Argazkiak eibarren: Argazkilaritza maiatzean 2012

2012(e)ko Maiatzak 8 Eibar Iruzkinik ez

Eibar argazkiaren hiriburu bihurtu da beste behin: argazkilaritza maiatzean 2012 da horren erantzule. Eibarko Klub Deportiboaren eskutik, argazkia izango da udaberriko protagonista. Pasadan asteburuan abiatutako ekimenari esker erakusketak, tailerrak eta argazki rallya izango dira herrian, hona hemen egitarau osoa:

Argazkilaritza maiatzean 2012 Eibar - Kartela

Argazkilaritza maiatzean 2012 Eibar - Kartela

Erakusketak

- Jose Benito Ruizen ‘Diálogos sobre composición’ erakusketa > Maiatzak 4-27 / Portalean

- Santos Moreno Villaren ‘Alma de Cuba’ erakusketa > Maiatzak 4-27 / Portalean

- Xabier Ferrer Chusten ‘Grabarka’ erakusketa > Maiatzak 4-27 / Portalean

- Julian Ochoaren ‘Cuba’ erakusketa > Maiatzak 4 – Ekainak 3 / Topalekun, Arrate kultur elkartea

- 31 trofeo Argizaiola lehiaketa > Maiatzak 1-31 / Depor-Eibarko B deportiboa

- Deportiboko argazkilaritza taldearen ‘Erakusketa Kolektiboa / Colectiva’ > Maiatzak 1-31 / Ambigu, Portalea taberna, Centro social Untzaga aretoa ; Maiatzak 12 / Untzaga plaza

Tailerrak

- Argazki-estudioa kalean > Maiatzak 12, larunbata / Untzaga plaza

- Konposizio intentsiboa Joseba Benito Ruizekin > Maiatzak 18-19 / Portalean *Beteta

Argazki rallya

- Argazki-estudioa kalean > Maiatzak 27, igandea / Rally irteera Deportibotik

Argazkilaritza maiatzean 2012ko erakusketa Eibarren

Argazkilaritza maiatzean 2012ko erakusketa Eibarren

Egileak > José Benito Ruiz, Santos Moreno Villar, Xabier Ferrer Chust, Julián Ochoa, Trofeo Argizaiola, Eibarko Klub Deportiboa. Argazkilari Taldea

Antolatzaileak eta laguntzaileak > Eibarko Klub Deportiboko argazkilari taldea, Eibarko Udala, Ikatz, Arrate Kultur Elkartea – Topaleku, Centro Social Untzaga, Bar Ambigú, Taberna Portalea, Euskal Herriko Argazkilari Elkarteen Federazioa

350.000 euro Eibarren!

2012(e)ko Martxoak 7 Ane Santesteban Iruzkinik ez

ONCEren Kupoiak 350.000 euro utzi zituen Eibarren astearteko zozketan, hamar kupoi saritu saldu baitziren eta kupoi bakoitzari 35.000 euroko saria baitagokio. Aitor Aja Sierra saltzailearen eskutik heldu ziren sariak, berak saldu zituelako kupoiak Isasi kalea eta Unzaga Plazaren artean, udaletxearen parean.

ONCEk gogoratu du duela gutxi Donostia Ospitaleko salmenta-gunean ‘Rasca y gana’ delako bati esker gipuzkoar batek 50.000 euroko saria jaso zuela, eta asteburuko kupoiari esker Ermuan (Bizkaia) beste 125.000 euro banatu zirela eta Gasteizen beste 175.000 euro.

Iaz ONCEk Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) 44 milioi eurotik gorako sariak utzi zituen. Sariak Aitaren Egunaren Ezohiko Zozketaren atarian iritsi dira, martxoaren 19an 15 milioi euro eta 25 urtez hilabetero 6.000 euroko sariaren zozketa buruko baita.

