Egilearen artxiboa: blogs eitb

‘Negozioa, euskara eta Internet’ mahai-ingurua, #EBEuskadi 2013n

“Negozioa, euskara eta Internet” du izena, mahai-ingurua da eta Haritz Rodriguezek gidatuko du 2013ko #EBEuskadi ekitaldian. 12:10ean hasiko da eta 13:10ean amaituko dugu. Euskarazko negozioen egoera Interneten nola dagoen aztertuko dugu, eta hainbat gairen inguruan hitz egiteko aukera izango dugu: krisia, kooperatibismoa -egitasmo berri batekin hasteko formula bezala ulertuta-, mugikorrentzako app-en merkatua, diru-laguntzak, software askearekin egindako garapena, prestakuntza, finantziazioaren bilaketa…

Mahai-inguruan parte hartuko duten gonbidatuek euren proiektuak aurkeztuko dizkigute eta euren esperientziaren berri emango digute. Jakin nahi al duzu nortzuk egongo diren bertan? Hemen dituzu:

Haritz Rodriguez

Haritz Rodriguez

Haritz Rodriguez (@tokitan) aurkezlea izango da

Euskal kazetaria da. Prentsa tradizionalean 10 urte baino gehiago lanean aritu ondoren, bai paperean baita online (irratian eta telebistan) 2007an bideoak online partekatzeko lehen euskarazko plataforma sortu zuen. 2010ean bere enpresa propioa sortzea erabaki zuen eta Transistoria izena jarri zion Internetera bideratutako ikusentzunezko produktorari. 2005ean sortu zuen bere lehen bloga egunkari batentzat, eta geroztik, hainbat ekimen garatu ditu blogen arloan. Gaur egun Barking Blogs agentzia zuzentzen du. Horren baitan, Blog on Brands izena duen ekimena sortu du.

Gorka Julio

Gorka Julio

Gorka Julio, @teketen (mahai-inguruan hartuko du parte)
Ingeniari Tekniko Informatikoa (UPV-EHU) eta software askean masterduna (UOC). Zenbait hedabideetan kolaboratu du eta euskararen, teknologiaren eta hacktivismoaren arloetako hainbat ekimenen bultzatzailea da. Gaur egun, Cooperativa Talaiosen egiten du lan (bere sortzaileetako bat da). Batez ere, web garapenean gizarte tresnetan, mugikortasunean, e-learningean, parte hartzeko baliabideetan, informazioaren analisian, sare sozialetako analisian informazioaren kudeaketan eta teknologia-estrategien garapenean ahalegintzen dira.

Iker Etxebarria

Iker Etxebarria

Iker Etxebarria, @ikerapps (mahai-inguruan hartuko du parte)
Deustuko Unibertsitatean Informatika Ingeniaria. Mikroprosetzaileen inguruko gaiak jorratzen dituzten pare bat libururen egilekidea. Esperientzia handiko gizona bai irakasle bezala, bai zuzendaritzan (FECYTko ITa , ESS Bilbaoko managerra, Alecop-eko I+D zuzendaria). Asko gustatzen zaio ikerkuntza eta IKT-ren esperimentazio aktiboa. Paralisia sortzen duen analisiaren kontrako gizona dugu, Euskalapps atariaren bultzatzailea eta Flipover.org-eko teknologia zuzendaria.

Susi Rodriguez

Susi Rodriguez

Susi Rodriguez, @elurnet (mahai-inguruan hartuko du parte)
Goi-ingeniari Informatikoa da eta ezagutzaren eta praktikarako komunitateen zuzendaritzan eta kudeaketan da aditua. Gizarte-webarekin erlazioa duten zenbait egitasmotan hartu du parte (horietako batzuk zuzendu ditu) eta zenbait enpresa txiki eta ertaini eta denda txikiri eman die laguntza ondorengo arlo hauetan: TICS-ak nola ezarri, nortasun digitala, sare sozialak eta merkataritza elektronikoa. 2005etik, Elurneten egiten du lan; gerentea da bertan eta bere sortzaileetako bat. Software askean dago espezializatuta enpresa hori eta prestakuntza zerbitzuak ematen ditu. Halaber, web garapenean, e-learning-erako teknologietan eta teknologia-aholkularitzan ere eskaintzen ditu bere zerbitzuak.

