Artxiboa

‘tabakalera’rekin etiketatutako sarrerak

Tabakalera, Morlans, Gastronomika eta Zinemaldia martxan

2010(e)ko Azaroak 25 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Aste honetan Gaztekutxa Showak Tabakaleran aurre estreinaldi esklusiboa, gabonetan Morlans auzo berria prest egongo da, Gastronomikan Argiñanok berriz ere hunkitzea lortu zuen eta Zinemaldira lanak bidatzeko epea zabalik dagoela jakin dugu Donostiako orrialdeko hesiari esker.

Gai nagusi hauek murruan egondako emarietatik jaso ditugu, eta hasteko aurre estreinaldira joateko gonbita ekarri nahi izan dugu Óscar Bilbaoren eskutik: “Kaixo, Gaztekutxa Showa Tabakalerara iritsi da eta zirku zahar batean bilakatuko da ‘Balada triste de trompeta’ren aurre estreinaldi esklusiborako prest izateko. Sarreren zozketan parte hartu nahi baduzu www.gaztekutxa.com orrialdean sartu edo bestela facebookeko beste orrialdean.”

Etxeak eraikitzen jarraitzen dut eskaera handia delako, eta azkenean lortu dute zozketan etxea lortu zutenek urte berrirako etxe berria ere izatea. Amaia Fernándezek zera aipatzen zuen: “Gabonetarako auzo berri bat! Hilabete barru, Morlans-ekoek etxe berria estreinatuko dute. Zorionak!” Hori berori esan nahi dugu baita guk ere, zorionak eta ia bizitza ederra izatea lortzen duzuen bertara joaten zaretenok. Hemen lotura gehiago jakiteko.

Sukaldera sartuko gara baina oso sukalde berezira. Maite Bazterretxeak horrela idatzi zuen: “Atzo Karlos Argiñanok omenaldia jaso zuen Gastronomika kongresuan. Guztiak erabat hunkiturik utzi zituen. Sukaldariak zera esan zuen: “prakak jantzita bizi daitekeen plazer bakarra jatearena da”. Berak esandakoaren ados zaude? “ Karlos beti bezala ari da, eta bide batez, Donostia goi goian jartzen jarraitzen du , benetan oso lan ona egin du eta baita egiten jarraitu ere. Gahiago jakiteko segi esteka.

Bukatzeko, pantaila handira begira jarriko gaitu Maite Bazterretxeak: Zinemaldian errodatzeko makinak beti martxan daude. Epea ireki da eta zure lana bidaltzeko aukera duzu.” Denbora geratzen da, egia da, baina aurrez egiten den lanagatik izango ez balitz ezingo litzateke egiten dena nazioarte mailan aurkezten den bezala atera. Informazioa hemen.

Ostiral bezpera den honetan, zuen parte hartzeagatik eskerrak emanez datorren astera arte agurtuko gara.

Real, Malaire, Alderdi Eder, Surfilm jaialdia eta “Visible Donostia 2010″

2010(e)ko Ekainak 11 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Egun batzuren bueltan, hemen gaituzu beste behin ere Donostiako orrialdean izandako azken emarien laburpena emateko prest.

Malaire erakusketa

Malaire erakusketa

Lehenik eta behin, gaurtik aurrera zabalik egongo den erakusketa baten berri eman nahi dizuegu: medicusmundik Malaire izeneko erakusketa inauguratuko du Donostian, Afrikako malaria arazoari hurbilketa. Gaur, ekainak 11, medicusmundi gipuzkoak Malaire. Kinsashara bidaia izeneko argazki-erakusketa inauguratuko du Kutxa Boulevard Aretoetan (Boulevard, 1). Oraingoan, gipuzkoar-elkarteak Txelu Angoitia argazkilari bizkaitarraren 24 koloredun irudi bilduma aurkeztuko du.

Malaire erakusketa

Malaire erakusketa

Bestalde, pantaila handira begira jarriko gara eta hirian bertan izango dugun estreinaldiaren albistea jaso dugu: ‘The Cove’ lanaren estreinaurrekoa, Donostiako Surfilm jaialdian. Japonian egiten duten delfinen hilketa salatzen du. Bertako hainbat zinema aretotik filma kendu behar izan dute, talde ultra nazionalisten mehatxuengatik. Aste honetan estreinatuko da geurean.

Eserleku erosoa lortu dugunez, pantaila handira begira jarraituko dugu: Torregrossaren film labur batekin hasi da ‘Visible Donostia’ Zinema, erakusketak eta kontzertuak antolatu dituzte Gay, Lesbiana, Transexual eta Bisexual kultura lantzen duen Donostiako lehen jaialdian.

Musikazaletuek ere badute agendan apuntatzeko hitzordu garrantzitsua. Guns ‘N Roses Donostiara dator. Axl Rose eta bere taldea “Chinese Democracy World Tour” birarekin helduko dira Anoeta belodromora urriaren 10ean. Sarrerak ekainaren 4an jarriko dituzte dira salgai Ticketmasterren 55 euroren truke.

Uda aroan sartuko garen honetan, hiritik eroso eta sano ibiltzeko ekimena ere gurera iritsi da: “Se vende bici de segunda mano” horrela dio lerroburuak.  Bizitruk-ek larunbatean bigarren eskuko bizikletak oso prezio onean eskainiko ditu.

Bestalde, batzuk, bikini operazioan buru belarri sartuta eta beste Aldedi Ederreko palmondoak itxura aldatzen.

Eta orain bai, Reala, Lehen mailara igotzeko ibilbidearen bilduma: lehenik eta behin EITBk eta Realak zaleei eskerrak emateko egindako Spot-a ikusgai duzue.

Odon Elorza: “Igoera berandura arte ospatuko dugu”.


Xabi Prieto (Reala): “Une oso onak bizitzen ari naiz”. Rivasek Celta aurkari arrikustsua izan daitekeela ohartarazi du eta konzentrazio falta larrutik ordainduko luketela.

Lehenengo Mailara igotzeko %0,04 falta zaio Realari.

Iladak Anoeta

Iladak Anoeta

Reala: Zaleen harrera beroa Loiuko aireportuan eta Zubietan.

Martín Lasarte (Reala): ‘Helburutik gertu gaude’ (jatorrizkoa gaztelaniaz).

Reala-Cadiz: Zaleak Ramon de Carranzan garaipena ospatzen.

Andoni Egañak bertso-afari batean ospatuko luke Realaren igoera.

Kerman realzale.

David Bisbal eta Andoni Realaren ereserkia abestu dute.

Igande honetan, 19:50aren inguruan, Reala Lehen Mailara bueltatuko da. Hiru urtez amestutako partida, ekainaren 13an 18:00etan izango da.

Reala-Celta: Reala Lehenengo mailara igotzen ikusteko sarrerak lortzeko ilarak.

Honenbestez, datorren astera arte agurtuko gara.

Ah! Hori bai, aupa Real!!!

Txuri urdin maitea!!!

Asteburu on-ona igaro dezazuela opa dizuegu.

Denok Anoetara, Jaime Caballero eta El Sol Jaialdia

2010(e)ko Maiatzak 27 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Eguerdion guztioi!

Pako Castellanos. Donostia.

Pako Castellanos. Donostia.

Ostiral bezpera honetan, Donostiako Hesian izandako emarien laburpena jasoko dugu eta horrela asteon gertatukoen berri izango dugu.

Lehenik eta behin, atzekoz aurrera egiteko, pasa den asteburuko futbol emaitza jaso dugu. Betis-Reala (1-0): Igoeraren lehia, estu-estu.  Emanak, penaltiz, partidako gol bakarra egin du. Realak lau puntuko errenta du laugarren sailkatuarekiko baina igoeraren lehia, gero eta estuago. 9 jokalarirekin amaitu du partida talde donostiarrak.