ONCEren kupoiak 21.000 agente saltzaileen eskutik eros daitezke. Haien esku TPV delakoa (Salmenta Gune Terminalea) izanik, bezeroak nahi duen zenbakia aukera dezake. Horrez gain, ONCEren jokoaren webgune ofizialean ere jaso daitezke (www.juegosonce.es). Europapress

Eibarko historia iruditan; Gerra Zibila eta aurreko urteak

2012(e)ko Otsailak 13 Ane Santesteban Iruzkinik ez

Eibar 1937ko apirilean bonbardatu zuten. Gertakari honek eibartarrak hunkitu zituen; gure Facebookeko orrialdera begiratzea besterik ez dago urte horietan gertatutakoak herritarrengan izan zuen eraginaz jabetzeko. Gaur gure herritik ibilalditxo bat egingo dugu Eibarren Gerra Zibila iruditan ikusteko.

1937. urtera egin behar dugu saltoa. Gerra Zibila hasi eta gutxira, 1936ko irailean, frontea Eibarren egonkortu zen eta Gipuzkoa osoa nazionalen esku geratu zen, Eibar eta Elgeta izan ezik. Sei hilabeteren buruan, 1937ko apirilean, hasi ziren lehendabiziko erasoak. Alberto Cano Alonsok Eibarko suntsiketaren irudiak utzi dizkigu horman:

Apirilaren 24tik 26ra erosotu zuten Eibar eta 26an jausi zen nazionalen esku.

Eibar suntsitua izan aurretik nolakoa zen oroitzen al duzue? Ba Albertok Eibar 1937. urtea baino lehen nolakoa zen erakutsi digu iruditan. Bertan Eibarko Alde Zaharra ikus daiteke:

Eibartarrei izugarri gustatu zaie Albertok kontatutakoa eta Igancio Espinolak, irudi ederrak direla esateaz gainera, Eibarko Musika Bandaren irudiak ia ba ote dauden galdetzen zuen. Bideo hau partekatuz erantzuten zion Albertok.

Oroitzapenak oroitzapen, Albertok umore puntu bat eman nahi izan dio gerratearen gaiari, eta Vaya Semanita ETB-2ko programa ezagunaren bideo bat partekatu du aste honetan horman.

Iragan ostiralean San Blas Eguna ospatu zen Eibarren. “Jolin, San Blasak, zenbat urte zatitxo bat jan gabe”, zihoen Marina Huetek. Horrekin lorturik, eta esteka honekin gogorarazten genizuen larunbatean Italiako ihauteriak helduko zirela Eibarrera. Izan al zinaten? Eta zer moduzko giroa egon zen? Kontatu kontatu! :-)

Eta laburpenari amaiera polit bat emateko, pasa den astean gure taldeak, Eibarrek Alavesen aurkako partidua jokatu zuen. Garaipena gurea izan zen eta norgehiagokaren irudiak partekatzen genituen. “Partizado”, esaten zigun Diego Tejedorrek.

Eta bideo honekin, agur esateko ordua heldu da. Jarraitu orain arte bezala Eibarrrek Facebookean duen orrialdean parte hartzen. Guk laster itzuliko gara blog honekin. Bitartean pozik bizi eta izan zoriontsu! :-)

Eibarko bonbardaketaren 75. urteurrena. Zuen ideiak behar ditugu!

2012(e)ko Urtarrilak 9 Ane Santesteban Iruzkinik ez

Urte berria hasi dugu eta 2012 honetako apirilaren 25ean 75 urte beteko dira italiarrek Eibar bonbardatu zutenetik. Eibartarren bizitza guztiz eraldatu zuen gertakari honen urteurrena ospatzeko herritarren parte hartzea eskatu dute. Hori eta Facebookeko orrialdean jorratu diren beste zenbait kontu errepasatuko ditugu 2012ko lehendabiziko post honetan. Gurekin etorriko al zarete? :-)

Gabonetako oporren ostean bueltan gatoz, eta beraz, ezin gara hasi eibartar guztioi URTE BERRI ON esan gabe. Urte berriarekin batera, hitzordu garrantzitsu baten berri ematen genizuen duela egun batzuk komunitatean. Izan ere, datorren apirilaren 25ean 75 urte beteko dira Eibarko bonbardaketa izan zenetik, eta horren aurrean, esteka honekin animatzen zintuztegun ospakizun horretarako proposamenak botatzeko. Eibarko Udalak egun horretarako herritarren parte hartzea nahi du, eta hori dela eta, ekitaldi ezberdinen egitaraua eibartarrokin osatu nahi du. Ideiarik? Animatu!!

Maite Arroitajauregi du izena, eibartarra da eta ziur asko zuetariko askok talde ezberdinetan lan egiteagatik ezagutuko duzue, Morau, Lisabo edo Kashbad taldeetan, besteak beste. Mursego da honen azken proiektua, eta artista eibartarraren elkarrizketa eder bat partekatzen genuen. Maite ezagutu nahi? Gozatu!

Eibarko San Andres eskolako ikasle ohiak ere sare sozialei ongietorria eman die, izan ere, ikasle ohiak biltzeko asmoz, talde bat osatu dute Facebooken. Honen berri Lorea Echanizek eman digu gaur bertan eta zuk ere bertan ikasi baduzu eta garai hartako oroitzapenak partekatu nahi izatera, badakizu!

Eguberrien aurretik askok urte osoan itxaroten dugun Gabonetako Loteriarekin hitzordua genuen. Gertutik jarraitu genuen, baina zortea ez zen gure herrira iritsi. Hori bai, ziur asko nork edo nork diru apur bat eramango zuen etxera, ala?

Bestalde, aipatzen genizuen gure taldeak, Eibarrek, amaiera ona eman ziola urteari, izan ere, play-off-etara igoera postuan amaitu zuen 2011ko azken partida, 18. jardunaldia. Ondorengo partiduetan ere zorte on ona opa diogu gure taldeari.

Alberto Alonso Canok, berriz, dokumentu bat partekatzen zuen gu guztiokin senatuan dagoen eibartar baten informazioarekin.

Manuel Jesusek, berriz, gogoeta interesgarri bat uzten zuen Facebookeko orrialdean, izan ere, aurreko postean kontatzen genizuen bezala, kolokan dago Eibarko bingoaren etorkizuna, eta bere salaketa aditzera eman nahi izan du, beste behin, Manuelek. Gainera, Mahtma Gandhire hitz batzuk eskegitzen zituen horman. “Borrokatu eta borokatu”, esaten zuen horman. Hemen dituzue Gandhiren hitzak:

Iturria: Manuel Jesus Cancio

Iturria: Manuel Jesus Cancio

Eta musika apur batekin amaituko dugu gaurko posta, izan ere, Musikota Olayak kontatzen zigunez, 700 eibartarrek bisitatzen omen dute www.musikota.com, Oviedo bezalako hirien aurretik. Musika asko atsegin dugu eta!! Aupa Eibar!

Badakizue Eibar Facebookean duzuela eta nahi adina kontu partekatu ditzakezuela hemen baita blog honetan bertan ere. Gure aldetik besterik ez, urte berria ondo hasi duzuelakoan. Pozik bizi eta besarkada handi bat! :-)

Eibarrek ezin izan zuen Reala garaitu Ormaetxearen omenaldi partidan

2011(e)ko Abenduak 2 Ane Santesteban Iruzkinik ez

Eibarko Ipuruan Alberto Ormaetxearen omenez asteazkenean jokatutako Eibarren eta Realaren arteko partida izango dugu hizpide gaurko laburpenean. Futbola izan da, beraz, gai nagusia, Facebookeko orrialdean, baina beste kontu batzuei ere egingo diegu aipamena. Laburpenean gurekin etorriko? :-)

Azaroaren 30ean, asteazkena, Ipurua futbol zelaiak Realaren eta Eibarren arteko lagunarteko partida hartu zuen arratsaldeko 18:00etan, Alberto Ormaetxearen oroimen partida, hain zuzen ere. Eva Morairak geureak animatzen zituen: “Gora Eibar! :D ”. Partida zuzenean ikusteko aukera eskaintzen genizuen. Garaipena txuri-urdinentzat izan zen, Joseba Llorentek sartu baitzuen partidako gol bakarra. Lagunartekoan bildutako dirua Parkinson gaixotasunaren aurka lehiatzen duen Deba Beherako elkartearentzat izango da. Pozten gara, eta ia gisa honetako ekintza gehiago egiten diren!

