Artxiboa

‘Antzerkia’ atalaren artxiboa

Errepublikaren 80. urteurrena eta Eibarko XXXIV. Antzerki Jardunaldiak

2011(e)ko Apirilak 14 Kaitin Allende Iruzkinik ez

1931 urteko apirilaren 14a zen Eibarren II. Errepublika aldarrikatu zenean, eta aurten 80 urte eta antzerkia ere Errepublikaren omenez.

Gaurko errepasoan Eibarko orrialdeko horman asteon jasotakoak bilduko ditugu eta hasteko, ezin beste modu batez izan eta gaurko egunari erreparatuko diogu. Horretan lagun izan dugu gainera Itxaso Apraiz: ‘gaur, 80 urte II.Errepublika egunetik, lehenengo udala izan zen, 1.931 urtean. Egun handia eta baita ekitaldi bereziak hori ospatzeko ere.’ Bertan duzu gehiago zabaltzeko lotura.

Errepublika eguna handia oroimenean mantentzeko eta Eibarrek bizi izan zuena gogora ekartzeko antolatutako ekitaldien artean, datorren asteartean hilak 19 Eibarko 34.Antzerki Jardunaldien barruan ‘Republicados’ antzezlana ikusteko aukera izango duzue.

Eibarko Antzerki Jardunaldiak aipatu ditugu eta ezin atzean utzi, asteartera arte tinko mantenduko delako, bestela ere…hemen dago Itxaso Apraizek utzitako ohar garrantzitsua: ‘hemen, Eibarren, gaur, bihar eta asteartean egongo dena’.

Antzokira sartu garen honetan, sarrerari etekin ahalik eta handiena atera nahian ezin irten gabiltza, eta oraingo honetan Maite Bazterretxearen emaria dakargu:Eibarko Antzerki Jardunaldiak direla eta elkarrizketa duzue hemen. Nola hasi ziren jardunaldiak Eibarren? Zein zen antzokia?’ Galdera horien eta beste askoren erantzuna ondorengo bideoan topatuko dituzue.

Laburpenari amaiera emateko, patata tortila bokata hartuko dugu eta Ane Goikoetxearekin batera, Gasteiza abiatuko gara, Anek zera aipatu du gurean: ‘Alaves – Eibar partida, larunbatean jokatuko da arratsaldeko 16:00etan.’ Telebistan ere, Euskal Telebistaren lehen katean emango duten arren, guk nahiago bertatik bertara eta jokoan asko dagoenez, dena prestatu eta Eibar taldea animatzera. Bertan duzu lotura.

Aste honetako laburpena bukatzeko, eskerrak ematea besterik ez da falta, baita zure emariak egiteko Eibarko orrialdea prest duzula gogoratu eta jakina, edonoiz gure herriko blogean zure iritziak jasotzeko prest gaudela ere esan nahi dizugu.

Eibartik Loiura autobusa eta II. Errepublikaren 80. urteurrena

2011(e)ko Martxoak 31 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Eibartik Loiuko aireportura zuzenean joango den autobus zerbitzua eta II. Errepublikaren 80. urteurrena dira aste honetako gai nagusiak.

Aireportura joan behar izaten dugun bakoitzean, oso konplikatua izaten da, hainbat eskala egin behar izaten baitira, horretarako, Bizkaiko hiritik pasatuta, baina jada hori konponduta dago. Eibarko horman Joseba Uriartek utzitako emaria ekarri dugu:Eibartik Loiuko aireportura joateko autobusa apirilaren 1etik aurrera! Ze ondo! Hemen dozu albistea eta baita ordutegiak ere’ Beraz, bihartik aurrera erabiltzeko moduan izango dugu, gainera, aste santuko oporrei begira ere oso ondo etorriko zaigu.

Herriko kontu interesgarrienen artean Joseba Uriarte berak ekarritako hitzordua dugu, une historikoa aipatu baitigu berak gurean:II. Errepublikaren 80. urteurrena gogora ekarri eta bihartik aurrera hainbat ekitaldi egongo dira.’ Horien berri jakiteko eta agenda eguneratzeko aukera ondorengo estekan topatuko dugu.

