Tekniker, ‘Arragueta Fest’ eta Eibar B taldearen fitxaketa
Eibarko Tekniker enpresaren Robofoot europar proiektua, ‘Arragueta Fest’ ‘indie’ estiloko jaia eta Eibar B taldearen fitxaketa berria dira Eibarko gai nagusiak.
Krisi garai honetan proiektu berriak eta erronkak aipatzen direnean, gai nagusi bilakatzen dira, izan ere, egoera ez dago inolaz ere alai egoteko moduan. Baina, aste honetan gurean, Eibarren bertan, albiste ona izan dugu eta Maite Bazterretxearen eskutik iritsi zaigu: ‘Tekniker robotika enpresak orain erronka berria du, oinetakoetan aplikatzekoa izango da. Robofoot proiektu europarra da. ‘ Oinetakoen industria robotizatzeko prozesua hasi besterik ez da egin beraz…ia gure herriak egingo dituen oinetakoak noraino eramaten gaituzten. Hemen duzu kontu honen gaineko esteka.
Oinetakoak jantzita aurrera egingo dugu eta gainera, oinetan janzten dugunarekin harreman zuzena duen kontu batekin. Jai berezia egongo da bihar eta horietako talde baten izena ‘zapato tipo bota’ da beraz…horra hor. Mendikutetar Josuk Eibarko orrialdean, festaren berri eman digu: ‘barixakuan! Tokia: Diskoteka Punto y Aparte (redekorauta eta a tabernako prezioekin)’ Bihar, ostirala, gaueko 22:’00etan ‘Grises’ taldeak kontzertua eskainiko du Eibarren eta ‘Grises’ taldeaz gain, ‘Planetaleta’ , ‘Zapato tipo bota’ eta ‘Euskalnew Collective’ talde eta DJak ere arituko dira “indie” estiloko jai batean, “Arragueta Fest” izena jarri diote. Sarrera aurrez erosiz gero 8 € baina bestela, lehiatilan 10 €. Informazio gehiago behar izanez gero, hemen duzu esteka.
Motorrak berotzen joateko Maite Bazterretxeak musikaz gozatzeko aukera utzi digu orrialdean: ‘Hemen Grises taldearen bideoa‘.
Ezin kirola alde batera utzi, eta gure komunitateak ere zera esan digu: ‘Eibar B taldeak, orain arte Gernikan egon den Imanol Martinez fitxatu du.’ Hirugarren mailan jarraitzeko bidean, zenbakien kolorea hobeto eta taldea indartzeko asmoz Imanol Rodriguez fitxatu dute, orain arte Gernikako taldean egon bada ere, orain Eibarrera pasatuko da. Hemen duzu albistea.
Aste honetako errepasoa bukatzeko, hankak luzatu eta paseotxo bat egiteko gogoz gara, eta hori dena Beñat Mendietari esker, hala ere, berak dioenarekin ez dugu gure burua oso seguru ikusten: ‘Eibartik Ermura bitarteko pasealekua egoera eskasean dagoela salatzen dute….’ Herriak handitu egiten dira eta gainera gero eta zerbitzu hobeak eskaini behar dira, horregatik orain Eibarko autobidean lanak egiten ari dira, baina noski, ondo egon aurretik gauzak konpontzeko bidean daudenean, arazoak egoten dira, eta istripu larririk egon ez dadin tarte hori behar bezala jartzeko eskaera egin dute. Hemen duzu esteka.
Momentuz, hemen utziko dugu aste honetako laburpena, baina badakizu, bitartean, gure blog honetan bertan edota Eibarko orrialdean ere zure parte hartzea ongi etorria izango dela.
Eskerrik asko guztiagatik eta laster arte.

Zure iritzia