Artxiboa

‘argazkiak’ atalaren artxiboa

Argazkiak eibarren: Argazkilaritza maiatzean 2012

2012(e)ko Maiatzak 8 Eibar Iruzkinik ez

Eibar argazkiaren hiriburu bihurtu da beste behin: argazkilaritza maiatzean 2012 da horren erantzule. Eibarko Klub Deportiboaren eskutik, argazkia izango da udaberriko protagonista. Pasadan asteburuan abiatutako ekimenari esker erakusketak, tailerrak eta argazki rallya izango dira herrian, hona hemen egitarau osoa:

Argazkilaritza maiatzean 2012 Eibar - Kartela

Argazkilaritza maiatzean 2012 Eibar - Kartela

Erakusketak

- Jose Benito Ruizen ‘Diálogos sobre composición’ erakusketa > Maiatzak 4-27 / Portalean

- Santos Moreno Villaren ‘Alma de Cuba’ erakusketa > Maiatzak 4-27 / Portalean

- Xabier Ferrer Chusten ‘Grabarka’ erakusketa > Maiatzak 4-27 / Portalean

- Julian Ochoaren ‘Cuba’ erakusketa > Maiatzak 4 – Ekainak 3 / Topalekun, Arrate kultur elkartea

- 31 trofeo Argizaiola lehiaketa > Maiatzak 1-31 / Depor-Eibarko B deportiboa

- Deportiboko argazkilaritza taldearen ‘Erakusketa Kolektiboa / Colectiva’ > Maiatzak 1-31 / Ambigu, Portalea taberna, Centro social Untzaga aretoa ; Maiatzak 12 / Untzaga plaza

Tailerrak

- Argazki-estudioa kalean > Maiatzak 12, larunbata / Untzaga plaza

- Konposizio intentsiboa Joseba Benito Ruizekin > Maiatzak 18-19 / Portalean *Beteta

Argazki rallya

- Argazki-estudioa kalean > Maiatzak 27, igandea / Rally irteera Deportibotik

Argazkilaritza maiatzean 2012ko erakusketa Eibarren

Argazkilaritza maiatzean 2012ko erakusketa Eibarren

Egileak > José Benito Ruiz, Santos Moreno Villar, Xabier Ferrer Chust, Julián Ochoa, Trofeo Argizaiola, Eibarko Klub Deportiboa. Argazkilari Taldea

Antolatzaileak eta laguntzaileak > Eibarko Klub Deportiboko argazkilari taldea, Eibarko Udala, Ikatz, Arrate Kultur Elkartea – Topaleku, Centro Social Untzaga, Bar Ambigú, Taberna Portalea, Euskal Herriko Argazkilari Elkarteen Federazioa

Eibarren maiatzean, argazkiak eta Eibar Plazara

2011(e)ko Maiatzak 5 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Eibarren, hileon, maiatzean, 8 argazki erakusketa ikusgai, musika ekitaldiak Eibar Plazara ekimenari esker eta Barakaldo-Eibar partida igande honetan.

Aste honetako laburpenari ekiteko, gogoan izan behar dugu, Eibarko Arrate elkartekoak eta jakina, baita maiatzean zehar nagusituko diren ekitaldiak ere. Argazkigintza gustuko zaletasuna dela argi dago, gure artean esaterako guztiok dugu irudi ederrak harrapatzea maite duenik…Joseba Uriartek aste honetako zera utzi digu Eibarko horman: ‘argazkigintzaren hiri bilakatuko da Eibar Maiatzean…bihartik aurrera (ostiraletik aurrera) abian egongo da.’ Herritik atera gabe, ekimen polita izango dugu, honen inguruko gehiago jakin nahi baduzu, hemen uzten dugu albistearen esteka.