Osteguna izaki, egun berezia eta kalera ateratzekoa aprobetxatzeko, eta ondo baino hobeto ohera joateko, gaurko plan ederra dakargu Maite Bazterretxearen eskutik: Eibarko Antzerki Jardunaldien XXXIV. edizioaren barruan asteon, kabaret satirikoa ikusgai. Gaur, Coliseo Antzokian ‘Sekula Bai’.’ Barre egin, euskararen aldeko urratsa eman, eta gainera antzerkiaz gozatu…dena batean ere herritik atera gabe. Gaur bertan, 20:30etan Coliseo Antzokian Abar Produkzioak-en eskutik ‘Sekula Bai’ lana eskainiko da. Emanaldia, Eibarko AEK eta udalak programatutakoa da, Korrikaren 17. edizioak animatuta. Hemen informazio gehiago.

Bukatzeko, ohar txiki bat besterik ez, Eibarko blogean ateratzen den irudia aldatzeko lanetan gaudenez, horman bertan zuk egindako argazkia eskatzen aritu gara, oraindik garaiz zabiltza, baina, Mariluz Hernandez Rodriguezek honakoa proposatu du:Javier Marin Lapeyra artistaren ‘Fantasía Eibarresa’ lana, artisten familiatik dator Javier Martin eta gure herriko txoko enblematikoenak armonia bikain batean jasotzen ditu.’ Egia esan, originala ez denez, ezingo genuke erabili, argazkia ez delako, artelan bat baizik…baina hara…! nork daki…. momentuz bertan uzten dugu zuen ikusmenaren gozamenerako.

Eibar. Fantasia Eibarresa. Javier Marin Lapeyra

Eibar. Fantasía Eibarresa. Javier Marin Lapeyra

Bihar, edo batzuk jada gaurtik asteburuan sartuko dira buru belarri, baina, badakizu gurekin bat egiteko, edozein une aprobetxatu dezakezula, Eibarko horman bertan edota gure herriko blogean topatuko baikara. Eskerrik asko zure parte hartzeagatik eta laster arte.

Eibarko XXXIV. Antzerki Jardunaldiak eta musika

2011(e)ko Martxoak 17 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Antzerki Jardunaldiak aurrera doaz Eibarren, eta horrekin batera, asteburuan kontzertura joateko gonbitea ere jaso dugu Eibarko hesian.

Udaberria iritsi aurretik, herria, eskenatoki bilakatzen da Antzerki Jardunaldiak arrakasta osoz egin ahal izateko. Beñat Mendietak ere horrela dio: ‘antzerkia maite baduzu, herrian bertan antzerki jardunaldiak dituzu.’, Hemen duzu egitaraua oso osorik. Asteburuan, ere baduzue non gozatu herritik atera gabe.

Agertoki erraldoia herrian dugu: aktore, zuzendari, teknikari eta antzezlanak eta publikoa jakina, bihar esate baterako, etxeko gazteentzat ere egongo da zer ikusi. Maite Bazterretxeak ere horrela animatzen gaitu parte hartzera: ‘antzerkia, antzerkia eta antzerkia….planik ez duzula, ezin esan ezta? nik behintzat argi daukat. Eibarren antzerkia nagusi!’ Zuk ere horrela pentsatzen baduzu, hemen topatuko dugu informazio gehiago. Coliseo antzokian topo egingo dute antzerkiaren maitale guztiek.

Antzerkia bai, baina baita musika ere, Victor Zapatak larunbata, hilak 19, gaueko 22:00etatik aurrera ‘Rock Labuela’ taldearen disko berriaren aurkezpenera gonbidatzen gaitu. Lanaren izenburua, “Derecho a ser humano”, eta kontzertua Ermuko Zappa tabernan izango da, hori, sarrera doan izango da.

Labuelaren kontzertua iragartzeko kartela. Ermua

Labuelaren kontzertua iragartzeko kartela. Ermua

Kontzertura joatera animatzen bazarete, Victor Zapata berak, Labuela musika taldearen bideoa ere utzi digu bertan. Ia gero gure komunitatean zer moduzkoa izan den esaten diguzun.

Bukatzeko, Eibarreses No Socialistasek utzitako mezua ekarri dugu: ‘Eibarreses del mundo ¡unios!’ Mezu honekin, hots, Munduko eibartarrak bateratzearekin, agurtuko dugu aste honetako laburpena, baina badakizue, Eibarko orrialdean bertan edota, gure herriko blogean ere elkartuko garela.