Artxiboa

Egilearen artxiboa

Eibarko Ane Miren Barrerok Shakirarekin ‘Waka waka’ dantzatuko du

2011(e)ko Ekainak 2 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Eibarko Ane Miren Barrerok, Barakaldoko Bec-en egindako casting-ean parte hartu zuen eta larunbatean bizitzako egun berezia biziko du.

Atzo bertan jakin genuen, Ane Miren Barrero, eibartarrak larunbatean Shakirarekin ‘Waka Waka’ dantzatuko duela, eta gainera 40.000 lagunen aurrean egingo du, San Mamesen. Gure komunitatetik Zorionak eman nahi dizkiogu Aneri! Eibar, goi-goian utziko duela ziur gaude gainera. Hemen duzu, casting-ean grabatutako bideoa.

Aneri bere horman zorionak emateko aukera ere izango duzu nahi baduzu, hemendik iritsiko zara.

Bestalde, Eibarren asteon beste kontu aipagarri bat izan duzu, eta arestian aipatutako albistea baino askoz ere txarragoa da. Kamioi bat zintzilik geratu baita Eibarko zubian, guk irudi ikusgarriak ekarri ditugu eta hurrengo bideoan ikusiko dituzu nahi izanez gero.

Istripuak ere zer esana eman du, esate baterako Mariluz Hernandez Rodriguezek zera esan zuen: ‘Uff….no es el primero ni será el último ….esa zona parece que algo tiene…fue por Azitain no??’ eta Irati Ugarteburuk horrela erantzun zion: ‘Si si, es el mismo sitio donde se la dan todos. Donde en Marzo tuvo un accidente otro camión, donde hace un tiempo cayó abajo un coche… metro arriba metro abajo es ahí.’

Bukatzen joateko kirol kontuak ekarriko ditugu, gure komunitatetik ere gure herriko taldeari animuak bidali nahi dizkiogulako. Aupa Eibar!!! Eutsi gogor!! ez da automatikoki igo, baina…hemen duzu azken partidaren irudiak. Bertan duzu bideoa.

Beñat Mendietak ere Eibar S.Dren gaineko aipamena egin du aste honetan Eibarko horman izan ere, gure herriko taldeak noren kontra jokatuko zuen astelehenean ematen zen jakitera, eta gure komunitateko lagunak beti hortxe daude…: ‘el Eibar S.D. contra el Alcoyano!!!! Aupa Eibar!’ Bertan duzu, Beñatek berak hormara ekarritako esteka.

Aste honetako laburpena bukatzeko Ane Goikoetxeak utzitako gonbitea edo oharra ekarri dugu. Gaur, ekainaren 2a ‘Fraisoroko amak, Fraisoroko haurrak’ liburuaren aurkezpena dago, eta liburua irakurri aurretik, informazio gehiago irakurtzea nahi baduzu….honatx Anek utzitako lotura.

Dagoeneko, Eibarko orrialdeko horman jasotakoen errepasoa bukatu dugu, baina badakizu, gure herriko blogean ere espero zaitugula.

Eibar S.D.ren igoerarako partida erabakigarria eta Euskal Jaia

2011(e)ko Maiatzak 26 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Eibar S.D-rentzat une garrantzitsua asteburu honetan, baita Euskal Jaia ospatzeko egunak dira aste honetan orrialdeko kontu nagusiak.

Errepasoari ekiteko, Maite Bazterretxeak bere indar guztiarekin esandakoa erabiliko dugu: ‘gero eta gutxiago geratzen da bueltako partidarako!!!!!’ Horrela da, egunak aurrera doaz eta asteburu honetan oso une garrantzitsuak biziko dira Eibarren. Bertan uzten dugu, hurrengo partidaren inguruko informazio gehiago.

Bestalde, baina kontu berarekin jarraituta, Itxaso Apraizek bere talde animatu egiten du….‘Aupa Eibar!!!!’ guk ere, berarekin bat egiten dugu, eta horretaz gainera, Eibarren larunbatean bizi den jai girorako prestatu nahi dugu, horregatik, hemen duzu albistea.

Eibarko komunitateko orrialdean bestelako gaiak ere ekarri dira eta esate baterako Olatz Gartziak zera zioen: ‘ah! ahaztu aurretik…..asteburu honetan EUSKAL JAIA Eibarren!!!’ Imajinatu dezakezue zer nolako giroa egongo daiteken Eibarren…Hemen utziko dizuegu Euskal Jaiaren inguruan gehiago jakiteko esteka interesgarria.

Aste honetako laburpenarekin bukatzen joateko….Olatz Gartziak gaurko egunerako garrantzitsua den hitzordu baten berri eman digu, horman zera utzi du berak: ‘gure mutilak ondo eta andreak!!! Ezin hobeto!!! Eibarko emakumearen historia kontatzen duen liburua kalean gaur arratsaldean!!!’ honen inguruan gehiago irakurri nahi baduzu…aprobetxatu hemen.

Agurtzeko unea iritsi bada ere, gogoan izan zuek, Eibarri ateratako argazkien zain jarraitzen dugula gure orrialdean…bitartean…Joseba Iñaki Azkarraga Aranzabalek igotakoa ekarri dugu gurera.

Eibar: Joseba Iñaki Azkarraga

Eibar: Joseba Iñaki Azkarraga

Gurekin bat egiten jarraitzeko, gure orrialdean edota gure herriko blogean duzu aukera.

Udal hauteskundeen emaitzak: zer esan du Eibarrek?

2011(e)ko Maiatzak 23 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Eibarko jendeak, Eibarrek Facebooken duen orrialdean, unean-unean jarraitu ahal izan zuen, atzo, hauteskunde gaua, hesian bertan baieztatu genuenez. 2011ko udal hauteskundeek Miguel de los Toyosek alkatzetzan jarraituko duela ondorioztatu dute, PSE-EEren zerrendan bera baitzegoen lehen tokian. Hortaz, PSEk 2011ko udal hauteskundeak irabazi ditu Eibarren; gu, gure aldetik, oso pozik gaude, orrialdean egondako parte-hartzea nabarmena izan delako. Benetan, eskerrik asko guztioi. Mundialak zarete!

Ikusmina handia zen Eibarren atzo, arratsaldean, hauteslekuak ixteko bi ordu inguru falta zirela; une horretan, eztabaida ireki genuen orrian, “porra” batekin. Jakin nahi genuen zenbat zinegotzi aterako zituen, zuen ustez, alderdi bakoitzak, baina inor ez zen ausartu “kiniela” betetzen. Jakina, ez da erraza asmatzea nola banatuko diren 21 zinegotzigo… Azkenean, dakizuenez, PSE-EEk, Bilduk, EAJk eta PPk lortu dute ordezkaritza izatea Eibarko Udal berrian; bakoitzak, 9, 6, 4 eta 2 zinegotzi izango dituzte.

Aurreko egunean, larunbatean, kanpaina amaituta, Rafa Hercek deialdi bat partekatu zuen: Untzaga plazan, arratsaldean, herriko jendea zegoen deituta, “hausnartzeko, eta iritziak trukatzeko“. Ius Figueroa Martinez, bilera amaituta, “arrakastatsua” izan zela aipatu zuen. Iusek berak, gaur goizean, atzoko zenbaketak utzi zuena aztertu ondoren, 10:00etan ireki dugun ildoan “Atsegin dut”ari eman dio, elkarrizketan bera ere bazegoela agerian utzita.

Hemen amaituko dugu “biharamuna”k ekarri duena; laster, hementxe ikusiko dugu elkar, blog honetan, ostegunetik hona hauteskundeetatik kanpo orrialdean esan duzuenaren berri emateko asmoarekin… eta, jakina, edozein gairen inguruan hemendik aurrera kontatuko duzuena ere hor islatuko dugu. Eskerrik asko guztioi! Agur bero bat!

2011ko udal hauteskundeen emaitzak Eibarren

2011(e)ko Maiatzak 22 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Miguel De Los Toyos Nazabal Eibarren PSE-EEko hautagaiak erdietsi ditu boto gehien 2011ko udal hauteskundeetan (9 zinegotzi, %35). Nolanahi ere, Bildu bozetan egoteak mapa politikoa aldatu du. Izan ere, 6 zinegotzi eskuratu ditu (ia %26) eta EAJren (4 zinegotzi, bozen %19) eta Alderdi Popularraren (2 zinegotzi, hots, botoen ia %8) aurretik geratu da. Aralarrek, EB-Berdeek eta Hamaibatek ez dute ordezkaririk lortu.

22.236 lagunek dute botoa emateko eskubidea Eibarren. Horietatik, 14. 295 joan dira gaur bozkatzera. Abstentzioa, beraz, %35 izan da. Hala, botoen %100 zenbatuta, Eibarren udal hauteskundeen emaitzek argazki hauxe utzi dute Gipuzkoako herrian:

PSE-EE: 9 zinegotzi, 5.024 boto

Bildu: 6 zinegotzi, 3. 673boto

EAJ: 4 zinegotzi, 2. 624boto

PP: 2 zinegotzi, 1.112 boto

Aralar: 0 zinegotzi, 637 boto

EB-Berdeak:0 zinegotzi, 573 boto

H1!: 0 zinegotzi, 299 boto

Datuak alderatu nahi izatera, horra, baita ere, Eibarren 2007ko udal hauteskundeen emaitzek utzitako zenbakiak.

Emaitzak mahai gainean daude. Honen kontura aldaketa edo berririk balego, adi-adi jarraitu eta kontatuko dizuegu dena, blog honetatik eta Facebookeko gure orrialdetik.

Eibarreko hauteskundeen emaitzak, zuzenean

2011(e)ko Maiatzak 20 Kaitin Allende 2 iruzkin

Maiatzaren 22an, Eibarren 2011ko udal hauteskundeak egingo diren egunean, Eibarko hauteskundeen emaitzak eskainiko dizkizuegu zuzenean, grafikoak barne. Horrez gain, 2007ko udal bozekin egindako alderatzeak ere izango ditugu. Ikusmin handia eragin du hauteskunde gauak, eta ziur gaude, giroa gori-gori egongo dela.

18:00etatik aurrera gertatzen den guztia jarraituko dugu Eibarko blog honetatik eta Facebookeko orrialdetik: balizko emaitzekin egindako porrak, inkestek iragarritakoak eta… Eibarko udal hauteskundeen emaitzak. Betiko moduan, zuen iruzkin eta ekarpenen zain gaude; horiek ere, astelehenean propio egindako post batean bilduko ditugu eta.

Gaur bukatuko da hauteskunde kanpaina eta biharkoa gogoeta eguna dugu; bide batez, Eibarko 2007ko udal hauteskundeen emaitzak uzten dizkizuegu.

Adi, hortaz, blog honetara eta komunitatearen orrialdera. Emaitzak jakin ahala, jakinarazten saiatuko gara eta, hala, Eibarko alkatea nor izango den eta herriko mapa politikoa zelan geratuko den jakingo dugu.

Eibar S.D play-off igoerara eta udal hauteskundeak

2011(e)ko Maiatzak 19 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Eibar S.D gure taldea, play off-ean parte hartuko duela eta udal hauteskundeak dira Eibarko orrialdeko gai nagusiak.

Aste honetako errepasoa egiterako orduan, gure taldean lehen planora ekarri nahi izan dugu, horretan ere, lehen postuetan egoteko lehian baitago. Leire Bazkezek zera aipatu du gurean: ‘gure taldea igoerarako prest, eta zu?’ Eibar S.Dk Sabadallen kontrako partida jokatuko du eta ordurako denak egongo dira ospakizunetarako prest. Igandean Sabadellera eta datorren astean Ipuruan jokatuko da partida, beraz, sarrerak lortu eta bidaiaren nondik norakoak jakin nahi badituzu, hemen duzu informazio gehiago.

Partida garrantzitsu honen aurrean, orain…Sabadelletik jaso duguna ekarri nahi dugu, Carles Baldellou Albiñanak zera esan du: ‘Buenas noches, Me llamo Carles Baldellou y soy productor del programa Tarda de Ràdio de Ràdio Sabadell, estamos preparando un especial sobre Eibar y necesito contactar con alguien de la ciudad. Por favor interesados contactar conmigo, gracias’

Ospakizunak aipatu ditugun honetan, ez dira kirol kontuekin bat etorriko baina gure gureak direnak iritsi dira hormara Ane Goikoetxearen eskutik: ‘asteburuan Abontzako jaiak!! han topatuko gara edo?’ suposatzen dugu, bestelako kontuak inguruan badirela eta…akaso beste zerbait izango duzula zure agendan, baina Abortzako festatan, izan daiteke, aspaldiko kontuak astintzen hasi eta Lisker taldearen doinuak lagun dituzula une zoragarria igarotzea. Hemen duzu jai egitaraua.

Eibar. Abontzako jaixak

Eibar. Abontzako jaixak

Badakizue gaur eta biharko egunen ostean, hausnarketaren eguna izango dela eta ondoren M22a iritsiko dela, gurean jada udal hauteskundeen atzera kontaketa martxan dago.

Aste honetako laburpen honekin bukatzeko, bertan ditugun udal eta foru hauteskundeen aurrean, iragan astean egin genuen bezala, igande honetan, (maiatzak 22), eta baita astelehenean (maiatzak,23) ere ahalegin berezia egingo dugula esan nahi dugu. Zuekin eta parte hartu nahi duen guztiekin bat egingo dugu, eta hitzordu berezi hauetan itxarongo zaituztegu, ez faltatu.

Eskerrik asko eskainitako arretagatik eta baita horman adierazten duzuen laguntza guztiagatik ere. Ohi legez, gure orrian edota gure herriko blogean bat egingo dugu.

Udal hauteskundeak Eibarren

2011(e)ko Maiatzak 12 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Maiatzaren 22an 2011eko udal hauteskundeak izango ditugu Eibarren. Kanpaina joan den ostiralean, apirilaren 29an, hasi zen, (baina azken asteotan gure orrialdeko hormara iristen ari diren iruzkin eta estekak ikusita, argi dago kontua askoz lehenago abiatu zela). Zalantza barik, bi asteotan ugaritu egingo dira hauteskundeen ingurukoak.

Honen aurrean, zera otu zaigu: Eibarrek Facebooken duen jendearekin kanpaina bera eta hauteskunde gaua partekatzea; lehenengo aldia izango da Googlen ‘udal hauteskundeen emaitzak Eibarren’ bilatuta, blog hau edo Facebookeko orrialdea aterako zaiguna ;-)

Hori horrela, Eibarrek Facebooken duen orrialdean kontatzen dituzuenez gain, hauteskunde gauean giroa berotzen ibiliko gara datuak gaurkotzen eta postak idazten. Are, emaitzak grafiko bidez eskaintzea ere pentsatu dugu… baina tira, ez dugu ezer aurreratuko!

Gau berezi hori zuokin partekatu nahi dugu Facebooken eta azkenean, Eibarko alkatea nor izango den jakin Miguel De Los Toyos Nazabal (PSE-EE), Eva Juez Garmendia (EAJ-PNV), Elixabete Gomez Laconcha (EB-Berdeak), Igor Aldalur Zendoia (Bildu), María Carmen Larrañaga Maiztegui (PP), Sergio San José Cosme (Aralar), Mertxe Garate Larrañaga (Hamaikabat (H1!).

¡Blog honetan edota Eibarko orrialdean ikusiko dugu elkar!

Eibarren maiatzean, argazkiak eta Eibar Plazara

2011(e)ko Maiatzak 5 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Eibarren, hileon, maiatzean, 8 argazki erakusketa ikusgai, musika ekitaldiak Eibar Plazara ekimenari esker eta Barakaldo-Eibar partida igande honetan.

Aste honetako laburpenari ekiteko, gogoan izan behar dugu, Eibarko Arrate elkartekoak eta jakina, baita maiatzean zehar nagusituko diren ekitaldiak ere. Argazkigintza gustuko zaletasuna dela argi dago, gure artean esaterako guztiok dugu irudi ederrak harrapatzea maite duenik…Joseba Uriartek aste honetako zera utzi digu Eibarko horman: ‘argazkigintzaren hiri bilakatuko da Eibar Maiatzean…bihartik aurrera (ostiraletik aurrera) abian egongo da.’ Herritik atera gabe, ekimen polita izango dugu, honen inguruko gehiago jakin nahi baduzu, hemen uzten dugu albistearen esteka.

Bestalde, irudiak bizitzan garrantzitsuak badira, musika ere ezinbestekoa dela argi dago. Hori ere, badugu gure herrian, eta Ane Goikoetxeak honako oharra utzi digu: ‘Rock-a maite baduzu, edota blues edo punk-a Eibarren bertan duzu aukera paregabea!!!Asteburu honetan bertan.’ Arrateren lagunak taldearen ekimenez eta Arrate Taldearen aldeko apustua egiteko musika aukeratu dute. Astelehena pilotalekuan izango da Eibar Plazara ekitaldi handia eta bertan, aspaldiko abeslariak gaurkoekin batuko dira. Eibarko Koru Gazteko zuzendaria den Elena Martinek dio, erronka handi izan dela hau aurrera ateratzea, gazteek ahalegin handia egingo dute, azterketa garaian baitaude. 15 gaztez osatutako taldean ‘Oh happy day’ telebista saioan eman ziren ezagutzera eta asteburuan ekitaldia dute. Kontzertua erritmo desberdinez beteta etorriko da, izan ere, Bergaratik ‘Belceblues’ taldekoak ere izango dira, tartean ‘Arratsaldero’ telesaioko aurkezlea den Oihan Vega egongo da. Bertan dago, zabalago informatzeko lotura. Musikaren laguntzarekin egingo dugu aurrera aste honetako laburpenean, eta Olatz Gartziak ere, Eibar Plazara ekimenarekin bat egin du, eta zuoi guztioi zera galdetzen dizue: ‘ostiralean kontzertuak…,larunbatean bazkaria….zeinetan egongo zara?’ Zuek esango duzue…zein ekitalditan egongo zareten, Eibarrren asko dago ikusi, entzun eta egiteko. Argibide gehiago hemen.

Ezin kanpoan utzi, kirol kronikari dagokion tartea, izan ere, S.D Eibar taldea oso postu onean dago eta hobean egoteko lehian sartuko da laster, Maite Bazterretxeak hurrengo oharra utzi zigun: ‘igandean, denok Barakaldora,S.D Bakaraldo- Eibar partida garrantzitsua jokatuko baita Lasesarren arratsaldeko 18:00etan. Autobusak 2 eurotan Barakaldora.’ Beraz, aitzakiarik ez, izan ere, goizez zein arratsaldez bidaiatu daiteke. Hemen duzu informazioaa.

Aste honetako laburpena bukatu da, eta orain, astebururako antolatu diren ekitaldietaz gozatzea besterik ez dugu. Gure orrialdean edota, gure herriko blogean topatuko garela ez ahaztu.

S.D Eibar bigarren postuan eta Errebal aparkalekua konponduta

2011(e)ko Apirilak 28 Kaitin Allende Iruzkinik ez

S.D Eibar taldea bigarren postuan dagoela, eta Errebal asfaltatu dutela dira orrialdeko kontu nagusiak aste honetan.

Gure herriko futbol taldea primeran ari da, eta oso partida erabakigarriak geratzen zaizkio, Maite Bazterretxeak zera aipatu du gurean: ‘Eibar bigarren postuan!!! Larunbatean Lemoaren kontrako partida 16:00etan. Aupa Eibar! Hiru partida Liga bukatu eta Igoera Play Offerako lehian arituko da gure taldea!!!’ Mirandes, Eibar, Alaves, Real Union, UD Logroñes, Palencia eta baita Osasuna B ere igoerako postua lortzeko lehian egongo dira. Informazio gehiago nahi baduzu, hemen dago esteka interesgarri hau.

Bestelako kontuak orain, futbol zelaiarekin inolako harremanik ez duena gainera. Errebal asfaltatzeko lanak egin dira eta orain zeharo desberdin dago, jada, ez dira putzuak egiten eta autoa bertan ondo aparkatu daiteke, baina horren aurretik, Mendikutetar Josuk zera utzi zuen gurean: ‘duela urtebete esan zuten ez zutela asfaltatuko Errebal, asko jota urtebeterako izango zelako eta 120.000 euro balio zuelako. Orain asfaltatuko dute, 30.000 euro dira eta ez 120.000 esan zuten moduan; eta teorian obrak udan hastekoak ziren. Hauteskundeen aurreko presak…’ Kontuak kontu, hemen uzten dizuegu Josuk oparitutako lotura.

Kirola nahi baino gehiagotan albiste delako, guk ere, hemen horrela jasotzen dugu zuen parte hartzeari esker. Aste Santuan jokatutako derbya zela eta denetik entzuten zen eta Itxaso Apraizek honako albistea ekarri zuen gurera: ‘¿Iñigo Ruizek asteburuan Athletic-ekin jokatuko du? Horrela balitz, Realaren kontra jokatzen estreinatuko litzake!!!?’ Hori, partida jokatu baino lehenago, Euskadiko hautatzailea den Joseba Nuñez berak ere iragan astean horrela ikusten zuen Eibarko jokalaria: ‘Oso ona da, oso konpetitiboa, zoragarria. Ezagutzen ez duela harrituta utziko du’. Pena, ez zuela egun horretan partidarik jokatu baina…aipatutakoak ez dira batere albiste txarrak, bertan duzu albistea irakurtzeko aukera.

Aste honetako laburpena ixteko, orain kioskora bidea hartzeko gomendioa, izan ere, Ane Goikoetxearen oharrak zera dio: ‘Egoibarra aldizkariaren azken zenbakia kalean da!’ Badakizu beraz, gure orrialdean eta baita gure herriko blogean informazioa lortzeaz gainera, baduzu hemen ere beste aukera bat. Eskerrik asko zure parte hartzeagatik eta laster arte.

Errepublikaren 80. urteurrena eta Eibarko XXXIV. Antzerki Jardunaldiak

2011(e)ko Apirilak 14 Kaitin Allende Iruzkinik ez

1931 urteko apirilaren 14a zen Eibarren II. Errepublika aldarrikatu zenean, eta aurten 80 urte eta antzerkia ere Errepublikaren omenez.

Gaurko errepasoan Eibarko orrialdeko horman asteon jasotakoak bilduko ditugu eta hasteko, ezin beste modu batez izan eta gaurko egunari erreparatuko diogu. Horretan lagun izan dugu gainera Itxaso Apraiz: ‘gaur, 80 urte II.Errepublika egunetik, lehenengo udala izan zen, 1.931 urtean. Egun handia eta baita ekitaldi bereziak hori ospatzeko ere.’ Bertan duzu gehiago zabaltzeko lotura.

Errepublika eguna handia oroimenean mantentzeko eta Eibarrek bizi izan zuena gogora ekartzeko antolatutako ekitaldien artean, datorren asteartean hilak 19 Eibarko 34.Antzerki Jardunaldien barruan ‘Republicados’ antzezlana ikusteko aukera izango duzue.

Eibarko Antzerki Jardunaldiak aipatu ditugu eta ezin atzean utzi, asteartera arte tinko mantenduko delako, bestela ere…hemen dago Itxaso Apraizek utzitako ohar garrantzitsua: ‘hemen, Eibarren, gaur, bihar eta asteartean egongo dena’.

Antzokira sartu garen honetan, sarrerari etekin ahalik eta handiena atera nahian ezin irten gabiltza, eta oraingo honetan Maite Bazterretxearen emaria dakargu:Eibarko Antzerki Jardunaldiak direla eta elkarrizketa duzue hemen. Nola hasi ziren jardunaldiak Eibarren? Zein zen antzokia?’ Galdera horien eta beste askoren erantzuna ondorengo bideoan topatuko dituzue.

Laburpenari amaiera emateko, patata tortila bokata hartuko dugu eta Ane Goikoetxearekin batera, Gasteiza abiatuko gara, Anek zera aipatu du gurean: ‘Alaves – Eibar partida, larunbatean jokatuko da arratsaldeko 16:00etan.’ Telebistan ere, Euskal Telebistaren lehen katean emango duten arren, guk nahiago bertatik bertara eta jokoan asko dagoenez, dena prestatu eta Eibar taldea animatzera. Bertan duzu lotura.

Aste honetako laburpena bukatzeko, eskerrak ematea besterik ez da falta, baita zure emariak egiteko Eibarko orrialdea prest duzula gogoratu eta jakina, edonoiz gure herriko blogean zure iritziak jasotzeko prest gaudela ere esan nahi dizugu.