2013ko egitaraua

#EBEuskadi maiatzaren 11n egingo dugu (larunbata da), Bilbon. EiTBren laguntzarekin, Multibox Aretoan egongo gara, 10:00etatik 20:00etara arte, eta ondorengo egitaraua dugu prestaturik:

8:45etik 9:45era: Akreditazioak

Topaketaren gidaria: Lontzo Sainz

9:45etik 10:00etara: Inaugurazioa eta ongietorria, Sara Gandararekin

10:00etatik 10:30era: Inaugurazio-hitzaldia: “Nola lortu nire negozioa erakargarria izatea inbertitzailearentzat”, Xabier Alvarezekin.

Uste al duzu zure negozioa bertan inbertitzeko modukoa dela? Uste duzu inbertitzaile guztiek maite izango dutela zure “startup”a? Bada, sentitzen dut, baina baliteke horrela ez izatea. Oraingoz ez, behintzat. “Startup”etan inbertitzen duen inbestitzaile batek arrisku kapitaleko irizpideak jarraitzen ditu, eta irizpide horiek oso zehatzak izaten dira; enpresa gutxik izaten dute irizpide horiek betetzeko gaitasuna, euren bideragarritasuna aseguratuta duten enpresek ere ez. Izan ere, arrisku kapitalak inbertitzekoak modukoak diren enpresetan inbertitzen du, ez bideragarritasuna duten enpresetan. Eta horrek ez du beti izaten zerikusia negozioaren bideragarritasunarekin. Hori dela eta, zure “startup”ak kapitala behar badu (gasolina balitz bezala) ez galdu hitzaldi hau; ikasiko duzu zeintzuk diren zure “startup”ak inbertitzaileak erakartzeko behar dituen osagaiak edo parametroak. Edo, zure negozioak ez badu parametro horiek izateko aukerarik, zer egin behar duzun dirurik eta denborarik ez galtzeko Inbertsio Forotik Inbertsio Forora.

10:30etik 11:05era: “Berezo berriak, merkatu berriak… krisi zaharra”, Aitor Eguinoarekin

Estudio 90 grados-en ez gaitu ustekabean harrapatu krisi honek; izan ere, enpresaren % 50 argentinarra izanik, herrialde horretan XX. mendearen amaneran izan zuten krisialdia gertutik bizi izan genuen. Une hartan gure ahalegin guztiak Europara bideratu genituen, baina gaur egun merkatu berriak bilatu behar izan ditugu eta gure garapenak behar desberdinetara moldatu ditugu. Gure enpresaren antolaketa bereziak lagundu egin digu krisiari saihesten.

11:05etik 11:40ra: “GoteoEuskadi, funding eta beste gauza asko”, Ricardo Amasterekin

Goteo talde-finantziazioko sare soziala da (diru-ekarpenetakoa) eta banatutako lankidetzakoa (zerbitzuak, azpiegiturak, mikrolanak eta beste baliabideak), DNA irekia duten ekimenen garapen autonomoa bultzatzeko balio duena, ekimen horiek gizartearen etengabeko hobekuntzarako aukera berriak sortzeko eta guztion ondasunak eta baliabideak aberasteko. 2011ko azaroan jaiotako plataforma da, “Ureztaketa Kapital”eko inbertsiorako (tantaz tantakoa), guztion onuran, ezagutze askean edota kode irekian lagungarriak diren egitasmoean. GoteoEuskadi bere lehen nodo lokala da, eta ColaBoraBoratik abiatu zuten, 2012ko irailean.

“Crowfunding”a zer den ikusiko dugu, eta, halaber, Goteoren ezaugarri zehatzek eta hark hain irekita egoteak dituzten onurak aztertuko dugu. Horretaz gain, “crowfunding”ak dituen aukerak, alde onak eta aukerak berrikusiko ditugu. Aukera horiek ez dira diruan geratzen, haratago joaten dira, bai ekitzaileentzat baita finantziatzen dituztenentzat.

11:40tik 12:10era: Atsedenaldia

12:10etik 13:10era: Mahai-ingurua: “Negozioa, euskara eta Internet”, Haritz Rodriguezek gidatuta

Mahai-inguruan ondorengoa aztertuko dugu: euskarazko negozioen egoera Interneten nola dagoen. Zenbait gairen inguruan arituko gara: krisia, kooperatibismoa -egitasmo berri batekin hasteko formula bezala ulertuta-, mugikorrentzako app-en merkatua, diru-laguntzak, software askearekin egindako garapena, prestakuntza, finantziazioaren bilaketa… Gonbidatuek euren proiektuak aurkeztuko dizkigute eta euren esperientziaren berri emango digute.

13:10etik 13:45era: “Mugikorrarekin ordaintzeko aukeraren etorkizuna gaur egun da. iZettle kasua”, Ignacio Garciarekin

Asko saiatu dira mugikorraren bidez dirua irabazteko formula magikoa topatzen: geolokalizazioko eskaintzak, QR edo NFD kodeak… Ideia oso onak dira, baina guztiek behar dute gauza bat: egunero zerbait erosten dugun milioika bezeroek teknologia zehatz batzuk izatea, eta baliteke teknologia horietarako prest ez egotea. iZettle bezalako zerbitzuek, aldiz, masiboa den ordaintzeko modu bat (txartela), hedatuta dagoen software bat (mugikorretako app-a) eta mugikortasuneko eta segurtasuneko oinarriak dituen hardware bat erabiltzen dituzte. Hori dela eta, smartphone-a edo tablet-a ordainketa terminal bat izan daitezke. Bere aukerarik onenak hauek izaten dira: mugikortasuna, erabiltzeko erreza izatea, eta arrazoizkoa izatea (“pay as you go” ereduan oinarritzen dela kontuan izanda). iZettle-ekin, ikusiko dugunez, mugikorrarekin egindako ordainketak etorkizuna izango dira enpresari txiki eta ertain askorentzat, eta retail-eko enpresa handientzat ere bai; izan ere, balio erantsia eman ahal izango diote salmentaren esperientziari.

13:45etik 14:15era: “Arrieta Metodoa: Begiekin hitz egitea”

Lourdes eta Mentxu Arrieta ahizpak dira; euren mugimenduak mugatzen dituen mugimendu-gaitz batekin jaio ziren eta zenbait urtez ezin izan zuten elkarrekiko komunikaziorik izan. Baina komunikazio sistema bat egin zuten, begietako mugimenduan oinarritua, alfabetoa marrazteko. Orain dela lau urte hasi ziren euren esperientzia eta metodoa ezagutarazten eitb.com-en duten blog batean. Aurtengo apirilaren 20an, Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian euren bizitzaren inguruko dokumental bat aurkeztu dute, @elmetodoarrieta, “Moriarti” ekoizleko Jorge Gilek zuzenduta eta azken hiru urteetan grabatuta.

14:15etik 16:00etara: Atsedenaldia

16:00etatik 16:35era: “Nola biziraun app baten mundu mailako arrakasta baten ostean”, Javier Perez Estarriagarekin

Hitzaldi honetan kontatuko digu zer dela eta hasi den krisi garaian bere kabuz garatzen, eta nola sortu zen LogosQuiz. Hori mundu mailako arrakasta izan duen aplikazioa da, 30.000.000 deskarga izan ditu. Jokoaren arrakasta bere ustez nondik datorren azalduko digu, eta zein arazo izan dituen, esperientzia ezarengatik batez ere, entzungo diogu. Esango digu, halaber, zeintzuk diren jendearen interesa ez galtzeko jarraitzen dituen estrategiak, gaur egun duen egoera eta zer espero duen etorkizunerako. Laburbilduz: zer egin duen bere garaian zuen ideia hartatik gaur arte.

16:35etik 17:10era: “Shokesu: entzutea, oinarrizko lana bezala”, Diana Gonzalezekin

Entzutea oinarrizkoa da komunitate online bat kudeatzen duenarentzat eta enpresetako beste zenbait kudeaketa organotan ere: merkatuetako eta zientzia ikerketetan, marketingean, giza baliabideetan, produktuaren garapenean, I+G-ean… eta erakundeek informazioa zeharka izateko behar dituzten hainbat tresnatan. Sarean datu eta publikazio asko eta asko daude, eta gero eta garrantzitsuagoa da datu horiek monitorizatzea, sailkatzea, iragaztea eta aztertzea.

Online dauden komunitateak ez dira sortzen, badaude hor, aurkitu behar ditugu. Internet, hortaz, guztion artean egindako lana eta mezuen gehiketa errazten dituen baliabidea bilakatzen da. Azken finean, boterea bideratzeko eta datu horietan euren erantzuteko gaitasuna ikusten duten taldeentzako informazio iturri ari da bihurtzen. Eta horregatik nahi dugu Shokesu partekatzea: Interneten talde desberdinak jarraitzea errazagoa egiteko, zure beharren arabera, eta Big Data Social-a kudeatzeko. Webgune bakar batean nahi duzun guztia jarraitzeko aukera izan dezakezu: lagunak, kontaktuak, lankideak, markak, famatuak, kirolariak, langileak, lehiakideak, politikariak, telebistako programak edo zure idolo guztiak.

17:10etik 17:40ra: Kafea

17:40tik 18:40ra: Web ekimenen aukezpena, Jose Antonio del Moralekin

Tarte honetan, enpresek eta ekintzaileek euren produktu eta zerbitzu berrien inguruan hitz egiteko aukera izango dute. Enpresek eta entzuleek informazio esklusiboa jasoko dute; lehenek ikusi ahal izango dute zer nolako iritzia sortzen duten euren produktuek; bigarrenek, aldiz, jakin ahal izango dute, bertatik bertara, nola sortzen ari diren hautatutako egitasmoak.

18:40tik 19:10era: “Telebistako ekoizleek orain Interneten bilatzen dute negozioa”, Pedro Ricoterekin

Pedrok hitz egingo du Interneterako ikus-entzunezko edukien bilakaeraren inguruan, eduki horien ekoizpenari buruz. Espainian, oraingoz, hasi besterik ez du egin, nahiz eta jendeak ondo hartzen dituelako probak dauden. Eredu amerikarra, dena den, askoz garatuago dago, eta arrakastatsuak izan diren kasu batzuk aipatu ahal ditugu. You Tuberen inguruan hitz egin beharko dugu, derrigorrez; izan ere, Sarean dagoen ikus-entzunezko merkatua bere kontrolpean dago. Zein da gizarte-testuingurua gaur egun? Nola eragiten die krisiak enpresa batzuei, merkatu berrietan negozioa bilatzeko aukera ona den azter dezaten?

Halaber, Pedrok azalduko du Interneterako ekoizteak duen balizko errentagarritasuna eta zertan dagoen horren eta produktuak telebistan duen ekoizteko eta errentagarria izateko moduaren arteko aldea. Azkenik, Pedrok “branded Content”en inguruan hitz egingo du eta markek eta baita publizitate-agentziek eredu berri horretan duten parte-hartzeari buruz, lehen aipatutako adibideak erabiliz eta azalduz nola merkatua kalitatezko edukia eskatzen hasi den, zein katean emango diren kontuan izan gabe.

19:10etik 19:45era: Bukaerako hitzaldia, Willy Rexekin

“Nola” eta “zergatik” hasi zen Youtuben. Guillermok esango digu zer dela eta erabaki zuen Youtuben denbora luzeagoa eman behar zuela eta zein urrats jarraitu dituen gero eta harpidedun gehiago izateko eta bere bi kateetan milioi bat harpidedun izateko. Youtuben izandako esperientziaz hitz egingo du eta azalduko digu nola erabiltzen dituen sare sozialak bera jarraitzen duen jendearrekin harremanetan egoteko. Zer iritzi duten enpresek “Youtubers”en inguruan eta nolakoa izango den etorkizuneko Youtube. Eta arlo pertsonalean, zer uste duen Youtubez eta zertarako erabili ahal dugun.

19:45etik 20:00etara: Familia-argazkia

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude