Eibarko historia iruditan; Gerra Zibila eta aurreko urteak
Eibar 1937ko apirilean bonbardatu zuten. Gertakari honek eibartarrak hunkitu zituen; gure Facebookeko orrialdera begiratzea besterik ez dago urte horietan gertatutakoak herritarrengan izan zuen eraginaz jabetzeko. Gaur gure herritik ibilalditxo bat egingo dugu Eibarren Gerra Zibila iruditan ikusteko.
1937. urtera egin behar dugu saltoa. Gerra Zibila hasi eta gutxira, 1936ko irailean, frontea Eibarren egonkortu zen eta Gipuzkoa osoa nazionalen esku geratu zen, Eibar eta Elgeta izan ezik. Sei hilabeteren buruan, 1937ko apirilean, hasi ziren lehendabiziko erasoak. Alberto Cano Alonsok Eibarko suntsiketaren irudiak utzi dizkigu horman:
Apirilaren 24tik 26ra erosotu zuten Eibar eta 26an jausi zen nazionalen esku.
Eibar suntsitua izan aurretik nolakoa zen oroitzen al duzue? Ba Albertok Eibar 1937. urtea baino lehen nolakoa zen erakutsi digu iruditan. Bertan Eibarko Alde Zaharra ikus daiteke:
Eibartarrei izugarri gustatu zaie Albertok kontatutakoa eta Igancio Espinolak, irudi ederrak direla esateaz gainera, Eibarko Musika Bandaren irudiak ia ba ote dauden galdetzen zuen. Bideo hau partekatuz erantzuten zion Albertok.
Oroitzapenak oroitzapen, Albertok umore puntu bat eman nahi izan dio gerratearen gaiari, eta Vaya Semanita ETB-2ko programa ezagunaren bideo bat partekatu du aste honetan horman.
Iragan ostiralean San Blas Eguna ospatu zen Eibarren. “Jolin, San Blasak, zenbat urte zatitxo bat jan gabe”, zihoen Marina Huetek. Horrekin lorturik, eta esteka honekin gogorarazten genizuen larunbatean Italiako ihauteriak helduko zirela Eibarrera. Izan al zinaten? Eta zer moduzko giroa egon zen? Kontatu kontatu!
Eta laburpenari amaiera polit bat emateko, pasa den astean gure taldeak, Eibarrek Alavesen aurkako partidua jokatu zuen. Garaipena gurea izan zen eta norgehiagokaren irudiak partekatzen genituen. “Partizado”, esaten zigun Diego Tejedorrek.
Eta bideo honekin, agur esateko ordua heldu da. Jarraitu orain arte bezala Eibarrrek Facebookean duen orrialdean parte hartzen. Guk laster itzuliko gara blog honekin. Bitartean pozik bizi eta izan zoriontsu! ![]()

Zure iritzia