Artxiboa

Abuztua, 2010 (r)entzako artxiboa

Futbola ETBn, Superliga, Ander Romarate eta hainbat omenaldi

2010(e)ko Abuztuak 17 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Kaixo guztioi!

Astebete igarota berriz ere hemen gaituzu, Eibarko orrialdetik pasatu direnenen errepasoarekin.

Eibar. Argazkia: Eta Kitto

Eibar. Argazkia: Eta Kitto

Albiste onak dakartzagu gaurko laburpenari hasiera emateko.ETBk Bigarren B Mailako euskal futbol taldeen partidak emango ditu. Astero Bigarren B Mailan jokatzen duten taldeetako partida bat eskainiko du ETBk.

Alba Aupa Eibar-ek ere parte hartu du eta zera idatzi du orrialdean: “aupa Eibar!”

Gaurko hitzordua dugu futbola dela eta, Eibarrek gaur Amurrioren kontrako partida jokatuko du.

Eibarko jokalaria izan zen Iñigo Salazar ‘Placencia’ hil da, igandean Saloun hil zen, oporrak igarotzen zituela bihotzeko batek jota. 48 urte zituen eta Soraluzekoa zen, Urkotik, Realera pasatu zen eta ondoren Eibar taldera. Besarkada beroa bere senide eta lagunentzat hemendik. familia.

“Juantxo” gogoan izan zuen Mandiola Laguntaldea elkarteak. Jose Ignacio Hermosa “Juantxo” Eibar taldeko jarraitzaile amorratua zen eta baita Elkarteko diruzaina ere.

Mandiola fitxaketa bat gehiago egiteko lanak egiten ari da.

Eibar-Reala (1-3): Donostiarrek eraman dute lagunartekoa. Martin Lasarteren mutilek buruz sartu zituzten garaipen eman zien hiru golak, nahiz eta lehen zatian armaginen jabetza eta jokoa hobea izan.

Superligan parte hartuko duen neskek taldearen erronka, mailari eustea izango da. Juan Carlos Iza taldeko teknikari berria da eta jada taldean, sei aurpegi berri sartu dira.

Debako San Roke jaiak! San Roke jaietako egitaraua ezagutzeko aukera.

N-634 errepidean gertatuko istripuan zauritu bat egon da.

Untzagako alde bat bi astez itxita egongo da. Untzaga plazan Guridi tabernaren ondoan jada itxita dago eta datozen astetan zehar ezarritako zorua ondo kokatu dela ziurtatu arte.

Bestelako kontuak ere iritsi dira orrialdera, Felicikas festetarako VIP gonbidapen bat nahi duzu? Abuztuaren19an, 20an eta 21ean Donostian (eta inguruko zenbait herritan) egingo diren ligatzeko party-etarako sarrerak, kamisetak eta txapak oparituko dizkizugu, zuretzat eta beste hiru lagunentzat!

Aurrera begira jarriko gaituen albistea jarraian. Euskararekiko jarrerak eta motibazioa lantzeko saioak izango dira Eibarren .Herriko ikastetxeetako irakasleei zuzendutako hitzorduak irailaren 2an izango dira Portalean.

Ander Romaratek munduko seigarren postua lortu du 100 bizkar-igeriketan.

Eskerrik asko zuon parte hartzeagatik eta laster arte. Ondo izan.

Eibar-Real, Patxi Usobiaga, sutea, Picnic-a eta gaztetxoak profesionalen esku

2010(e)ko Abuztuak 10 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Kaixo guztioi!

Astebete igarota, hemen gara berriz ere, Eibarko Orrialdetik igarotako albisteen bilduma egiteko prest.

Gehienbat kirol kontuak dakargu azken laburpen honetan, herriko kirolariak sasoian daudeneko beste erakusle bat.

Patxi Usobiaga eskalatzailea, pozik.

Athletic taldeak, hiru jokalari eman ditu Eibarko Nesken Superligarako. Denboraldia jada hasi da, eta aurten ere mailaz ez jaisteko borrokatuko dute.  Arreta jarriko dugu aurtengo denboraldian, Estatu mailan nesken futbolean ematen ari diren aldaketak direla eta 8 izango baitira jaitsiko diren taldeak.

Bihar, asteazkena, Ipurua futbol zelaian, aurkezpen ofiziala egingo dute.

EiTB.com-ek ere zuzenean eskainiko du biharko partida, streaming bidez.

