Urte berria hasi dugu eta 2012 honetako apirilaren 25ean 75 urte beteko dira italiarrek Eibar bonbardatu zutenetik. Eibartarren bizitza guztiz eraldatu zuen gertakari honen urteurrena ospatzeko herritarren parte hartzea eskatu dute. Hori eta Facebookeko orrialdean jorratu diren beste zenbait kontu errepasatuko ditugu 2012ko lehendabiziko post honetan. Gurekin etorriko al zarete?
Gabonetako oporren ostean bueltan gatoz, eta beraz, ezin gara hasi eibartar guztioi URTE BERRI ON esan gabe. Urte berriarekin batera, hitzordu garrantzitsu baten berri ematen genizuen duela egun batzuk komunitatean. Izan ere, datorren apirilaren 25ean 75 urte beteko dira Eibarko bonbardaketa izan zenetik, eta horren aurrean, esteka honekin animatzen zintuztegun ospakizun horretarako proposamenak botatzeko. Eibarko Udalak egun horretarako herritarren parte hartzea nahi du, eta hori dela eta, ekitaldi ezberdinen egitaraua eibartarrokin osatu nahi du. Ideiarik? Animatu!!
Maite Arroitajauregi du izena, eibartarra da eta ziur asko zuetariko askok talde ezberdinetan lan egiteagatik ezagutuko duzue, Morau, Lisabo edo Kashbad taldeetan, besteak beste. Mursego da honen azken proiektua, eta artista eibartarraren elkarrizketa eder bat partekatzen genuen. Maite ezagutu nahi? Gozatu!
Eibarko San Andres eskolako ikasle ohiak ere sare sozialei ongietorria eman die, izan ere, ikasle ohiak biltzeko asmoz, talde bat osatu dute Facebooken. Honen berri Lorea Echanizek eman digu gaur bertan eta zuk ere bertan ikasi baduzu eta garai hartako oroitzapenak partekatu nahi izatera, badakizu!
Eguberrien aurretik askok urte osoan itxaroten dugun Gabonetako Loteriarekin hitzordua genuen. Gertutik jarraitu genuen, baina zortea ez zen gure herrira iritsi. Hori bai, ziur asko nork edo nork diru apur bat eramango zuen etxera, ala?
Bestalde, aipatzen genizuen gure taldeak, Eibarrek, amaiera ona eman ziola urteari, izan ere, play-off-etara igoera postuan amaitu zuen 2011ko azken partida, 18. jardunaldia. Ondorengo partiduetan ere zorte on ona opa diogu gure taldeari.
Alberto Alonso Canok, berriz, dokumentu bat partekatzen zuen gu guztiokin senatuan dagoen eibartar baten informazioarekin.
Manuel Jesusek, berriz, gogoeta interesgarri bat uzten zuen Facebookeko orrialdean, izan ere, aurreko postean kontatzen genizuen bezala, kolokan dago Eibarko bingoaren etorkizuna, eta bere salaketa aditzera eman nahi izan du, beste behin, Manuelek. Gainera, Mahtma Gandhire hitz batzuk eskegitzen zituen horman. “Borrokatu eta borokatu”, esaten zuen horman. Hemen dituzue Gandhiren hitzak:

Iturria: Manuel Jesus Cancio
Eta musika apur batekin amaituko dugu gaurko posta, izan ere, Musikota Olayak kontatzen zigunez, 700 eibartarrek bisitatzen omen dute www.musikota.com, Oviedo bezalako hirien aurretik. Musika asko atsegin dugu eta!! Aupa Eibar!
Badakizue Eibar Facebookean duzuela eta nahi adina kontu partekatu ditzakezuela hemen baita blog honetan bertan ere. Gure aldetik besterik ez, urte berria ondo hasi duzuelakoan. Pozik bizi eta besarkada handi bat! 
Share on Facebook
Zure iritzia