2013ko hizlariak

lontzo sainz eitb.com

Lontzo Sainz

Aurkezlea: Lontzo Sainz (@lontzo)

Lontzo Sainz izango da berriz ere EBE Euskadi ekimenaren aurkezlea. eitb.com Euskal Irrati Telebista publikoaren webgunearen Networking arloko arduraduna da gaur egun eta Social Media eta sare sozialen mundua, blogak eta blogariak, erabiltzaileen edukien kudeaketa nahiz beste webguneekin eta interneteko ekimenekiko lankidetza uztartzen ditu, besteak beste. 2004an eitb24.com albisteen web ataria sortu zuen eta handik urte batzuetara, EITBren marka bakarrean bildu zen webgune hori ere. Euskal Telebistako albistegietako erredaktore, arlo buru eta editore izan da, baita EITB Taldeko prentsa arduraduna ere.

Sara Gandara

Sara Gandara

Sara Gandara (@saragandara)

Kazetaritzan lizentziaduna da Sara Gandara eta Euskal Herriko Unibertsitatean egin zituen ikasketak. 2004an hasi zen Euskal Telebistan praktikak egiten, Kiroletan. Beranduago, “NickdutNik” saioan hartu zuen parte (ETBren saioa da, teknologi berrien ingurukoa), eta 2012tik eguraldi-iragarpena aurkezten du, Euskal Telebistan baita ere, asteburuetan. 2013ko apiriletik, gainera, “Ya queda menos” saioan parte hartzen du, Oscar Terolekin batera. ETB-2n ematen dute saio hori, ostegun gauetan (“prime time”ko ordutegian), eta “Vaya Semanita” saio mitikoko kide batzuk ere bertan daude. Euskal umorea eta aktualitatea uztartzen ditu saio horiek. Beraz, genero oso desberdinetan lan egin du Sara Gandarak ETBn hasi zenetik.

Xabier Alvarez

Xabier Alvarez

Xabier Alvarez

Deustuko Unibertsitatean Zuzenbidean lizentziatua da, eta Enpresa Zuzenbidean Masterra ere badu. Sei urte PricewaterhouseCoopers. en egin ondoren, beste hiru bazkiderekin batera, Alvarez Linacisoro & Asociados sortu zuen eta bertatik “Start Corporate Services” bultzatu zuten, ekintzaileen ekosistemarekiko lotura eta irudi gisa. M&A eta Arrisku Kapitalean espezializatuta dago, eta azken urteetan 20 startupen finantzaketan baino gehiagotan parte hartu du. Gainera, MicroWave Ventures enpresa bultzatzailearen sortzaileetako bat eta Inbertsio Fondoaren Managing Partnerra da. Fondo hori Euskadi+ -n hazi fasean dauden Startups teknologikoetan zentratuta dago. Era berean, Deustuko Unibertsitateko Enpresa Zuzenbide Masterreko irakasle da, Deustuko Exekutive MBA Ekintzaileentzako Modulorako irakasle eta tutore da eta unibertita horretan ematen den Zuzendaritza Estrategikorako Masterrean, Berrikuntza eta Ekintzailetza Moduluaren irakasle da. Ahhh! Eta Athleticekoa da…

Ricardo Amaste

Ricardo Amaste

Ricardo Amaste (@Ricardo_AMASTE)

Ricardo Amaste, bilbotarra da guztiaren gainetik, 1974tik.  Des-artista eta apokaliptikoa,  Eskorbuto eta Bob Esponjaren artean dago, anarko-komunitarista informala, prokomunaren eta txikitzearen militante inkoherentea, etika feministak eta permakulturak liluratua, noraezean beti. ColaBoraBoran kooperatibista da gaur egun, garapen bidean dagoen irla batean, errealitatea eta amestsaren artean, “lau ardatzetan oinarritzen gara: prokomuna, kode irekia, elkarlan praktikak eta ekintzailetza” azaltzen du berak. I-kosistema permakulturala eta femista batetik harreman, organizazio, ekoizpen eta kontsumo eredu berriak sortu nahi ditu sare zabaltzaileen eta P2P dinamiketan. Gainera, Fuente Abiertas Fundazioan sortzaileetako bat da, Goteoren bultzatzailea, eta GoteoEuskadin ureztatze koordinatzailea da.