Lau t´erdikoaren finala abenduaren 11ra arte atzeratzeko erabakia dute enpresek. Hala, EITB Kirolak Eibarko Facebookeko orrialdean parte hartu du eta Olaizolaren eta Irujoren arteko finala ikusteko sarreren zozketan parte hartzera gonbidatzen gintuzten. Nola? Soilik euren orrialdearen laguna eginez! Gu dagoeneko parte hartu dugu, eta, zuek? Egin klik hemen eta baliteke final handira doan joatea.

Amaitzeko, azaroaren 29an ETB-3n emango zuten Lokaleroak saioaren aurrerapena partekatzen genuen orrialdean, izan ere, Eibarko lokal bat erakutsi behar zuten. Ikusi al zenuten? Eta gustatu al zitzaizuen lokala? Horrela ez bada, hemen Eibarko gazteen lokala.

Eta honekin, gaurko amaiera emango diogu gure gaurko laburpenari. Izan zoriontsu eta badakizu, bihar Euskararen Eguna ospatuko dela munduko txoko guztietan, eta Euskaldunok Euskaraz Facebookeko orrialdean, 10.000 lagun lortu nahi dituztela. Lagunduko al diegu? Asteburu ona pasa eta kontatu zuen asteburuko planak Eibarko komunitatean, ondoren guk blog honetan bilduko ditugu zuen esandakoak. Eskerrik asko! :-)

Haustekunde orokorren emaitzak Eibarren

2011(e)ko Azaroak 21 Ane Santesteban Iruzkinik ez

PSOE izan da alderdirik bozkatuena 2011ko hauteskunde orokorretan, Eibarren, 4.310 boto eskuratuta (%28). Amaiur, 4.087 bozekin (%27), da bigarren indar. EAJk 3.504 boto lortu ditu (%23) eta PPk, 2.048 (%13). IU-LV alderdiak 650 boz eskuratu ditu eta UPyDk, 204.

Abstentzioa %31koa izan da. Hori horrela, bozen %100 zenbatuta dagoela, hauek dira 2011ko hauteskunde orokorretako emaitzak Eibarren (Kongresua). Segidan duzue emaitzen grafikoa:

Emaitzok 2008ko hauteskunde orokorren ildoa jarraitzen dute garaileari dagokionez, baina bigarren eta hirugarren indarretan aldaketa izan da: Amaiur eta Alderdi Popularra dira orain postuotan. Orain hiru urte, hauek izan ziren emaitzak:

PSOE 6.780 boto (%45,47)

EAJ-PNV: 3.447 boto (%23,12)

PP: 2.002 boto (%13,43)

EA: 860 boto (%5,77)

EB-B: 704 boto (%4,72)

Aralar: 608 boto (%4,08)

Abstentzioa: 7.829 (%34,27)

Datozen lau urteetakorako argazki politikoa mahai gainean dago. Zuen iritzi eta balorazioen zain geratzen gara, blog honetan bertan edo Eibarko Facebookeko orrialdean.

Film laburrak jaun eta jabe Eibarren aste osoan zehar!

2011(e)ko Azaroak 18 Ane Santesteban Iruzkinik ez

Eibar Asier Errasti XII. Film Laburren jaialdian murgilduta dago egunotan. Hitzorduak eman dituenak eta igandeko hauteskunde orokorrak izango ditugu mintzagai, besteak beste, gaurkoan, horiek izan baitira gai nagusiak Facebookeko orrialdean.

260 lan aurkeztu dira XII. Film Laburren jaialdira, eta antolatzaileak pozik azaldu dira parte hartzearekin. Esteka honekin kontatzen genizuen herriko zortzi film labur aurkeztu direla, eta euskarazko lanak guztira hamabost zirela. Bihar amaituko da jaialdia, beraz oraindik ere garaiz zabiltzate lan eder hauek ikusteko. :-)

Igandean hauteskunde orokorrak ospatuko dira Eibarren, eta zuzenean jarraituko ditugula aipatzen genizuen. Azken postean kontatzen genuen bezala, 18:00etatik aurrera gertatzen den guztia jarraituko dugu Eibarko blog honetatik. Badakizue zuen ekarpenak beti ongietorriak izango direla, eta nahi adina iruzkin utz ditzakezuela.

Eta duela minutu gutxi Jesus Elorduik esteka hau partekatu du Facebookeko orrian. Penaren penaz kontatzen zigun bihar Eibarren egingo den Rallysprintean Ángela Vilariño gidari hondarribitarrak  ezin izango duela parte hartu Euskadiko Automobilismo Federazioak aginduta.

Eta albiste triste honekin amaiera emango diogu gaurkoz gure postari. Badakizue Eibarko kontuak jakin nahi ditugula, eta horretarako Facebookeko orria dela txokorik onena. Animatu! Guk geure aldetik zuek esandakoak blog honetan bilduko ditugu. Izan zoriontsu! :-)

Hauteskunde orokorrak Eibarren: zuzenean jarraituko ditugu!

2011(e)ko Azaroak 17 Ane Santesteban Iruzkinik ez

Azaroaren 20an 2011ko hauteskunde orokorrak izango ditugu eta udal eta foru hauteskundeekin egin genuen bezala, adi jarraituko dugu Eibarren gertatzen dena. Oraingoan ere interesgarritzat jo dugu gau horretan Eibarko hauteskunde orokorren emaitzak, grafikoak barne, unean-unean jakinaraztea. Ikusmin handia eragin du hauteskunde gauak, eta ziur gaude, giroa gori-gori egongo dela.

18:00etatik aurrera gertatzen den guztia jarraituko dugu Eibarko blog honetatik eta Facebookeko orrialdetik: jazoerak, balizko emaitzekin egindako porrak, eta… hauteskunde orokorren emaitzak Eibarren. Betiko moduan, zuen iruzkin eta ekarpenen zain gaude; horiek ere, hurrengo egindako post batean bilduko ditugu eta.

Zuen apustuak pentsa ditzazuen, hemen dituzue 2011 udal hauteskundeen emaitzak Eibarren:

PSE-EE: 5.024 boto

Bildu: 3.673 boto

PNV: 2.624 boto

PP: 1.112 boto

H1!: 299 boto

Eta 2008ko hauteskunde orokorren emaitzak:

PSOE 6.780 boto (%45,47)

EAJ-PNV: 3.447 boto (%23,12)

PP: 2.002 boto (%13,43)

EA: 860 boto (%5,77)

EB-B: 704 boto (%4,72)

Aralar: 608 boto (%4,08)

UPyD: 97 boto (%0,65)

Abstentzioa: 7.829 (%34,27)

Adi, hortaz, blog honetara eta Facebookeko komunitatearen orrialdera. Emaitzak jakin ahala, jakinarazten saiatuko gara eta, hala, 2011ko hauteskunde orokorren Eibarko emaitzak ezagutuko ditugu.

Marka berria Eibarren: herriko 1.000 lagun bildu dira Facebooken

2011(e)ko Azaroak 4 Libe Mimenza Iruzkinik ez

Eibarko 1.000 lagun Facebookeko orrialdean biltzea lortu dugu. Zorionak guztioi, txapeldunak gara eibartarrak! Hauxe izango da gaurko laburpeneko gai nagusia… Baina badira gehiago!

Hasteko eskerrak eman beharrean gaude, izan ere, beste behin, onenak garela erakutsi dugu eibartarrok :-) . Talde handia osatu dugu gure txokoan, eta hori guztia zuei esker, komunitate hau bizirik mantentzearen arrazoi nagusietako bat zuek zarete eta izugarri pozten gaitu horrek. Aurretik aipatu dugun bezala, Eibarrek marka ezarri du eta dagoeneko 1.000 lagun gara Facebookeko orrialdean. ZORIONAK bihotz bihotzez! Hemen Eibarko jendeak herriaren inguruan hitz egiten du, betiere errespetuz, eta aurrerantzean ere hala izatea nahiko genuke, beraz, jarraitu Eibarren inguruko albisteak, abisuak, iritziak edo deialdiak orrialdean partekatzen, oreibartarron erreferentzia izaten jarraitu nahi dugu eta. Aupa zuek eta esker mila berriz ere! :-)

Eta beste kontu batzuetara egingo dugu saltoa. Iragan astelehenean, azaroak 1, Santu Guztien eguna edo Domu Santuen Eguna ospatu zen, eta Eibarko hilerria ere, urteroko legez, lorez jantzi zen. Ohikoa da egun horretan hilerrira joan eta hildako lagun eta senitartekoak gogoratzea. Horren harira, ETB-2ko Euskadi Directoko lantaldea gure herrira hurbildu zen, Eibarrek etxeko animalia edo maskotez agurtzeko tanatorio edo beilatoki bat zabaldu baitu duela ez asko. Ekimen berritzailea da hau, eta Mariaje Beorlegik bideo honen inguruan bere iritzi propioa ematen zuen “Eibarren maila” dagoela adieraziz.

Eta toki berezi hau aurkeztu eta gero, gaurkoz amaiera emango diogu gure postari, hori bai, aldez aurretik, berriz ere gure esker ona adierazi nahi dizuegu Facebookeko orrialdean parte hartzeagatik, 1.000 lagun ez baitira egunero egiten. Zorionak eta segi horrela, Eibarrek merezi du eta. Gainera, badakizu hemen kontatzen dituzuen kontuak blog honetan laburtzen ditugula, herritarren azaltzen duten moduan. Pozik bizi eta asteburu on guztioi! :-)

Eibarko Liburu eta Diska Azoka Untzaga plazan eta desapyua Finlandian

2011(e)ko Urriak 14 Libe Mimenza Iruzkinik ez

Eibarko Liburu eta Diska azoka Untzaga plazan dago iada eibartarren zain. Finlandia saioko lagunek berriz, Eibar eta Azpeitia aurrez aurre jarri dituzte auto desapiyuan. Horiexek izan dira aste honetan Eibarko Facebookeko orrian jaso ditugunak. Ekin diezaiogun gaurko laburpenari!

Eibar plaza garrantzitsua da oraindik ere liburu-saltzaile eta argitaratzaileentzat eta horren islada da gaur bertan abiatu den Liburu eta Diska Azoka. Ohikoa den bezala, Untzaga plazan kokatu dira stand-ak eta bertan egongo dira urriaren 23rarte. Azken nobedadeak, klasikoak, best sellerrak… danetik aurkituko duzue bertan. Gure herriko horman partekatutako albistean, urrian zehar burutuko diren beste hainbat ekintzen berri ere izan dezakezue, hementxe lotura.

Bestalde ETB-1 kateko Finlandia umore saioak pasadan igandean ekin zion denboraldi berriari eta urteko lehen desapiyuan Eibar eta Azpeitia aurrez aurre jarri zituen. Finlandiako bandak gure orrian elkarbanatu zuen atzo norgehiagokaren bideoa. Olaberriko kartingean egin zuten hitzordua Txus Jaiorekin batera eta hauxe izan zen bertan gertatu zana, nork irabazi ote zuen?

Iritsi da ostirala azkenean eta asteburuan murgilduko gara buru belarri, baina badakizue, gurekin bat egiteko, edozein une aprobetxatu dezakezuela, Eibarko horman bertan edota gure herriko blogean topatuko baikara. Eskerrik asko zure parte hartzeagatik eta laster arte. Ongi izan!