Amaia Ocerin

Amaia Ocerin

Amaia Ocerin, @amaia_ocerin (mahai-inguruan hartuko du parte)
Interneteko zenbait proiektutan ibili eta gero (Bilboko Udalaren edota Guggenheim museoaren web atarian, adibidez), Azkue Fundazioko Marketing eta Social Media Manager eta Komunikazio arloko teknikaria dugu. Internet soziala erabiliz proiektu berriak sortzea da gehien gustatzen zaiona. Aldi berean, proiektu berri batekin dabil.

Guillermo Diazek (@WillyrexYT) eta Youtubeko bere bizipenak itxiko dute #EBEuskadi13

Guillermo Diazek (Willy Rexek, @WillyrexYT) itxiko du Euskadin ospatzen den EBEaren bigarren edizioa. Espainiako Youtuber gazte hau 35 minutuz arituko da plataformarekin izandako bizipenaz.

19 urte ditu eta Estatuko ‘youtuber’ik onenetarikoa dela esaten dute. Youtuben 1.000.000 harpidedun dituzten ondorengo bi kate hauen jabea da: “Willyrex” y “TheWillyrex“.

Amaierako hitzaldian Youtuben hastearen arrazoiak azalduko ditu. Halaber, arrakastaren klabeak nondik datozen zehaztuko du. Horrela, 1000.000 harpideduneko kopuru hori nola lortu dituen kontatuko digu.

Era berean, jarraitzaileekiko interakzioa sustatzeko sare sozialen erabileraz arituko da, eta Youtube plataformari buruzko bere iritzia emango du. Gainera, Youtubersen inguruan enpresek duten ustea azalduko digu eta Youtuberen etorkizunari begiratzen saiatuko da.

Guillermori buruz

WillyRex

WillyRex

Guillermo Diaz, Batxilergoa bukatu eta gero, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan hasi zen. Hilabete batzuk beranduago, Youtuberi aukera gehiago ikusi zizkion eta karreran ematen zuen denbora plataformari ematea erabaki zuen. Hortik gutxira, bere enpresa sortu zuen: WILLYREX S.L.

Sara Gandarak (@saragandara -k) egingo die ongietorria #EBEuskadi13 -ko parte-hartzaileei

Sara Gandara (@saragandara) Euskal Telebistako Eguraldiko asteburuetako aurkezlea eta Oscar Terolekin batera ostegunetan ematen duten eta umorezkoa den ‘Ya queda menos’ saioaren aurkezlea izango da #EBEuskadi13-ko parte- hartzaileei ongi etorria emango diena.

“EBEuskadi ecosistema”- rekin harremanak izan ditu; beraz, Sarak, telebistan egindako lanaren inguruan hitz egiteaz gain, ETB “NickdutNik”-en teknologia berrien inguruko espazio horretan egindako lanaren inguruan arituko da aurtengo EBE-an.

Sara Gandara gaurko egoeraz arituko da eta, #EBEuskadi13ren goiburuak dioen bezala, inoiz ez denez berandu gure aukeren bila abiatzeako, hark horren inguruko gogoeta pertsonala egingo du. Horretarako, hitzaldia “Ya queda menos” programako sketchekin lagunduko du.

Sararen inguruan

Sara Gandara

Sara Gandara

Sara Gandara (@saragandara, Lezama, 1981) Kazetaritzan lizentziaduna da (UPV-EHU) eta ETBko hainbat saiotatik ibili da. Besteak beste, ETB Kiroletan, “NickdutNik” teknologia saioan eta “Gaur Egun”en. 2012tik, Eguraldia saioan dabil, asteburuetako txandan. Eta orain, “Ya queda menos” umorezko programa aurkezten du, Oscar Terolekin batera.

Pedro Ricote #EBEuskadi13 –n izango da

Pedro Ricote (@rikote) EBEuskadi13-ko arratsaldeko azken aurreko hitzaldia emango du: “Telebistako ekoizleek orain Interneten lortu nahi dituzte irabaziak”. Pedro Boomerang Live plataformako zuzendari exekutiboa (CEO) da eta Interneteko ikus-entzunezko edukien bilakaeraren inguruan hitz egingo du.

Pedroren asmoa, bizi dugun testuinguru sozialaren aurkezpena egitea da eta, krisiaren ondorioz, zenbait enpresek orain merkatu berrietan bilatzen dute negozioa. Horren adibide argia da ikus-entzunezko merkatuaren monopolioa duen YouTube.

Pedro Ricoteri buruz datu gehiago

Pedro Ricote

Pedro Ricote

Pedro Ricote Zuzenbidean eta Administrazioan eta Zientzia Politikoetan lizentziatua da Madrilgo Unibertsitate Autonomotik. Duela lau urte sartu zen ikusentzunezko munduan, Boomerang TVren hainbat produkziotan gastuaren kontrolerako teknikari gisa lan eginez. Halako batean, enpresako produktore exekutibo eta Multiparkeko bazkide zen arduradun baten (Boomergek zati bat duen enpresa) laguntzaile jarri zuten arte. Postu horretan, besteak beste, Telecincoko “Tierra de Lobos” telesaileko produkzioa kontrolatzen zuten. 2010-2011 ikasturtean BTV taldea Internetek telebistako edukiak zabaltzeko bide alternatibo gisa izan dezakeen aukera aztertzen hasi ziren eta duela urtebete baino gehiago Boomerang Live sortu zuten. Gaur egun, proiektu honen CEOa da, Boomerg TVk internetarako duen negoziolinearen arduradun. Oraingoz, kate bakarra dute, Bgames eta eduki guztia bideojokoen ingurukoa da baina kate tematiko gehiago ireki nahi dituzte. Hala, Network bat ireki dute Youtuben 3 kanal dituena,, boomerang live barne, ia milioi bat harpidedun eta 20 milioi bideo-erreprukzio hilean.

Arrieta Metodoa: Begiekin hitz egitea, #EBEuskadi13 -n

Lourdes eta Mentxu Arrieta ahizpak dira, Beasainen (Gipuzkoa) jaiotakoak eta emakume bereziak. Lourdes kooperatiba bateko presidentea da eta otsailean 45 urteko gizon dotore batekin ezkondu zen. Mentxu psikologoa eta kriminologoa da eta sexologian masterra egiten ari da. Hori ez da, baina, beraien berezitasuna; euren mugimenduak mugatzen dituen mugimendu-gaitz batekin jaio ziren eta zenbait urtez ezin izan zuten elkarrekiko komunikaziorik izan. Askok “garun-paralisitzat” hartuko genuke, baina beraiei hitz egokiak erabiltzea gustatzen zaie eta beren gaitzak “Sortzetiko Atetosis bikoitza” izena du.

Aurtengo apirilaren 20an, Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian euren bizitzaren inguruko dokumental bat aurkeztu dute, @elmetodoarrieta, “Moriarti” ekoizleko Jorge Gilek zuzenduta eta azken hiru urteetan grabatuta.

Sin título-1

El método Arrieta (Teaser) from Moriarti on Vimeo.

EBEuskadi13n sekulako bi emakume horiek izango ditugu. Mentxuk eta Lourdesek azalduko digute nola, ospitalean bata bestearen ondoan egonda, komunikazio sistema bat egin zuten, begietako mugimenduan oinarrituta, alfabetoa marrazteko. Halaber, guztioi metodo hori ezagutzera eman nahi izan zutela azalduko digute. Horretarako, besteak beste, orain dela lau urte hasi ziren euren esperientzia eta metodoa ezagutarazten eitb.com-en duten blog batean. Blog horren eta teknologia berrien erabiltzaile gisa izan duten esperientzia kontatuko digute.

Gainera, Jorge Gil zuzendariaren laguntzarekin dokumentalaren grabazioaren nondik norakoak azalduko dizkigute.

EBEuskadi13n norbere aukerak bilatzeko goiburuari fidela bada, bi emakume horiek dira.

Ricardo Amasté (@Ricardo_AMASTE) eta Goteo, #EBEuskadi13 -n

11:05ean, Ricardo AMASTÉk (@Ricardo_AMASTE) bere hitzaldiari hasiera emango dio. 35 minutuan, Goteo izeneko finantziazio kolektiborako (diru ekarpenak) eta lankidetza antolaturako (zerbitzuak, azpiegiturak, mikrolanak eta beste baliabide abtzuk) sare soziala aztertuko du. Goteo sare sozialaren bidez, DNA zabaleko ekintza autonomoen garapena sustatu nahi dute, gizartearen hobekuntza iraunkorra eta ondasunen eta baliabide komunen aberastasuna lortzen dituzten aukera berriak sortzeko.

Goteo Euskadi, funding baino gauza askoz gehiago” izenburuarekin, AMASTÉk 2011ko azaroan ‘Ureztapen Kapitala’ko (tantaz tantakoa) proiektuetan inbertitzeko eta guztion aldeko, ezaguera librearen eta kode zabalaren garapenean laguntza lortzeko sortu zuten plataformaren ezaugarriak azalduko ditu. GoteoEuskadi 2012ko iralean ColaBoraBoraren bidez abian jarritako tokian tokiko lehen nodoa da.

Hitzaldian, besteak beste, hauek azalduko dira: Crowdfunding-a zer den, zabalik dagoen zerbaitetan zergatik arreta jarri behar dugun eta Goteoren ezaugarri nagusiak. Halaber, crowdfunding-ak, diruaren erabileraz gain, ekintzaileei eta sustatzaileei zein proeiktu horiek aldi berean finantzatzen dituztenei ematen dizkien aukerak eta interesak azalduko ditu AMASTÉk.

Zerbait Ricardori buruz

Ricardo Amaste

Ricardo Amaste


Ricardo AMASTÉ, bilbotarra da guztiaren gainetik, 1974tik. Des-artista eta apokaliptikoa, Eskorbuto eta Bob Esponjaren artean dago, anarko-komunitarista informala, prokomunaren eta txikitzearen militante inkoherentea, etika feministak eta permakulturak liluratua, noraezean beti. ColaBoraBora-n kooperatibista da gaur egun, garapen bidean dagoen irla batean, errealitatea eta ametsaren artean, “lau ardatzetan oinarritzen gara: prokomuna, kode irekia, elkarlan praktikak eta ekintzailetza” azaltzen du berak. I-kosistema permakulturala eta femista batetik harreman, organizazio, ekoizpen eta kontsumo eredu berriak sortu nahi ditu sare zabaltzaileen eta P2P dinamiketan. Gainera, Fuente Abiertas Fundazioaren sortzaileetako bat da, Goteoren bultzatzailea, eta GoteoEuskadi ureztatzeko koordinatzaileetariko bat da.

Xabier Alvarezek #EBEuskadi13 -ko hasierako hitzaldia emango du

Maiatzaren 11n, 10:00etatik aurrera, Xabier Alvarezek hasierako hitzaldia emango du, #EBEuskadi -n, Bilboko Multibox aretoan: “Nola lortu nire negozioa erakargarria izatea inbertitzailearentzat”

Alvarezek honako galdera hauek egingo ditu: Uste al duzu zure negozioa bertan inbertitzeko modukoa dela? Uste duzu inbertitzaile guztiek maite izango dutela zure “startup”a? Bada, sentitzen dut, baina baliteke horrela ez izatea. Oraingoz ez, behintzat.

“Startup”etan inbertitzen duen inbestitzaileak arrisku-kapitaleko irizpideak jarraitzen ditu, eta irizpide horiek oso zehatzak izaten dira; enpresa gutxik izaten dute irizpide horiek betetzeko gaitasuna, euren bideragarritasuna aseguratuta duten enpresek ere ez. Izan ere, arrisku-kapitalak inbertitzeko modukoak diren enpresetan inbertitzen du, ez bideragarritasuna duten enpresetan. Eta horrek ez du beti negozioaren bideragarritasunarekin zerikusia izaten.

Hori dela eta, zure “startup”ak kapitala behar badu (gasolina balitz bezala) ez galdu hitzaldi hau; ikasiko duzu zeintzuk diren zure “startup”ak inbertitzaileak erakartzeko behar dituen osagaiak edo parametroak. Edo, zure negozioak ez badu parametro horiek izateko aukerarik, zer egin behar duzun dirurik eta denborarik ez galtzeko Inbertsio Forotik Inbertsio Forora.

Xabier Alvarez

Xabier Alvarez

Xabier Alvarez

Deustuko Unibertsitatean Zuzenbidean lizentziatua da, eta Enpresa Zuzenbidean Masterra ere badu. Sei urte PricewaterhouseCoopers. en egin ondoren, beste hiru bazkiderekin batera, Alvarez Linacisoro & Asociados sortu zuen eta bertatik “Start Corporate Services” bultzatu zuten, ekintzaileen ekosistemarekiko lotura eta irudi gisa. M&A-n eta arrisku-kapitalean espezializatuta dago, eta azken urteetan 20 startupen finantzaketan baino gehiagotan parte hartu du. Gainera, MicroWave Ventures enpresa bultzatzailearen sortzaileetako bat eta Inbertsio Fondoaren Managing Partnerra da. Fondo hori Euskadi+ -n hazi fasean dauden Startups teknologikoetan zentratuta dago. Era berean, Deustuko Unibertsitateko Enpresa Zuzenbide Masterreko irakasle da, Deustuko Exekutive MBA Ekintzaileentzako Modulorako irakasle eta tutore da eta unibertita horretan ematen den Zuzendaritza Estrategikorako Masterrean, Berrikuntza eta Ekintzailetza Moduluaren irakasle da. Ahhh! Eta Athleticekoa da…

Ignacio Garcia, iZettle-ko Espainiako zuzendaria, #EBEuskadi13n hizlari

Ignacio Garcia, iZettle-ko Espainiako zuzendaria izango da #EBEuskadi13-ko hizlarietako bat. iZettle kasua izango du hizpide eta mugikorren bidezko ordainketek empresa txiki eta ertainetan duten eta izango duten etorkizunaz mintzatuko da. Horretaz gainera, ordaiketa sistema honek enpresa handietan duen balio erantsiaz ere arituko da.

Ordainketak mugikor bidez egiten dituztenen kopurua oso urria da. Gauza jakina da smartphone-ak gogor sartu direla Europan, eta Android sistema dela jaun eta jabe. Diru-zorro birtuala, ordea, ez dago oso hedatua Espainian. Ahalegin asko egin badira ere, geolokalizazio bidezko eskaintzak, QR Kodeak… oraindik ez da gure egunerokotasunaren parte bilakatu.

iZettle bezalako zerbitzuen xedea ordaiketa masiboa erabiltzen dutela da: txartela, hedatutako software bat, mugikorretarako aplikazioa eta segurtasuna eta mugikortasuna bermatzen dituen hardware bat. Horrek guztiak ordainketarako tresna batean bilakatzen ditu Smartphoneak edo tabletak, mugikortasuna, erraztasuna eta eskuragarritasunerako aukera emanez. Izan ere, honen modelo ekonomikoa “pay as you go”-ean oinarritzen da.

Ignacio García

Ingeniari Industriala ikasi zuen Madrilgo Carlos III.a Unibertsitatean eta Nazioarteko merkataritzako goi mailako tituluduna da. Egun iZettle konpainiak Espainian duen goreneko arduraduna da, hau da, Smartphone edo tabletekin ordainketak egiteko mugikorretarako aplikazioan Europan lider den konpainiako arduraduna. Ignaziok izugarri gustoko ditu teknologia berriak eta mugikorrekin zer ikusia duen oro, eta horren adibide garbia mundu honetan duen esperientzia da. Esaterako, iZettle-n sartu aurretik, Zeerca enpresaren sortzaileetako bat izan zen.

Maximo Gavetek EBEuskadi13 kartela diseinatu du

Maximo Gavete (@omixan) irudi korporatiboan eta argitalpen-diseinuan espezializatutako diseinatzaile grafikoak #EBEuskadi13 kartela diseinatu du. Lan hau #EBECiudades proiektu orokorraren baitan dago.

Maximok #EBEuskadiko kartelaren ezaugarriak azaldu ditu: “Grafikoak berrikuntza, norabide aldaketa eta mugikortasuna sinbolizatu nahi du borobil moduko baten bidez. Krisia atzean utzi nahi duen eta aurrera eramaten gaituen helize modukoa da grafikoa. Uhinek aldaketa etengabea sinbolizatu nahi dituzte. Nerbioi itsasadarraren eta Guadalquivir ibaiaren bidez Bilbo eta Sevilla elkartzea du helburu. Koloreek EBEren unibertsokoak izaten jarraitzen dute, eta horia du horren nortasuna ispilu”.

Zuetako askok dakizuenez, Maximo Gavetek izan du EBE12 ekitaldian aurkeztu zuten EBE markaren irudia aldatzeko ardura. “EBE markak ekitaldiaren egunetan izaten den argia, kolorea, aniztasuna eta energia islatu behar ditu, eta, era berean, dagoeneko geure egin dugun sinboloari eutsi behar dio: luma-muturrari. Sinplifikatuta bada ere, horri ere eutsi diogu idazkerarekin lotzeko, hori baita webean komunikazioaren bizkarrezurra”. Logoa Bartzelona eta Bilboko ekitaldietara moldatu izanak berretsi baino ez du egiten azalpen hau.

EBEuskadi13 kartela

EBEuskadi13 kartela

Vueling eta Coca-Cola, EBEuskadi13 ekitaldiko laguntzaileak

Vuelingek eta Coca-Colak bat egin dute EBEuskadi13 maiatzaren 11an EiTBko Bilboko egoitzan “Bilatu zure aukerak” lelopean egingo den ekitaldiarekin. Bata zein bestea EBEuskadiren lehen edizioan ere izan genituen bidaia-lagun; iaz, hain zuzen ere. Eta biak ala biak EBEren ekitaldi gehienen laguntzaile dira.

vuelinglogo_coca_cola

Vuelingek 30.000 fan baino gehiago ditu Facebook sarean, eta 76.000 jarraitzailetik gora Twitter-en. Espainiako enpresen artean esparrua hauetan gehien mugitzen direnen artean dago Vueling. Izan ere, sortu zenetik esaprru berrietan mugiktzeko grina agertu du. 2004an jaio zen eta  ordutik  www.vueling.com webgunea izan zuen salmenta-gune nagusia. Gerora, bide beretik, app sortu du bezeroarengandik hgutrbilago egote eta ahalik eta zerbitzurik onena emateko asmoz. Youtube-n ere egon badaude.

Berrikuntzaren alde eginiko lanagatik Value Airline saria jaso zuen ATW Nazioarteko Sarietan. Sari hauek Air Transport World aldizkariak ematen ditu; alor honetan munduan dagoen garrantzitsuena, hain zuzen ere.

Coca-Cola, Sare Sozialetan ere erraldoia

Coca-Cola nazioarteko edarien konpainia erraldoia da; munud osoan fisikoki egoteaz gain, sare sozialetan ere halako tamaina du.  Facebook sarean 50 milioi jarraitzaile ditu. Honelako marka lortu duen teknologia alorretik ez datorren lehen konpainia da.