Aitor Eguinoa

Aitor Eguinoa

Aitor Eguinoa

EHUn Informazioaren Zientzietan Lizentziatua da Aitor Eguinoa eta hainbat komunikabideren infografia ataletan lan egin du:  El Correon, La Nacionen (Buenos Aires)  eta El Paisen, besteak beste.  Duela 10 urte Estudio 90 grados sortu zuen Cristian Werbekin batera (Buenos Aires 1966), multimedia komunikazioan eta grafiko interaktiboetan nabarmendu den enpresa, hain zuzen ere. Denbora honetan, hamaika lan egin dituzte enpresa, instituzio publiko eta komunikabide ugarirentzat eta horietako askok nazioarteko sariak jaso dituzte euren kalitateagatik. Sari hauek jaso dituzte, besteak  beste,   SND (Society for News Design) , Infografien Malofiej Sariak eta ÑH Sariak (España y Portugal).

Haritz Rodriguez

Haritz Rodriguez

Haritz Rodriguez, Mahai inguruaren aurkezlea (@tokitan)

Euskal kazetaria. Prentsa tradizionalean 10 urte baino gehiago lanean aritu ondoren, bai paperean baita online, irratian eta telebistan; 2007an bideoak online partekatzeko lehen euskarazko plataforma sortu zuen. 2010ean bere enpresa propioa sortzea erabaki zuen eta Transistoria izena jarri zion Internetera bideratutako ikusentzunezko produktorari. 2005ean sortu zuen bere lehen bloga egunkari batentzat, eta geroztik, hainbat ekimen garatu ditu blogen arloan, besteak beste, bere bidaiak Travel Guide Videosen bidez erakutsiz. Gaur egun Barking Blogs agentzia zuzentzen du,  social media branding eta content marketingean oinarritzen den enpresa. Horren baitan, Blog on Brands izena duen ekimena sortu du eta bloggerrak eta markak harremanetan jartzen dituen ekimen hau da bere bizitzako proiektu liluragarriena.

Gorka Julio

Gorka Julio

Gorka Julio, @teketen (mahai-inguruan hartuko du parte)

Forka Julio Ingeniari Tekniko Informatikoa da (UPV-EHU) eta software askean masterduna (UOC) da, gainera. Zenbait hedabideetan kolaboratu du eta euskararen, teknologiaren eta hacktivismoaren arloetako hainbat ekimenen bultzatzailea da. Gaur egun, Cooperativa Talaiosen egiten du lan (bere sortzaileetako bat da). Erreminta&garapenean, estrategia&analisian eta prestakuntza&indartzeko estrategietan egiten dute lan. Batez ere, web garapenean gizarte tresnetan, mugikortasunean, e-learningean, parte hartzeko baliabideetan, informazioaren analisian, sare sozialetako analisian informazioaren kudeaketan eta teknologia-estrategien garapenean ahalegintzen dira.

Iker Etxebarria

Iker Etxebarria

Iker Etxebarria, @ikerapps (mahai-inguruan hartuko du parte)
Iker Etxebarria Informatika Ingeniaritzan lizentziatu zen Deustuko Unibertsitatean. Mikroprosetzaileen inguruko gaiak jorratzen dituzten pare bat libururen egilea izan da beste lagun batzuekin batera. Esperientzia handiko gizona da bai irakasle bezala, baita zuzendaritzan ere. Izan ere,  Espainiako Zientzia eta Teknologiarako Fundazioko (FECYT) ITa  da, ESS Bilbaoko managerra (Espalazio Bidezko Neutroien Europako Iturria), eta Alecop zentruko I+D zuzendaria. Asko gustatzen zaio ikerkuntza eta IKT-ren esperimentazio aktiboa. Paralisia sortzen duen analisiaren kontrako gizona dugu, ekintzailetzaren zalea. Euskalapps atariaren bultzatzailea eta Flipover.org-eko teknologia zuzendaria.

Amaia Ocerin

Amaia Ocerin

Amaia Ocerin, @amaia_ocerin (mahai-inguruan hartuko du parte)
Interneteko zenbait proiektutan ibili eta gero (Bilboko Udalaren edota Guggenheim museoaren web atarian, adibidez), Azkue Fundazioko Marketing eta Social Media Manager eta Komunikazio arloko teknikaria dugu. Internet soziala erabiliz proiektu berriak sortzea da gehien gustatzen zaiona. Aldi berean, proiektu berri batekin dabil. Interneteko zenbait proiektutan ibili eta gero (Bilboko Udalaren edota Guggenheim museoaren web atarian, adibidez), Azkue Fundazioko Marketing eta Social Media Manager eta Komunikazio arloko teknikaria dugu. Internet soziala erabiliz proiektu berriak sortzea da gehien gustatzen zaiona. Aldi berean, proiektu berri batekin dabil.

Susi Rodriguez

Susi Rodriguez

Susi Rodriguez, @elurnet (mahai-inguruan hartuko du parte)

Goi-ingeniari Informatikoa da eta ezagutzaren eta praktikarako komunitateen zuzendaritzan eta kudeaketan da aditua. Gizarte-webarekin erlazioa duten zenbait egitasmotan hartu du parte (horietako batzuk zuzendu ditu) eta zenbait enpresa txiki eta ertaini eta denda txikiri eman die laguntza ondorengo arlo hauetan: TICS-ak nola ezarri, nortasun digitala, sare sozialak eta merkataritza elektronikoa. 2005etik, Elurneten egiten du lan; gerentea da bertan eta bere sortzaileetako bat. Software askean dago espezializatuta enpresa hori eta prestakuntza zerbitzuak ematen ditu. Halaber, web garapenean, e-learning-erako teknologietan eta teknologia-aholkularitzan ere eskaintzen ditu bere zerbitzuak.

Ignacio Garcia

Ignacio Garcia

Ignacio Garcia (@iZettleES)

Ignacio Garcia Ingeniaritza Industrialean lizentziatua da Madrilgo Carlos III.a Unibertsitatean eta Nazioarteko MBA du Bussiness Schoolaren Enpresa Institututik. Europan ordainketa sozialak egiteko nagusi den iZettlen enpresaren Espainiako burua da. Enpresa honen aplikazioarekin, mugikoarrari eta txartel irakurleari esker, guztiok onar ditzakegu ordainketak smathphone edo tablet batetatik. Ignaciok pasioz bizi ditu teknologia berriak eta mugikorren inguruko gauza guztiak eta horren isla da bere ibilbidea: iZettlen lanean hasi aurretik, Zeercako sortzaileetako bat eta CEOa izan zen. Startup honek enpresa txiki eta ertainen eskaintzak zabaltzen zituen, geolokalizazioa kontuan izanda. Aurretik, Bankinter Movil eta 40 Movil markak kudeatzen zituen KPN enpresaren Espainiako atalaren Aliantza Estrategikoetarako arduraduna izan zen.

Arrieta ahizpak

Arrieta ahizpak

Mentxu eta Lourdes Arrieta

Beasainen (Gipuzkoan) jaio ziren biak. Lehenengo, Lourdes; 5 urteren buruan, Mentxu. Inoiz ez ziren eskolara edo institutura joan. Beti esaten zieten ezetz, jendeak uste zuelako ezin izango zutela ezer ulertu edota beraiek erabiltzeko moduko mahairik ez zutelako. Alfabetoa eta matematikako oinarrizko eragiketak amarekin ikasi zituzten.

Lourdesek hizkuntzak ikasi zituen, analisietako eta giza erlazioetako ikastaroak egin zituen. Marketing zuzenean, banka on line-ean eta finantza-baliabideko merkaturako gaitasunean ere aditua da. Giza komunikazioen prozesuak ikasten ditu, batez ere aniztasun funtzionalarekin harremana dutenak, eta ikerketa zientifikoan ere hartzen du parte. Mentxu Giza Psikologian doktorea da (Cum Laude). Kriminologian eta Biktimologian diplomatua da, baita Sexologian masterduna ere. Margolaria da, flamenkoko bailaora, clown aktorea (Bazen Behin Clown taldean). eitb.com-en webgunean duten blogaren arduraduna da.

Metodo Arrietaren sortzaileak dira. Hori ikus-komunikazioko sistema bat da, eta idazkera okularrean dago oinarrituta. Foro Vida Independienteko kideak dira, eta Donostiako XI. Giza Eskubideen Zinemaldian garaile izan den pelikularen protagonistak ere bai. “El Método Arrieta” du izena pelikulak, eta une honetan zinema aretoetan dago.

Javier Perez

Javier Perez

Javier Perez Estarriaga (@AticoD)

Javier Perez Ingeniaritza Informatikoan lizentziatua da Deustuko Unibertsitatean. Anaiarekin batera, iOSentzatko hainbat aplikazio eta joko garatu ditu; tartean, LogosQuiz (lehen jokoa). LogoQuizek 30 mioioi deskarga baino gehiago izan ditu mundu osoan eta astebete baino gehiago egon da 1. postuan AEBetako eta Erresuma Batuko AppStoreetan. Txikitatik jakin zuen handitan bideojoko eta entretenimentura bideratutako softwarearen inguruan lan egin nahi zuela baina duela gutxi sortu zaio ekintzaile bihurtu eta jendeak gustuko izango duen zerbait pertsonala sortzeko gogoa. Bi urtez Mouin enpresan software garatzaile gisa lan egin ondoren, 2012ko urtarrilean buruan zituen hainbat ideia garatzea pentsatu zuen eta AticoD enpresa sortu zuen. Hortik jaio dira LogosQuiz, FlagsQuiz eta OlympicQuiz, besteak beste. Egun, Iruñean lan egiten dute jada arrakasta duten jokoak hobetzen eta ideia berriak sortzen.

