Gabonetako argiak, argazkiak eta Olentzeroren gutunak
Gabonetako argiak kaleak girotzen, argazki erakusketak ere ikusteko moduan eta Olentzerori idatzitako eskutitza dira aste honetako gai nagusiak Eibarko orrialdean.
Urteroko kontua izaten da gabonetako argiak piztearena, eta aurten ere etengailuari klik egin diote eta herria argiztatu dute. Beñat Mendieta: “Ia 60.000 euro gastatu dituzte gabonetako argietan. Asko edo gutxi iruditzen zaizu?” Argian gastatzen dena, hor dago, baina bestelako ekimenak ere praktikatu daitezke eta horrela denon artean kontsumo sostengarri bat eraman dezakegu. Hemen duzue argiztapenaren albistea.

Eibar. Luis Larrakoetxea erakusketa
Bestalde, Beñat Mendietak gonbidapena utzi du: “argazki erakusketak Eibarren. Eibarko Klub Deportiboak antolatutakoa da eta garaiz zabiltza bertatik pasatzeko.” Erakusketa hauei buruzko informazio gehiago hurrengo estekan.
Gaurko errepasoa bukatzeko, Amaia Fernándezek idatzitakoa ekarri dugu: “Olentzerori idatzitako gutunak jasotzeko postontziak prest daude….zuk idatzi al duzu zure eskutitza? Abenduaren 9tik 17ra OLENTZEROari zuzendutako eskutitzak jasotzeko gutunontziak jarriko dira PORTALEAn eta PEGORAn. “Hainbat herritan ikazkina edota Olentzeroren lagunek jasotzen dituzte gutunak, baina gurean postontzi bereziak ditugunez…gaurtik aurrera zure gutuna uzteko aukera daukazu. Informazio gehiago lotura honetan.
Aste honetako labur bilduma hemen bukatuko dugu, eta bitartean, orrialdean edo hemen bertan topatuko gara.

Zure iritzia