Artxiboa

Egilearen artxiboa

Ba al dakizu nondik datorren gure herriaren izena?

2012(e)ko Ekainak 11 Eibar Iruzkinik ez

Gure herriaren izena txikitatik ezagutzen eta erabiltzen dugu. Eibartar bakoitzak hainbat sentimentu edota adiera lotzen dizkio ‘Eibar’ izenari. Baina ba al dakizue benetan nondik datorren izen hori? Egun batez, pentsatu al duzue zein izan daitekeen, guretako horren ezaguna den izen horren benetako adiera? Guri, jakin-mina piztu zaigu eta informazio bila ibili gara handik eta hemendik, geneuzkan duda horiek argitzeko. Hementxe jartzen dizuegu gure ikerketa xumearen emaitza.

Eibar. Argazkia: Ramón Beitia

Eibar. Argazkia: Ramón Beitia

Historian zehar aldatu egin den grafia

Gaurko izen ofiziala Eibar izan arren, gazteleraz zein euskaraz, hainbat moduz idatzi da herriaren izena aurreko urte eta mendeetan. Herriari buruzko lehen aipamena 1346koa da, garai horretan Gaztelako Alfonso XI.ak sortu zuen herria eta izen hau jarri zion: Villanueva de San Andres. Gutxi barru Heybar izena gehitu zioten eta Villanueva de San Andres de Heybar bilakatu zen. Halere beste hainbat idazkerarekin topo egin daiteke aitzinako idazkietan:

Ehibar,  Heybar, Éibar,  Eybar,  Heivar …

Baina zer nondik dator?

Eibar bi zatitan bana daiteke: E + IBAR. Herrien eta tokien izenetan askotan aurkitzen da ‘Ibar’ hitza: Zaldibar, Eibar, Elgoibar … Ibar hitzak (haran esan daiteke beste modu batez) bi mendien artean dagoen tarte luzea izendatzen du. Beste herrien kasuan hitz ezagun batzuekin lotuta dago:

Zaldibar: zaldu/zaldi + ibar

Elgoibar: elhorri + ibar…

Eibarri dagokionez, ordea, ‘E’ hizkia misteriotsuagoa da…

Eibar: Ego ibarra edo hegi ibarra?

Eibar: Ego ibarra edo hegi ibarra?

Ego errekaren Ibarra?

Askok diote ‘E’ hizkia ‘Ego’ errekaren izenetik datorrela. Kasu horretan ‘Eibar’, ‘Ego‘ errekaren ibarra’ litzateke. Ego + Ibar. Egoibar litzateke beraz jatorrizko izena. Egoibar → Egibar → Ehibar → Eibar. Hipotesia onartzeko erraza da, Ego erreka bertatik pasatzen delako, ez da, ordea, hipotesia bakarra.

Hegi Ibarra?

Beste batzuen ustez, ‘E’ horren atzean dagoen hitza ‘hegi’ da. Gaur egun Iparraldeko zenbait tokitan baino ez da erabiltzen hitz hau. ‘Bazterra’, ‘aldapa’ edo ‘tontorra’ izenda ditzake. Aldaparen ibarrean dagoen gunea izendatuko luke, beraz, Eibar izenak, hipotesia honen arabera. Hegibar → Ehibar → Eibar. Eibarko San Andres eliza ez al da errekaren bazterreko tontor batean?

Hipotesia hauek proposamenak baino ez dira. Zein da zuek nahiago duzuena? Beste hipotesirik baduzue? Esan iezazkiguzue blog honetan edo Eibarrek Facebooken daukan orrialdean!

Eibarko XLVII. Euskal Jaiak herria jai giroz beteko du

2012(e)ko Maiatzak 22 Eibar Iruzkinik ez

XLVII. Euskal Jaia ospatuko da Eibarren datorren asteburuan. Kontzertuak, artisau eta baserritar azoka, herri kirolak, erromeria, herri bazkaria… Ostiralean hasi eta igandera bitartean ume, gazte eta nagusiek izango dute non gozatu Eibarren! Hona Eibarko Euskal Jaiaren egitaraua:

Eibarko Euskal Jaia ARGAZKIA: Kezka taldea

Eibarko Euskal Jaia ARGAZKIA: Kezka taldea

Eibarko XLVII. Euskal Jaiaren Egitaraua

Maiatzak 25, ostirala

17:00 – 19:00 > KALIAN JOLASIAN umeentzako eta gurasoendako jolasak Untzagan.

Antolatzailea: Eibarko Udala

23:00 > KONTZERTUA Untzaga plazan.

Maiatzak 26, larunbata

10:00 – 14:00 > ARTISAU ETA BASERRITARREN AZOKA Toribio Etxebarria kalean.

Erakustaldia eta artisauak RAKÚ: Zeramika Udal Eskola.

Antolatzaileak: Eibart eta Eibarko baserritarrak.

12:00 > HERRI KIROLAK eta BERTSOLARIAK Toribio Etxebarria kalean.

13:00 > ESKOLEN ARTEKO V HERRI KIROL LEHIAKETA Toribio Etxebarria kalean.

10:00 – 14:00 > A.E.K.ko TALOPOSTUA Toribio Etxebarria kalean.

18:30 > KALE ANIMAZIOA

22:00 > KANTU AFARIA Untzagako karpan.

Sarrerak: maiatzaren 4tik 20ra Deporren.

23:00 > ERROMERIA: JAINAGA ETA NARBAIZA Untzagako karpan.

Maiatzak 27, igandea

12:00 > EUSKAL JAIKO KALEJIRA Urkizutik Untzagara.

Ezpalak jaialdiko talde guztiak, gaiteroak, joaldunak eta Eibarko J.B. Gisasola Musika Eskolako eta Jainagaren eskolako trikitilariak.

12:30 > EZPALAK, ZINTA-DANTZAK NAZIOARTEKO JAIALDIA Untzaga Plazan.

Euskal Herriko eta atzerriko dantza erakustaldia

14:30 > HERRI BAZKARIA Untzagako karpan.

17:00 > ERROMERIA: PATXI ETA KONPANIA Untzaga plazan.

19:00 > LARRAIN-DANTZA Untzaga plazan.

20:00 > LARRAIN-DANTZA Deportibo parean.

Eibarko Klub Deportiboak antolatuta

Argazkiak eibarren: Argazkilaritza maiatzean 2012

2012(e)ko Maiatzak 8 Eibar Iruzkinik ez

Eibar argazkiaren hiriburu bihurtu da beste behin: argazkilaritza maiatzean 2012 da horren erantzule. Eibarko Klub Deportiboaren eskutik, argazkia izango da udaberriko protagonista. Pasadan asteburuan abiatutako ekimenari esker erakusketak, tailerrak eta argazki rallya izango dira herrian, hona hemen egitarau osoa:

Argazkilaritza maiatzean 2012 Eibar - Kartela

Argazkilaritza maiatzean 2012 Eibar - Kartela

Erakusketak

- Jose Benito Ruizen ‘Diálogos sobre composición’ erakusketa > Maiatzak 4-27 / Portalean

- Santos Moreno Villaren ‘Alma de Cuba’ erakusketa > Maiatzak 4-27 / Portalean

- Xabier Ferrer Chusten ‘Grabarka’ erakusketa > Maiatzak 4-27 / Portalean

- Julian Ochoaren ‘Cuba’ erakusketa > Maiatzak 4 – Ekainak 3 / Topalekun, Arrate kultur elkartea

- 31 trofeo Argizaiola lehiaketa > Maiatzak 1-31 / Depor-Eibarko B deportiboa

- Deportiboko argazkilaritza taldearen ‘Erakusketa Kolektiboa / Colectiva’ > Maiatzak 1-31 / Ambigu, Portalea taberna, Centro social Untzaga aretoa ; Maiatzak 12 / Untzaga plaza

Tailerrak

- Argazki-estudioa kalean > Maiatzak 12, larunbata / Untzaga plaza

- Konposizio intentsiboa Joseba Benito Ruizekin > Maiatzak 18-19 / Portalean *Beteta

Argazki rallya

- Argazki-estudioa kalean > Maiatzak 27, igandea / Rally irteera Deportibotik

Argazkilaritza maiatzean 2012ko erakusketa Eibarren

Argazkilaritza maiatzean 2012ko erakusketa Eibarren

Egileak > José Benito Ruiz, Santos Moreno Villar, Xabier Ferrer Chust, Julián Ochoa, Trofeo Argizaiola, Eibarko Klub Deportiboa. Argazkilari Taldea

Antolatzaileak eta laguntzaileak > Eibarko Klub Deportiboko argazkilari taldea, Eibarko Udala, Ikatz, Arrate Kultur Elkartea – Topaleku, Centro Social Untzaga, Bar Ambigú, Taberna Portalea, Euskal Herriko Argazkilari Elkarteen Federazioa