Diana Gonzalez

Diana Gonzalez

Diana Gonzalez Gonzalez (@dianagonzalez)

Diana González Publizitatean eta Harreman Publikoetan lizentziaduna da. Nafarroako Unibertsitatean egin zituen ikasketak eta gaur egun bertako irakaslea da. Markaren neurketaren inguruko ikerketa proiektu bat egin du: “Etengabeko ikerketa eta entzuketa aktiboa”. Erredakzio laguntzailea izan da lekuko bi agentziatan eta PricewaterhouseCoopers.en ere aritua da. 2006an Civertice (haurrak eta teknologia) ikerketa proiektuan lan egitn zuen eta 2007an Foro Generaciones Interactivasen, Gestión de proyectos y de comunidades on-line-en sartu zen, 12 herritaldetako ikerketak koordinatuz. Villa McLuhanen lan egin du, AERCOko zuzendaritza kidea izan da eta School Entrepreneurs proiektuaren bultzatzaileetakoa. Edentity enpresan ari da lanean; parlamentonavarra20.es, anocheelectoral.com , shokesu.com edota lamemoriaeselcamino.com bezalako proiektuak jaio dira Edentity enpresatik.

Jose Antonio del Moral

Jose Antonio del Moral

Jose Antonio del Moral, Web Ekimenen aurkezlea (@jamoral)

Jose Antonio Del Moralek aurkeztuko ditu web ekimenak EBEuskadi’13 topaketan. Del Moral Alianzo enpresako bazkide-zuzendaria da; eta bazkide da baita ere Agoranews, Mapalia Networks, Chicisimo eta Sequoia Internet enpresetan (bideoa interneten, web semantikoa eta sare sozial tematikoetan aritzen dira enpresa horiek). Ekonomia alorreko abokatu lizentziatura du Deustuko Unibertsitatean, Telekomunikazioen masterra Namurreko Unibertsitatean (Belgika) eta Interneteko Politikan espezializatu zen Stanfordeko Unibertsitatean (AEBak). Ya.com Internet Factoryren bazkide sortzaile izan da eta Vocentoko Interneteko edukien arduradun ere bai. “La blogosfera hispana” eta “Web 2.0: Manual de uso” liburuen idazleetako bat da eta Startup 2.0 Europako lehiaketako eta Nonick nazioarteko ekimenaren antolatzailea ere bada. El Mundo egunkariaren arabera, Espainiako 25 eragilerik garrantzitsuenen artean dago, Internet munduan.

Pedro Ricote

Pedro Ricote

Pedro Ricote

Pedro Ricote Zuzenbidean eta Administrazioan eta Zientzia Politikoetan lizentziatua da Madrilgo Unibertsitate Autonomotik. Duela lau urte sartu zen ikusentzunezko munduan, Boomerang TVren hainbat produkziotan gastuaren kontrolerako teknikari gisa lan eginez. Halako batean, enpresako produktore exekutibo eta Multiparkeko bazkide zen arduradun baten  (Boomergek zati bat duen enpresa) laguntzaile  jarri zuten arte. Postu horretan, besteak beste, Telecincoko “Tierra de Lobos” telesaileko produkzioa kontrolatzen zuten. 2010-2011 ikasturtean BTV taldea Internetek telebistako edukiak zabaltzeko bide alternatibo gisa izan dezakeen aukera aztertzen hasi ziren eta duela urtebete baino gehiago  Boomerang Live sortu zuten. Gaur egun, proiektu honen CEOa da, Boomerg TVk internetarako duen negoziolinearen arduradun. Oraingoz,  kate bakarra dute,  Bgames eta eduki guztia bideojokoen ingurukoa da baina kate tematiko gehiago ireki nahi dituzte. Hala, Network bat ireki dute Youtuben 3 kanal dituena,, boomerang live barne, ia milioi bat harpidedun eta 20 milioi bideo-erreprodukzio hilean.

WillyRex

WillyRex

Guillermo Diaz – WillyRex (@WillyrexYT)

Guillermo Diazek 19 urte ditu eta bi kate ditu Youtuben: “Willyrex” eta “TheWillyrex”. Biek milioi bat harpidedun baino gehiago dituzte. Batxilergoa eta Unibertsitatean sartzeko probak amaituta, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza ikasten hasi zen; dena den, ikusi zuen hobe zuela Youtuben kontzentratzea, eta hortaz, hilabete batuzen buruan, bere enpresa sortu zuen: WILLYREX SL.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude