Euskal Herriko Itzulia Arraten eta Eibar-Logroñes Ipuruan
Euskal Herriko Itzulia Eibarrera iritsiko da gaur eta bihar aterako da, eta Eibarrek Logroñesen kontrako partida larunbatean jokatuko du Ipuruan.
Aste honetan Eibarko orrialdean egon den jarduera laburtzeko unea da, eta horretarako Joseba Uriartek ekarritako oharrarekin irekiko dugu errepasoa: ‘ADI: Euskadiko Itzulia dela eta trafikoan aldaketak egongo dira.’ Euskal Herriko Itzulia gaur iritsiko da gurera eta bihar aterako da herritik. Horrek esan nahi du, bitarte horretan trafikoan eta baita aparkalekuak bilatzeko unean ere aldaketak egongo direla. Goizean goizetik, ezingo da Legarre, Arrate Bide, San Andres kaleko ezkerreko zati bat, eta Untzaga (Pegora parekoa), eta arratsaldeko lehen orduetatik debekatuta egongo da autoa Azitain poligonoko goiko aldean. Biharko ere aldaketak egongo dira, goizean goizetik, Julian Etxeberria, Zuloagas, Calbeton eta plaza Barrian ezingo da aparkatu, Gainera erdialdean goizeko 11:00 oinezkoentzat bakarrik izango da. Bestalde, Toribio Etxebarria kalean bizi bazara, larunbat goizera arte itxaron beharko dugu autoa bertan aparkatu ahal izateko. Gaur, Amurriotik atera eta Arrateko Santutegian izango du helmuga. Hemen duzu bestelakoen berri jakiteko esteka.
Kirol kontuak nagusitu dira aste honetan Eibarko orrialdean eta orain, txirrindola alde batera utzi, eta takodun botak jantzita futbol zelaira gerturatuko gara. Beñat Mendietak horrela idatzi du gurean: ‘larunbat honetan partida garrantzitsua!!!! Eibar-Logroñes. Gainera,KLUBARENGANAKO LAGUNTZA EGUNA!!! Ipuruan topatuko gara! Aupa Eibar!’ Oso partida garrantzitsua izateaz gainera, taldeko bazkide direnentzat prezioa berezia oso izango da, eta horretaz gain, Caritas elkartearentzat ere izango da, sarrera kopuru majo bat ere. Bertan duzue apirilaren 9rako prestatzen joateko lotura.
Asteburuari begira jarri garen honetan, kirol hitzordu garrantzitsuaz gainera, Zarautzera bueltatxoa egiteko aitzakia topatu dugu, izan ere, Olatz Gartziak, Zarautzeko taldearekin batera, Eibarko NAPOKA IRIA taldeak DAYNA KURTZ jazz musikari handiarekin kontzertua emango duela esan baitigu. Lizardi Antzokian izango da gaueko 21:00etan. Beraz, herriko taldea Kontzertuan zuzenean ikusi nahi baduzue Zarautzen duzue aukera. !!! Hemen dago, jazz musikari handiaren bideoa.
Eguraldi ona dugula eta, gauez kontzertuetan egon ondoren, egunez, edota arratsaldez ere argazkiak egitearena ez da batere ideia txarra, gainera Beñat Mendieta berak honako oharra helarazi digu: ‘argazkiak egitea gustuko duzu? Maiatzerako lehiaketa duzu…. ‘ Kamera hartu eta ur botila alboan duzula, argazkiak egitera, edota aldez aurretik atetakoak badizu lehiaketara joan zaitez. Hala ere, gogoan izan, gure blog honetarako ere irudi berri berria topatzen ari garela eta zure argazkiaren zain gaudela, zuk egindakoa behar du izan, eta gero jasotako guztien arten ‘me gusta’ gehien jasotzen dituenak lortuko du iragazlea izatea. Badaezpadan hemen duzu gehiago jakiteko lagungarri izango den esteka.
Aste honetako laburpenari amaiera emateko doinu batzuk ekarri nahi izan ditugu eta Leire Bazkezi esker Dani Gascon musikari eibartarraren musika topatu dugu Eibarko orrialdeko horman, izatez, Arrasatearra da, baina Eibarren bizi da, eta orain ikusi eta entzun dezakezun abestia ‘Se tú mismo’ da. Bertan duzu bideoklipa.
Honenbestez, Eibarko orrialdeko jarduerak asteon eman duenaren laburpena bukatutzat emango dugu, bitartean, herriko orrialdean edota gure herriko blogean bertan topatuko gara.

Zure iritzia