Web ekimenen aurkezpena, #EBEuskadi’13n

EBEuskadi’13ren aurkezpenaren ondoren, ekintzaileen proiektuak (web ekimenak) aurkeztu nahi ditugu oraingo honetan. “Startups” delakoei eskainiko diegu aurten ere gure topaketa, eta horri esker, enpresa teknologikoen produktu berriak ezagutzeko aukera izango dugu, ekintzaileen formazioan sakontzeaz gain.

Horregatik, ekintzailea bazara edo izan nahi baduzu, ez daukazu hitzortu hau galtzerik. Parte hartzeko, bidali zure proiektuari buruzko informazioa info@eventoblog.com helbidera.

Hurrengo asteetan 6 web ekimen aukeratuko ditugu, EBEuskadiko parte hartzaileen aurrean aurkezteko. Aukeratzen dugun ekimen horietako bakoitza banan-banan aurkeztuko da ondoren topaketan. Proiektu bakoitzaren arduradunak 5 minutu izango ditu bere ekimena azaltzeko, eta ondoren, beste 5 minutu izango dira galderak egiteko.

Denbora tarte bat ere izango da, gainera, enpresa eta ekintzaileek euren produktu eta zerbitzuen berri eman dezaten. Enpresek euren berrikuntzek zer inpresio sortzen duten jakiteko aukera izango dute eta entzuleek, horrelako ekimenak nola garatzen diren ezagutuko dute. Esperientzia honek arrakasta handia izan zuen EBEuskadi’12n.

Jose Antonio del Moral, ekimenen aurkezlea

Jose Antonio del Moral

Jose Antonio del Moral

Jose Antonio Del Moralek (@jamoral) aurkeztuko ditu web ekimenak EBEuskadi’13 topaketan. Del Moral Alianzo enpresako bazkide-zuzendaria da; eta bazkide da baita ere Agoranews, Mapalia Networks, Chicisimo eta Sequoia Internet enpresetan (bideoa interneten, web semantikoa eta sare sozial tematikoetan aritzen dira enpresa horiek). Ekonomia alorreko abokatu lizentziatura du Deustuko Unibertsitatean, Telekomunikazioen masterra Namurreko Unibertsitatean (Belgika) eta Interneteko Politikan espezializatu zen Stanfordeko Unibertsitatean (AEBak). Ya.com Internet Factoryren bazkide sortzaile izan da eta Vocentoko Interneteko edukien arduradun ere bai. “La blogosfera hispana” eta “Web 2.0: Manual de uso” liburuen idazleetako bat da eta Startup 2.0 Europako lehiaketako eta Nonick nazioarteko ekimenaren antolatzailea ere bada. El Mundo egunkariaren arabera, Espainiako 25 eragilerik garrantzitsuenen artean dago, Internet munduan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude