusita, Eibarko airearen kalitatea ona dela esaten du ikerketak.

Begirale titulua lortzeko ikastaroa. Izenematea abuztuaren 30etik irailaren 10era izango da. Eibarko Udalak, bailarako hainbat udalekin batera, begirale titulua lortzeko ikastaroa antolatu du datorren ikasturterako. Ikasturtearen prezioa 450eurokoa da Eibarren erroldatutakoentzat eta ikasleek bi epetan ordaintzeko aukera izango dute.

Udako egun hauetan irakurketarako proposamen bat eginez bukatuko dugu gaurko laburpena. “Ezin izango nuke eleberri hau hogeita hamar urterik idatzi” Mireia Arrate idazle eibartarrak “El año de los mil cafés” eleberriaren aurkezpena egin du.

Eskerrik asko guztiagatik eta laster arte agurtzen gara.

Patxi Usobiaga, Eibartarrak Benasqueko Openean eta gehiago…

2010(e)ko Uztailak 16 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Kaixo guztioi!

Hemen gara berriz ere Eibarko taldeko hesian jasotakoen laburpena egiteko prest.

Uda sasoian gaudela eta, agendan moldaketak egiten ari gara eta baliteke, abuztura arte blogean topo egin beharrean hesian bertan egitea, baina gero bietan izango gaituzu.

Lehenik eta behin pantaila txikira begira jarriko gara:

Martín Berasategi sukaldariak “Mi Querido Klikowsky”n kameoa egin du

Eibar_PatxiUsobiaga

Kirol eskalada: Patxi Usobiaga, bigarren Chamonixen. Eibartarra bigarren izan da Munduko Kopako lehenengo proban. Garaipena Ramon Julianek eskuratu du.

Asola Igartzako etxebizitzen zozketa egin da 700 eskatzaileen artean. Coliseora, gehienbat gazteak joan ziren zozketatuko ziren 78 etxebizitzen jabe izango ziren jakiteko irrikaz.

Udan zehar, sei parke prestatuko dituzte haur jokoak izan ditzaten.

“Burmuin gimnasia Alzeheimer-ari aurre egiteko frenorik onena da”. Afagik Eibarren 12 urte bete ditu elkarrizketan Mari Victoria Lucero agertzen da, Afagiko psikologoa.

Eibarko hiru xake jokalari Benaquesko Openean.

Bestalde, kontu musikalak ekartzen ditugu. Eibartarrik Danbakara bai? Gaur aurkeztu dute Eibarren aurtengo Danbaka musika lehiaketaren laugarren edizioa.

Gaur duzue azken eguna, Arrateko jaietako atarian gaude beraz. Arrateko jaietan txosna ipintzeko eskaerak barixakurako aurkeztu behar dira Pegoran. Barixakuan, uztailaren 16an 13.30etan amaituko da aurten Arrateko jaietarako txosna-eskaerak aurkezteko epea. Beraz, txosna ipini nahi dutenek eskaerak epea amaitu aurretik aurkeztu beharko dute Pegoran. Txosna kopurua eta neurriak dagoen tokiaren arabera emango dituztela azaldu dute Udalean.

Eskerrik asko zuen laguntzagatik eta laster arte. Ondo izan eta udako egun eguzkitsuak aprobetxatu.

Categories: Albisteak, Kirola, Kultura Tags: ,

Futbola, Amañako jaiak, pilates hondartzan eta askoz gehiago

2010(e)ko Uztailak 1 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Kaixo guztioi!

San Joanak pasa dira eta orain hilabete berria estreinatzen dugu, baita Eibarko blogean ere, eta horrekin batera, asteburu honetan ospatuko diren Amañako jaiak izango ditugu hizpide.

Soziedad alkoholika

Soziedad alkoholika

Kirola egiteko prest dira Eibar taldeko jokalariak, hala ere orain bulego lanak egiteko sasoia dute, izan ere Real Unióneko jokalarien fitxekin gora eta bera ari dira.

Behin taldea osatuta dagoenean, partida handirako prestaketak eta entrenamenduak egingo dira, Abuztuaren 11an Real Sociedad-en kontra jokatuko baitu Eibar taldeak Ipuruan Ormaetxeren omenezko IV-ren partidan. Deparkel (Debabarrenako Parkison Elkartea)ren laguntza izango du. Futbol taldearen aurkezpena izango da, hala ere azken egun horietara arte ez dira fitxaketa guztiak bukatuko.

Autobusek ez dute Untzaga plazara sartzerik izango. Egogain kaleko lanak direla eta aldaketak egongo dira. EuskoTrenek abuztu arte ibilbideak moldatu egingo ditu Eibartik igarotzen diren hainbat linea, beraz, aldaketak jasango dituzte. Egogain kalea itxita egongo da, eta hori dela eta Mallabia, Ondarroa, Eibar, Arrate, Udal-Bus, Eibar, Elgeta, Eibar, Soraluze lineek egokitu beharko dituzte.

Ikasleek, Afariketan-ekin gozatzen dute. Ia 500 dira euskararen aldeko udalekuetan parte hartu dutenak. Parte hartzeak ikaragarri egin du gora eta ez da ikaslerik kanpoan gelditu.

Udan, neguan egin ez duzuna modu berezian praktikatzeko aukera izango duzu. Pilateseko klaseak hondartzan. Uztaileko asteazken guztietan, 11:00etan hasita, pilateseko klaseak antolatu dira hondartzan. Egunen batean euria egiten badu klasea bertan behera geldituko da egun horretan. Ekintzak doan izango da pertsona guztientzat, eta BPXport enpresak martxan jarriko du ‘Bizi kirola, ez galdu aukera!!!’ lelopearen barruan.

Norman, Soziedad Alkoholika eta Piperrak, sanjoanetako biharamonari aurre egiteko.Uztaileko lehenengo asteburuan ospatuko dira aurten Amaña auzoko jaiak. Asteon egindako aurkezpenean aurreratu duten moduan, barixaku arratsaldean hasiko dira jaiak eta uztailaren 2an bertan egitarauko ekitaldien artean arrakasta gehien izaten duen jardueretako bat garatuko da: rock kontzertua….

AMAÑAKO JAIAK!!! badatoz badatoz! Su Ta Gar, Koro Gaztea eta Miguel Ángel Basurko Amañako El Salvadorreko parrokoari omenaldia jubilatuen bazkarian ospatuko da. Jaien aurkezpenean lehendabiziko omenaldia egin zuten. Koro Gaztearen omenaldia nagusien danborradan egingo da. Su Ta Gar taldearen lana txalotu nahi izan zuten hamarkada bi baino gehiago eszenatoki gainean tximak mugitzen ibiltzeagatik. Alberdik zera esan zuen Aitor Gorosabel eta Xabi Bastidaren aurrean “ia laster Amañan jotzeko aukerarik dagoen”, musikariek bere berbak ondo baino hobeto hartu zituzten jakina.

Eskerrik asko zuon parte hartzeagatik eta laster arte.

San Joanak, Eibar ETBn, Jose Zugasti eta askoz gehiago…

2010(e)ko Ekainak 24 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Kaixo guztioi:

Harro eta pozik egoteko moduan gara, izan ere, San Joan egun handian bertan, Eibarrek bere blog berriak estreinatuko ditu. Ondo irakurri duzu, bi izango dira eta; bat euskaraz eta bestea gazteleraz.

Blog honetan, Eibarko Orrialdean jasotako emarien laburpena topatuko duzu. Ezertan hasi aurretik, eskainitako laguntza guztia eskertzeko aprobetxatuko dugu.

Zezenen historia Eibarren

Zezenen historia Eibarren

Hasteko, lehenik eta behin kirol apur bat, baina oraingo honetan, profesionalek egindakoa:

Eibarrek eta Realak batzarra izango dute, izan ere, Javi Perezen esanetan hitzarmen berria talde birentzat ona da. Jokalarien lagatzeaz ere hitz egingo dute.

Eibarrek proiektu berriaren lehen fitxaketa egin du Alex Garciari esker. Uztailaren batean egingo dute jokalariaren aurkezpena. Eibartarrek, agendan Iñigo Ros ere apuntatuta dute.

Eibarren Zezenen historiaren inguruko saioa eman zuten atzo ETB-2n.

Bestalde eta ETB-2ko berrikuntzen artean:

Saúl Klikowsky, Arrate, Txomin, Manu eta talde guztia Eibarrera itzuli da astelehen honetatik aurrera:

Kapitulu berriak.

Kapitulu berriak.

Klikowsky telesailaren inguruan ere, hainbat iritzi izan da eta hemen dituzu guztiak:

Gorka Errasti Bernedo: “qué serie más mala”

Sonia Etxaide: “Estoy contigo es pésima y encima dicen que son de Eibar o algo así, desde luego qué poco conocen los guionistas de esa serie la casta de Eibar”

Iker García Vesga: “mira, señor pestañas, que los textos los carga el diablo… como te vea de casting por el klikowsky me va a dar la risafloja!!!”

Eneritz Hernandez: “por fin ya era hora de que regresara……que ganas tengo.

me encanta la serie….”

Jaiak iritsi bezain laster jai egitarauan beti, eta falta barik, pilota partida izaten da, asteon: Barriola-Retegi Bi Eibarren.

Uda sasoian ekintza gehiago egiteko denbora izaten dugunez, ikasturtean zehar egin nahi direnak eta ezinezkoak izaten direnak orain eramango ditugu aurrera.

“Formen dantza” Jose Zugasti eskulturagilearen lanak danon gozamenerako ikusgai daude.

Bestalde, Maria Abadiñok, orrialdean hurrengo albistea utzi zigun. Eibarko jaiak direla eta EuskoTrenek 18 gau-tren jarri ditu.

Jesus Elordui Ondo pasa San Joan eguna!!! Gora Eibar!!!

Joan eta etorrian, San Joan jaien hasiera, iskanbilatsua izan zen txosnak aurrera eraman nahi zutenen eskutik. Juan Antonio Mogel ikastola, Txistulari Banda, Usartza eta Eibarko Koro Gaztea izan dira aurtengo pregoilariak.

Bukatzeko, Eibarko orrialdeko emarien laburpena bukatzeko, gaur bertan jakin dugun albistea. Eibarko kiosko batean trafikatzen zuten, adin txikikoek gozokiak erosten zituzten toki berean, alegia.

Momentuz, besterik ez, honekin amaitzen dugu aste honetako laburpen mezua.

San Joan jai zoriontsuak opa dizkizuegu. Ondo pasatu eta zoriontsuak izan!

Eskerrik asko zuen laguntzagatik.