Etiketa honen artxiboa: susi rodriguez

‘Negozioa, euskara eta Internet’ mahai-ingurua, #EBEuskadi 2013n

“Negozioa, euskara eta Internet” du izena, mahai-ingurua da eta Haritz Rodriguezek gidatuko du 2013ko #EBEuskadi ekitaldian. 12:10ean hasiko da eta 13:10ean amaituko dugu. Euskarazko negozioen egoera Interneten nola dagoen aztertuko dugu, eta hainbat gairen inguruan hitz egiteko aukera izango dugu: krisia, kooperatibismoa -egitasmo berri batekin hasteko formula bezala ulertuta-, mugikorrentzako app-en merkatua, diru-laguntzak, software askearekin egindako garapena, prestakuntza, finantziazioaren bilaketa…

Mahai-inguruan parte hartuko duten gonbidatuek euren proiektuak aurkeztuko dizkigute eta euren esperientziaren berri emango digute. Jakin nahi al duzu nortzuk egongo diren bertan? Hemen dituzu:

Haritz Rodriguez

Haritz Rodriguez

Haritz Rodriguez (@tokitan) aurkezlea izango da

Euskal kazetaria da. Prentsa tradizionalean 10 urte baino gehiago lanean aritu ondoren, bai paperean baita online (irratian eta telebistan) 2007an bideoak online partekatzeko lehen euskarazko plataforma sortu zuen. 2010ean bere enpresa propioa sortzea erabaki zuen eta Transistoria izena jarri zion Internetera bideratutako ikusentzunezko produktorari. 2005ean sortu zuen bere lehen bloga egunkari batentzat, eta geroztik, hainbat ekimen garatu ditu blogen arloan. Gaur egun Barking Blogs agentzia zuzentzen du. Horren baitan, Blog on Brands izena duen ekimena sortu du.

Gorka Julio

Gorka Julio

Gorka Julio, @teketen (mahai-inguruan hartuko du parte)
Ingeniari Tekniko Informatikoa (UPV-EHU) eta software askean masterduna (UOC). Zenbait hedabideetan kolaboratu du eta euskararen, teknologiaren eta hacktivismoaren arloetako hainbat ekimenen bultzatzailea da. Gaur egun, Cooperativa Talaiosen egiten du lan (bere sortzaileetako bat da). Batez ere, web garapenean gizarte tresnetan, mugikortasunean, e-learningean, parte hartzeko baliabideetan, informazioaren analisian, sare sozialetako analisian informazioaren kudeaketan eta teknologia-estrategien garapenean ahalegintzen dira.

Iker Etxebarria

Iker Etxebarria

Iker Etxebarria, @ikerapps (mahai-inguruan hartuko du parte)
Deustuko Unibertsitatean Informatika Ingeniaria. Mikroprosetzaileen inguruko gaiak jorratzen dituzten pare bat libururen egilekidea. Esperientzia handiko gizona bai irakasle bezala, bai zuzendaritzan (FECYTko ITa , ESS Bilbaoko managerra, Alecop-eko I+D zuzendaria). Asko gustatzen zaio ikerkuntza eta IKT-ren esperimentazio aktiboa. Paralisia sortzen duen analisiaren kontrako gizona dugu, Euskalapps atariaren bultzatzailea eta Flipover.org-eko teknologia zuzendaria.

Susi Rodriguez

Susi Rodriguez

Susi Rodriguez, @elurnet (mahai-inguruan hartuko du parte)
Goi-ingeniari Informatikoa da eta ezagutzaren eta praktikarako komunitateen zuzendaritzan eta kudeaketan da aditua. Gizarte-webarekin erlazioa duten zenbait egitasmotan hartu du parte (horietako batzuk zuzendu ditu) eta zenbait enpresa txiki eta ertaini eta denda txikiri eman die laguntza ondorengo arlo hauetan: TICS-ak nola ezarri, nortasun digitala, sare sozialak eta merkataritza elektronikoa. 2005etik, Elurneten egiten du lan; gerentea da bertan eta bere sortzaileetako bat. Software askean dago espezializatuta enpresa hori eta prestakuntza zerbitzuak ematen ditu. Halaber, web garapenean, e-learning-erako teknologietan eta teknologia-aholkularitzan ere eskaintzen ditu bere zerbitzuak.

Amaia Ocerin

Amaia Ocerin

Amaia Ocerin, @amaia_ocerin (mahai-inguruan hartuko du parte)
Interneteko zenbait proiektutan ibili eta gero (Bilboko Udalaren edota Guggenheim museoaren web atarian, adibidez), Azkue Fundazioko Marketing eta Social Media Manager eta Komunikazio arloko teknikaria dugu. Internet soziala erabiliz proiektu berriak sortzea da gehien gustatzen zaiona. Aldi berean, proiektu berri batekin dabil.