Eguzki plakak Ipuruan. Tribuna Nagusian kokatuko dituzte eguzki plakak. Ia astebete baino gehiago igaro da lan horiek egiten dabiltzala. Energi berriztagarrien aldeko apustuan jarraitzeko oso urrats garrantzitsua. Eguzki plaketatik jasotako energia Iberdrolari salduko diote eta horrela futbol taldeak diru sarrera gehiago izango ditu.

Eibarko gordailuan izandako sute batek lau ibilgailuri eragin die. Eibarko  ibilgailu-gordailuan izandako sute batek hiru autori eta furgoneta bati eragin die, suhiltzaileek eta Herrizaingo Sailak zabaldu dutenez.Aipatutako iturrien arabera, oraindik ez dakite nola sortu den 02:30ak aldera gordailuan jazotako sutea; orubea Matsaria kalean dago, eta ez dauka teilaturik. Eibarko Udaltzaingoak esan duenez, lau ibilgailuak urte batzuk daramatzate gordeta aipatutako ibilgailu-gordailuan.

Etxaniz eta Manu Garcia Eibar taldean geratuko diren edo joango ote diren zehazteke dago oraindik.

Eibarko Futbol Eskolan izena emateko epea irailaren 13a bitartean zabalik egongo da.

Picnic – Eibar Irailean-2010.

Eibarko udalaren Gizartekintza saileko Berdintasun zerbitzuak 4 ikastaro antolatu ditu. Ikastaroak 2010eko irailetik abendura emango dira.

Deialdia zabalik: XI. Asier Errasti Laburmetraia Jaialdia 2010.

Hilabete besterik ez opor gozoak amaitzeko. Saharatik etorritako gaztetxoek irailaren 10ean agur esango digute.

15 adin txikiko daude Gipuzkoan era profesionalean hartuta.

Gazteak Il Capo jatetxean afaltzera gonbidatzen zaitu!

Eskerrik asko eskainitako laguntza guztiagatik eta laster arte. Biharko partidan gozatzea opa dizuegu.

Eibar-Athletic, Mireia Arrate, Bertso-afaria eta bestelakoak

2010(e)ko Abuztuak 3 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Kaixo guztioi!

Hemen gara, uda sasoi honetan atsedenik gabe Eibarko orrialdean jasotako emarien laburpena zabaltzeko prest.

Mireia Arrate

Mireia Arrate

Hasteko kirol apur bat, liga amaitu zenetik asko eta askok egarri izango baitira.

Realak bere debuta egingo du Alcaineren aurrean eta Eibarrek Athletic bisitatuko du.

Manu Aguirre Ogando: “feo es ,pero es mi pueblo asi ke kuidadito ke te meto!!!! ……jjjjj…… ;)

Arrateko bertso afarirako txartelak salgai Kultu, Sagarbitza eta Kantabrian daude salgai, 28 eurotan. Urteroko martxari jarraituta, Arrate egunaren bezperan, irailaren 7an, bertso afaria izango da Kantabria jatetxean, eta kitto! Euskara Elkartearen eskutik. Irailaren 7an jardungo duten bertsolariak Sebastián Lizaso, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio eta Julio Soto izango dira, laurak ere goi mailakoak.

Eibarko airearen kalitatea ona da. Martxoaren 18a eta maiatzaren 16a bitartean egin zen ikerketa. Hirurogehi egunetan udalerriko airearen kalitatea ikertzeko estazio mugikorra jarri zen Eibarren eta emaitzak jakin berri dira. Gaur egun indarrean dagoen legediak ezartzen dituen mailak ikusita, Eibarko airearen kalitatea ona dela esaten du ikerketak.

Begirale titulua lortzeko ikastaroa. Izenematea abuztuaren 30etik irailaren 10era izango da. Eibarko Udalak, bailarako hainbat udalekin batera, begirale titulua lortzeko ikastaroa antolatu du datorren ikasturterako. Ikasturtearen prezioa 450eurokoa da Eibarren erroldatutakoentzat eta ikasleek bi epetan ordaintzeko aukera izango dute.

Udako egun hauetan irakurketarako proposamen bat eginez bukatuko dugu gaurko laburpena. “Ezin izango nuke eleberri hau hogeita hamar urterik idatzi” Mireia Arrate idazle eibartarrak “El año de los mil cafés” eleberriaren aurkezpena egin du.

Eskerrik asko guztiagatik eta laster arte agurtzen gara.