Etiketa honen artxiboa: arrieta ahizpak

Arrieta Metodoa: Begiekin hitz egitea, #EBEuskadi13 -n

Lourdes eta Mentxu Arrieta ahizpak dira, Beasainen (Gipuzkoa) jaiotakoak eta emakume bereziak. Lourdes kooperatiba bateko presidentea da eta otsailean 45 urteko gizon dotore batekin ezkondu zen. Mentxu psikologoa eta kriminologoa da eta sexologian masterra egiten ari da. Hori ez da, baina, beraien berezitasuna; euren mugimenduak mugatzen dituen mugimendu-gaitz batekin jaio ziren eta zenbait urtez ezin izan zuten elkarrekiko komunikaziorik izan. Askok “garun-paralisitzat” hartuko genuke, baina beraiei hitz egokiak erabiltzea gustatzen zaie eta beren gaitzak “Sortzetiko Atetosis bikoitza” izena du.

Aurtengo apirilaren 20an, Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian euren bizitzaren inguruko dokumental bat aurkeztu dute, @elmetodoarrieta, “Moriarti” ekoizleko Jorge Gilek zuzenduta eta azken hiru urteetan grabatuta.

Sin título-1

El método Arrieta (Teaser) from Moriarti on Vimeo.

EBEuskadi13n sekulako bi emakume horiek izango ditugu. Mentxuk eta Lourdesek azalduko digute nola, ospitalean bata bestearen ondoan egonda, komunikazio sistema bat egin zuten, begietako mugimenduan oinarrituta, alfabetoa marrazteko. Halaber, guztioi metodo hori ezagutzera eman nahi izan zutela azalduko digute. Horretarako, besteak beste, orain dela lau urte hasi ziren euren esperientzia eta metodoa ezagutarazten eitb.com-en duten blog batean. Blog horren eta teknologia berrien erabiltzaile gisa izan duten esperientzia kontatuko digute.

Gainera, Jorge Gil zuzendariaren laguntzarekin dokumentalaren grabazioaren nondik norakoak azalduko dizkigute.

EBEuskadi13n norbere aukerak bilatzeko goiburuari fidela bada, bi emakume horiek dira.