Bestalde, irudiak bizitzan garrantzitsuak badira, musika ere ezinbestekoa dela argi dago. Hori ere, badugu gure herrian, eta Ane Goikoetxeak honako oharra utzi digu: ‘Rock-a maite baduzu, edota blues edo punk-a Eibarren bertan duzu aukera paregabea!!!Asteburu honetan bertan.’ Arrateren lagunak taldearen ekimenez eta Arrate Taldearen aldeko apustua egiteko musika aukeratu dute. Astelehena pilotalekuan izango da Eibar Plazara ekitaldi handia eta bertan, aspaldiko abeslariak gaurkoekin batuko dira. Eibarko Koru Gazteko zuzendaria den Elena Martinek dio, erronka handi izan dela hau aurrera ateratzea, gazteek ahalegin handia egingo dute, azterketa garaian baitaude. 15 gaztez osatutako taldean ‘Oh happy day’ telebista saioan eman ziren ezagutzera eta asteburuan ekitaldia dute. Kontzertua erritmo desberdinez beteta etorriko da, izan ere, Bergaratik ‘Belceblues’ taldekoak ere izango dira, tartean ‘Arratsaldero’ telesaioko aurkezlea den Oihan Vega egongo da. Bertan dago, zabalago informatzeko lotura. Musikaren laguntzarekin egingo dugu aurrera aste honetako laburpenean, eta Olatz Gartziak ere, Eibar Plazara ekimenarekin bat egin du, eta zuoi guztioi zera galdetzen dizue: ‘ostiralean kontzertuak…,larunbatean bazkaria….zeinetan egongo zara?’ Zuek esango duzue…zein ekitalditan egongo zareten, Eibarrren asko dago ikusi, entzun eta egiteko. Argibide gehiago hemen.

Ezin kanpoan utzi, kirol kronikari dagokion tartea, izan ere, S.D Eibar taldea oso postu onean dago eta hobean egoteko lehian sartuko da laster, Maite Bazterretxeak hurrengo oharra utzi zigun: ‘igandean, denok Barakaldora,S.D Bakaraldo- Eibar partida garrantzitsua jokatuko baita Lasesarren arratsaldeko 18:00etan. Autobusak 2 eurotan Barakaldora.’ Beraz, aitzakiarik ez, izan ere, goizez zein arratsaldez bidaiatu daiteke. Hemen duzu informazioaa.

Aste honetako laburpena bukatu da, eta orain, astebururako antolatu diren ekitaldietaz gozatzea besterik ez dugu. Gure orrialdean edota, gure herriko blogean topatuko garela ez ahaztu.

Euskal Herriko Itzulia Arraten eta Eibar-Logroñes Ipuruan

2011(e)ko Apirilak 7 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Euskal Herriko Itzulia Eibarrera iritsiko da gaur eta bihar aterako da, eta Eibarrek Logroñesen kontrako partida larunbatean jokatuko du Ipuruan.

Aste honetan Eibarko orrialdean egon den jarduera laburtzeko unea da, eta horretarako Joseba Uriartek ekarritako oharrarekin irekiko dugu errepasoa: ‘ADI: Euskadiko Itzulia dela eta trafikoan aldaketak egongo dira.’ Euskal Herriko Itzulia gaur iritsiko da gurera eta bihar aterako da herritik. Horrek esan nahi du, bitarte horretan trafikoan eta baita aparkalekuak bilatzeko unean ere aldaketak egongo direla. Goizean goizetik, ezingo da Legarre, Arrate Bide, San Andres kaleko ezkerreko zati bat, eta Untzaga (Pegora parekoa), eta arratsaldeko lehen orduetatik debekatuta egongo da autoa Azitain poligonoko goiko aldean. Biharko ere aldaketak egongo dira, goizean goizetik, Julian Etxeberria, Zuloagas, Calbeton eta plaza Barrian ezingo da aparkatu, Gainera erdialdean goizeko 11:00 oinezkoentzat bakarrik izango da. Bestalde, Toribio Etxebarria kalean bizi bazara, larunbat goizera arte itxaron beharko dugu autoa bertan aparkatu ahal izateko. Gaur, Amurriotik atera eta Arrateko Santutegian izango du helmuga. Hemen duzu bestelakoen berri jakiteko esteka.

Kirol kontuak nagusitu dira aste honetan Eibarko orrialdean eta orain, txirrindola alde batera utzi, eta takodun botak jantzita futbol zelaira gerturatuko gara. Beñat Mendietak horrela idatzi du gurean: ‘larunbat honetan partida garrantzitsua!!!! Eibar-Logroñes. Gainera,KLUBARENGANAKO LAGUNTZA EGUNA!!! Ipuruan topatuko gara! Aupa Eibar!’ Oso partida garrantzitsua izateaz gainera, taldeko bazkide direnentzat prezioa berezia oso izango da, eta horretaz gain, Caritas elkartearentzat ere izango da, sarrera kopuru majo bat ere. Bertan duzue apirilaren 9rako prestatzen joateko lotura.

Asteburuari begira jarri garen honetan, kirol hitzordu garrantzitsuaz gainera, Zarautzera bueltatxoa egiteko aitzakia topatu dugu, izan ere, Olatz Gartziak, Zarautzeko taldearekin batera, Eibarko NAPOKA IRIA taldeak DAYNA KURTZ jazz musikari handiarekin kontzertua emango duela esan baitigu. Lizardi Antzokian izango da gaueko 21:00etan. Beraz, herriko taldea Kontzertuan zuzenean ikusi nahi baduzue Zarautzen duzue aukera. !!! Hemen dago, jazz musikari handiaren bideoa.

Eguraldi ona dugula eta, gauez kontzertuetan egon ondoren, egunez, edota arratsaldez ere argazkiak egitearena ez da batere ideia txarra, gainera Beñat Mendieta berak honako oharra helarazi digu: ‘argazkiak egitea gustuko duzu? Maiatzerako lehiaketa duzu…. ‘ Kamera hartu eta ur botila alboan duzula, argazkiak egitera, edota aldez aurretik atetakoak badizu lehiaketara joan zaitez. Hala ere, gogoan izan, gure blog honetarako ere irudi berri berria topatzen ari garela eta zure argazkiaren zain gaudela, zuk egindakoa behar du izan, eta gero jasotako guztien arten ‘me gusta’ gehien jasotzen dituenak lortuko du iragazlea izatea. Badaezpadan hemen duzu gehiago jakiteko lagungarri izango den esteka.

Aste honetako laburpenari amaiera emateko doinu batzuk ekarri nahi izan ditugu eta Leire Bazkezi esker Dani Gascon musikari eibartarraren musika topatu dugu Eibarko orrialdeko horman, izatez, Arrasatearra da, baina Eibarren bizi da, eta orain ikusi eta entzun dezakezun abestia ‘Se tú mismo’ da. Bertan duzu bideoklipa.

Honenbestez, Eibarko orrialdeko jarduerak asteon eman duenaren laburpena bukatutzat emango dugu, bitartean, herriko orrialdean edota gure herriko blogean bertan topatuko gara.

Eibartik Loiura autobusa eta II. Errepublikaren 80. urteurrena

2011(e)ko Martxoak 31 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Eibartik Loiuko aireportura zuzenean joango den autobus zerbitzua eta II. Errepublikaren 80. urteurrena dira aste honetako gai nagusiak.

Aireportura joan behar izaten dugun bakoitzean, oso konplikatua izaten da, hainbat eskala egin behar izaten baitira, horretarako, Bizkaiko hiritik pasatuta, baina jada hori konponduta dago. Eibarko horman Joseba Uriartek utzitako emaria ekarri dugu:Eibartik Loiuko aireportura joateko autobusa apirilaren 1etik aurrera! Ze ondo! Hemen dozu albistea eta baita ordutegiak ere’ Beraz, bihartik aurrera erabiltzeko moduan izango dugu, gainera, aste santuko oporrei begira ere oso ondo etorriko zaigu.

Herriko kontu interesgarrienen artean Joseba Uriarte berak ekarritako hitzordua dugu, une historikoa aipatu baitigu berak gurean:II. Errepublikaren 80. urteurrena gogora ekarri eta bihartik aurrera hainbat ekitaldi egongo dira.’ Horien berri jakiteko eta agenda eguneratzeko aukera ondorengo estekan topatuko dugu.

Osteguna izaki, egun berezia eta kalera ateratzekoa aprobetxatzeko, eta ondo baino hobeto ohera joateko, gaurko plan ederra dakargu Maite Bazterretxearen eskutik: Eibarko Antzerki Jardunaldien XXXIV. edizioaren barruan asteon, kabaret satirikoa ikusgai. Gaur, Coliseo Antzokian ‘Sekula Bai’.’ Barre egin, euskararen aldeko urratsa eman, eta gainera antzerkiaz gozatu…dena batean ere herritik atera gabe. Gaur bertan, 20:30etan Coliseo Antzokian Abar Produkzioak-en eskutik ‘Sekula Bai’ lana eskainiko da. Emanaldia, Eibarko AEK eta udalak programatutakoa da, Korrikaren 17. edizioak animatuta. Hemen informazio gehiago.

Bukatzeko, ohar txiki bat besterik ez, Eibarko blogean ateratzen den irudia aldatzeko lanetan gaudenez, horman bertan zuk egindako argazkia eskatzen aritu gara, oraindik garaiz zabiltza, baina, Mariluz Hernandez Rodriguezek honakoa proposatu du:Javier Marin Lapeyra artistaren ‘Fantasía Eibarresa’ lana, artisten familiatik dator Javier Martin eta gure herriko txoko enblematikoenak armonia bikain batean jasotzen ditu.’ Egia esan, originala ez denez, ezingo genuke erabili, argazkia ez delako, artelan bat baizik…baina hara…! nork daki…. momentuz bertan uzten dugu zuen ikusmenaren gozamenerako.

Eibar. Fantasia Eibarresa. Javier Marin Lapeyra

Eibar. Fantasía Eibarresa. Javier Marin Lapeyra

Bihar, edo batzuk jada gaurtik asteburuan sartuko dira buru belarri, baina, badakizu gurekin bat egiteko, edozein une aprobetxatu dezakezula, Eibarko horman bertan edota gure herriko blogean topatuko baikara. Eskerrik asko zure parte hartzeagatik eta laster arte.

Errebal Merkataritza gunea eta Nicolas Pellerin

2011(e)ko Martxoak 24 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Errebal Merkataritza gunea eta Nicolas Pellerinen emanaldia dira aste honetako kontu nagusiak Eibarren.

Gaur bertan Errebal Merkataritza gunea hizpide hartuta hitzordua jaso dugu Eibarren, horren berri zuzena Mendikutetar Josuri esker jaso dugu gure horman: ‘19:00etan Portalean hitzaldi/bilera irekia antolatu du Errebal Plataformak. Udalak egindako Plan Berezia zer den Plataformako kideak saiatuko dira azaltzen, eta plan berezi horren ondorioz erakutsiko dute nolakoa izan daitekeen etorkizuneko Errebal Merkatalgunea.’

Ostiral bezpera izaki, aurrera begira jarri behar dugu nahi eta nahi ez, eta Leire Bazkezek egindako gonbitea ekarri dugu gurera: ‘asteburu honetan zita musikala!! Nicolas Pellerin Eibarren egongo da, Martxoak 26, larunbata, Coliseo antzokian. 20:00etan.’ Bertan duzu informazio gehiago.

Bestalde, gure herriko komunitateak asteon, mesede txiki bat eskatu dizue orrialdeko partaide guztioi, hemen horman, astero uzten dugun laburpenarekin batera ‘automatikoki’ azaltzen den irudia aldatu nahi baitugu. Zuen argazkia izatea gustatuko litzaiguke, originala behar du izan zuek aukeratutakoa. Eibarko orrialdean zuen argazkia uzteko aukera izango duzue eta hurrengo asteartean ‘atsegin dut’ boto gehien dituena izango da aukeratutakoa. Eskerrik asko guztioi eta gora Eibar! Beraz, anima zaitezte eta zuren argazkiak bidali. Hemen dugu jasotako bat, Juan Cruz Bagliettok utzi du Eibarko orrialdean eta Eibarko 2 de mayo kalea da. Badakizue zer egin behar duzue beraz, zuenak bidali eta gustukoenari ‘me gusta’ eman.

Eibar. 2 de mayo kalea. Argazkia: Juan Cruz Baglietto

Eibar. 2 de mayo kalea. Argazkia: Juan Cruz Baglietto

Bukatzeko, beste irudi bat ekarri dugu, Pedro Maria De Aguirrek utzitakoa eta bertan ageri dena, Azitain baserria. Asteburuan aprobetxatu beharko duzue, zuek gustuko irudi horiek topatu, aukeratu eta gure orrialdera igotzeko.

Eibar_Pedro-_MariaDeAguirre

Eibar. Azitain baserria

Gure aldetik, eskerrak ematea besterik ez zaigu falta, hori bai, badakizue edozein momentutan topo egingo dugula, gure herriko blogean bertan edota Eibarko orrialdeko horman. Ondo izan eta anima zaitezte Eibarko argazki lehiaketan parte hartzen.

Eibarko Nazioarteko Antzerki Jardunaldiak, Eibar Rugby Taldea…

2011(e)ko Martxoak 10 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Eibarko XXXIV. Nazioarteko Antzerki Jardunaldiak eta Eibar Rugby Taldeak Durangoren kontra jokatutako partidaren argazkiak izan dira herriaren Facebookeko orrialdean partekatu dituzuen gaiak.

Antzerkia gustuko baduzue, prest egon behar zarete! Gaur hasiko dira ofizialki XXXIV. Nazioarteko Antzerki Jardunaldiak. :) Beñat Mendietak esteka honekin atzo jakinarazi zigunez, Juan Diego aktoreak hitzaldi bat emango du gaur Coliseo Antzokian. ‘El actor y su compromiso’ izenburua du eta arratsaldeko 19:00etan izango da. Jardunaldiak apirilaren 19ra arte iraungo dute eta 23 antzerki lan izango ditugu ikusgai. Baten bat ikustera joango zarete? ;)

Ramón Beitia Olabarrik Eibar Rugby Taldeak Durangoren kontra jokatutako errugbi partidaren argazkiak jarri ditu Facebookeko bere orrialdean. Kasu honetan ere Beñat Mendieta izan da horri buruz informatu gaituena. Eskerrik asko! ;) Horietako argazki bat duzue hau:

Errugbi partida: Eibar Rugby Taldea-Durango. Ramon Beitia Olabarriren argazkia

Errugbi partida: Eibar Rugby Taldea-Durango. Ramon Beitia Olabarriren argazkia

Aurreko astean Ley Vasca de Vivienda. Euskadiko Etxebizitza Legea erabiltzaileak Etxebizitzaren Legearen Aurreproiektuari buruz hitz egin zigun. Horren harira, erabiltzaile berak esteka bat utzi zigun atzo inkesta batzuk egiteko.

Gaurko laburpena amaitu dugu. Hurrengo astean hemen egongo gara berriro zuek partekatutako gaien laburpena egiten. Mila esker gure hesian parte hartzeagatik. Agur bero bat eta laster arte! :)

Eibarko aratosteak iragartzeko kartela eta Armagintzaren Museoa

2011(e)ko Otsailak 11 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Eibarko aratosteak iragartzeko kartel irabazlea eta Armagintzaren Museoko argazkiak dira besteak beste, Sakonetako argazkiarekin batera aste honetan Facebookeko hormako gai nagusiak.

Astero, ostegunetan egin izan dugu Eibarko komunitateak Facebooken duen orrialdeko jardueraren laburpena, baina asteon gaurko egunez iritsi da eta ikusmenerako opari izango dela aurreratzen dizugu.

Eibar Aratosteak 2011. Argazkia: Alberto Torres

Eibar Aratosteak 2011. Argazkia: Alberto Torres

Jostorratza eta kartoi mehea artean egongo dira asko mozorroaren prestaketak egiten, jai handia iragarriko duen kartel irabazlea ezagutzen ote dugun galdetu digu Beñat Mendietak eta bide batez berak gurera ekarri du, hemen zurekin partekatu ahal izateko. Eibarko Aratosteak ospatuko dira laster, baina, Euskal Herrian aratuste edo inauteri ezagunetakoak, Mundakako Atorrak, Zalduendoko Inauteriak eta beste hainbatekin batera…gurea, Eibarkoa! Gehiago jakiteko aukera bertan.  Hemen duzu Eibarko aratosteak iragartzeko kartel irabazlea, “Aratosteak innpulso” moduan bataiatu duten lana da, eta Alberto Torresen argazkia eta Lucas Fernandezen diseinu eta ideia daramatza.

Irudiak nagusi diren errepaso honetan, Itxaso Apraizek Armagintzaren Museoa, iruditan bisitatzeko aukera proposatu digu. Eibarko armagintzaren historian jasotako piezak ikusgai daude bertan, baita museotik bertatik igarotako bisiten argazkiak ere, pieza bereziak ere Eibarren topatuko dituzu, baina bertara joaterik ez baduzu, hemen klik egin eta zauden tokitik dena ikusteko aukera izango duzu.

Sakoneta. Argazkia: Jorge Garcia Nieto

Sakoneta. Argazkia: Jorge Garcia Nieto

Aste honetako labur bilduma bukatzeko Jorge García Nietok Eibarko orrialdeko hesian asteazkenean Sakonetan ateratako argazkia utzi digu. Hemendik eskerrak eman dizkiogu ikusmenerako gozamena den irudia ekartzeagatik. Zuk ere badakizu, zureak jar ditzakezula.

Gaurko errepasoa amaitu dugu, baina zure esku dago honek jarraipena izatea, izan ere, Eibarko blog honetan bertan edota Facebookeko orrialdeko horman bertan zure iritzi, argazki bideo edota bestelako estekentzat tokia gorde dugu.

Rap-a Eibarko loteria saltzaileari, argazkiak, Alfa Arte…

2010(e)ko Abenduak 31 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Gabonetako loteriaren sari nagusia saldu zuen Eibarko saltzaileari eskainitako rap-a, Alfa Arte artista ezagunen eskulturen fabrika eta Eibarko argazkiak dira gai nagusiak asteon Facebookeko horman.

Ondotxo jakingo duzuenez, gure herriari irribarre egin zion zoriak abenduaren 22an, Gabonetako loteriaren zozketan, eta sari potoloa gurean egokitu zen. Horren berri zehatza eman genizuen blog honetan. Beno, ba kontuak soka luzea du. Izan ere, Maite Bazterretxeak gai honen inguruko bideo bat uzten zigun orrialdean: “Ze ona! “El lotero que ha vendido el Gordo se merece un rap”… Entzun, entzun!!!!”

Eibarren Gabonetako loteriaren sari nagusia saldu duenari rap-a

Eibarren Gabonetako loteriaren sari nagusia saldu duenari rap-a

Bai horixe, meritua dauka sari nagusia saltzeak….

Ramon Beitia eibartarrak eta argazkilariak ere meritu galanta du. Goiz esnatu ohi da herriko zein inguruko paisaien argazkiak ateratzeko eta, aurrekoan, haren argazki bat partekatu zuen Beñat Mendietak. Benetan polita…. zorionak Ramon!

Egunsentia Eibarren. Argazkia: Ramon Beitia (Beñat Mendietak igoa)

Egunsentia Eibarren. Argazkia: Ramon Beitia (Beñat Mendietak igoa)

Artistak hizpide izaten jarraituko dugu Maite Bazterretxeak gurean utzitako beste esteka bati esker. Honakoa zioen: “Ez nekien Oteiza, Ibarrola edo beste askoren eskulturak herrian egiten zirenik…Alfa Arte Eibarren dagoen enpresa bat da, artista ezagunen, besteak beste, Oteiza, Ibarrola, Miquel Barceló edo Philippe Starck, eskulturak egin dituzte. Guretzat ere deskubrimendu hutsa izan da, eskerrik asko Maite!

Aste honetako laburpena eginda, hurrengora arte agur esaten dizuegu. 2011ean ikusiko dugu elkar Facebookeko orrialdean, bien bitartean, ondo pasa!