Aurkezpena

EBECiudades ekimenak iaz hasi zuen bidaia hiriburuetan barrena, EBEMadrid-ekin. Sevillan duela zazpi urte martxan jarritako EBE jardunaldiak ezagutzera ematea du xede. Aurten, Bilbon da hitzordua bigarren aldiz: maiatzaren 11an egingo da “EBEuskadi13” ekitaldia.

EBE formatu txikiagoan, baino oinarrizko filosofiari eutsita, hiriburu ezberdinetan aurkeztea da helburua. Interneten egunero sortzen denaz sakontzea eta informazioa partekatzea da jardunaldi hauen egitekoa. Berrikuntzek eta aurrerapen teknologikoek gure egunerokoan duten eraginaz hitz egitearen garrantzia nabarmendu nahi da.

EITBren laguntzarekin antolatu dugu EBEuskadi ekimena. Hain zuzen, EITBk Bilbon duen egoitzan (Multibox aretoan) izango da ekitaldia, goizeko 10:00etatik 20:00etara.

Ekitaldia doakoa da, baina 400 lagunentzako lekua dago bakarrik. Eman hemen izena. Twitter bidez (#EBEuskadi13) traolari esker ekitaldiari buruzko informazio guztia jasotzeko aukera izango duzu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude