Eibarko sahiesbidea zabalduta San Juan jaietara lehenago iritsiko gara
Eibarko orriko erabiltzaileek azken astean hizpie izan dituzten gaiak bi izan dira: saihesbidearen inaugurazioa eta nola ez, Eibarko San Juan jaiak.
Pasadan asteazkenean sahiesbide berria inauguratu zuten Eibarren. Sahiesbidearen hirugarren fasea irekita, bide osoa erabilgarri daukate iada Eibar inguruko gidariek. Bi kilometro ditu orotara eta bi tunel. Errepide berri horrek Eibarko herri guneko trafiko pilaketak murriztea lortuko duela espero dute bertako herritarrek. Beñat Mendietak irekieraren unea jasotzen duen bideoa elkarbanatu du Eibarko horman. Grabaketa Albertorena da eta inaugurazioaz gain, errepidea bera ere ikus daiteke:
Bestalde, ezin ahaztu, atzo bertan hasi ziren Eibarko San Juan jaiak. A zelako giroa txupinazoan eta nolako jai giro paregabea pasako dugun aste bukaera honetan! Eguraldi paregabea iragarri dute eta eguzkipean gozatuko ditugu ekintzaz gainezka datozkigun Eibarko San Juan jaiak. Gaur zalantza baduzue zer egin, bota begirada bat 2011ko San Juan jaietako egitarauari, eta egiten duzuena egiten duzuela, goza ezazue! Maite Bazterretxeak bere plana partekatu du gurekin Eibarko orrrian: lagunekin afalduko du eta gero parranda bota baino lehen suak ikustera jeitsiko omen da. Ongi pasa Maite eta ongi pasa Eibar! Gora San Juan!!!

Eibar-fuegos artificiales
Hurrengo astetik aurrera, opor txikitxu batzuk hartuko ditugu eta tarte batez, ez dugu asteroko laburpena egingo…. baina lasai, orrian ‘matraka’ ematen jarraituko dugu. Ondo segi eta uda on!!!! Laster arte!

Zure iritzia