Anoeta bete behar da

Anoeta bete behar da

Baina, oraingo honetan, aurrera begira jarriko gara eta larunbaterako Anoeta betetzeko plana aurrera eramango da. Reala: Anoeta betetzeko neurriak.

Aurreko batean ere izan genuen bideoa ikusteko aukera, hala ere, orain inoiz baino garrantzitsuago ikusten dugu. eitb.com, Realarekin: Txapeldunak! Ta-abar, ta-abar…

Kirol errepasoarekin jarraituko dugu eta aurrera begira jarriko gara. Jaime Caballeroren erronka berria: Manhattani bira emango dio igerian.  Jaime Caballero igerilariak New Yorkeko Manhattan uharteari bira emango dio igerian. 52 kilometro dira eta ekainaren 12an izango da proba.

Jaime Caballero

Jaime Caballero

Krisiak Tabacalera ukitu badu, baita bestelakoak ere. DFeria erakustaldiak aurrekontua murriztu du krisialdiagatik.

Azken post-ean aurreratu genuen moduan hemen duzue agindutako elkarrizketa. Gaztea Ivan Ferreirorekin izan da Donostian emandako kontzertuaren aurretik.

Garazi Urdanpilletak ere gure taldean parte hartu zuen eta musika ekarri digu, eta guk zuokin partitu nahi dugu. Surfin Kaosek talde donostiarrak disko berria aurkeztu zuen Bukowskin! Bideoa: Gaztea Surfing Kaos taldearekin izan da.  Bideoa Donostiako Bukowskin aurkeztu du hirukoteak estudioko laugarren lana eta Gaztea beraiekin izan da.

U2 taldeak hainbat kontzertu atzeratu ditu, Bonoren lesioagatik.

Ondo jatea atsegin dugu eta gainera, jatun onak ere bagara….beraz, kontutan hartu datorrena. Basque Culinary Centerrek gastronomia tailerra antolatu du udarako

Ekainera bestelako planak ere topatu ditugu. Moda, serigrafia eta argazkilaritza tailerrak, ekainean Donostian.

Ospakizunak ere badira gurean, Donostia Ospitaleak 50 urte beteko ditu.

Nokodek:bideosormenaren inguruko erakusleiho berria.

Jon Montero: “beheko solairuan eta sotoan aldaketarik egon ezean, proiektua birplanteatu daiteke”.

Donostia. El Sol Jaialdia

Donostia. El Sol Jaialdia

El Sol Publizitate Jaialdia: 25 urte eta inbertsio gutxiago. El Sol Iberoamerikako Publizitate jaialdiak gaur irekiko ditu ateak Gipuzkoako hiriburuan. 25 urte betetzen ditu aurten eta sektorearen inbertsioen beherapena…

Orain, garraio publikoaren aldeko apustua dator eta honekin aste honetako laburpena bukatutzat emango dugu. Eusko Jaurlaritzak hasi ditu Irunen Donostialdeko metroaren lanak.

Eskerrik asko guztiagatik eta laster arte.

Asteburu on!

Categories: Sailkatugabeak Tags: , , ,

Tabakalera, Literaktum, Google Earth 2.postua, monopoly berezia…

2010(e)ko Maiatzak 20 Kaitin Allende Iruzkin 1

Epa lagunok!

Udaberriko loreak bezala, hementxe, egunetik egunera koloretsuago eta baita alaiago ere. Donostian asko dago ikusi eta entzuteko, baina aukeraketa bat egin behar dugunez, hementxe duzue gure Horman jasotako mezuen laburpena.

Hasteko, aste osoan zehar hizpide izandako kontua ekarri dugu. Tabakalera alegia. Tabakalera: izozgailura?

Tabakalera

Tabakalera

Urgell, Tabakalerako kostua eta atzerapena aztertzearen alde. Gipuzkoako Foru Aldundiak proiektua egungo egoerara moldatzea proposatzen du, eta berau finantzatzen duten instituzioen baliabideetara ”egokitzea”.

Bestelakoak ere topatu ditugu esaterako, Literaktum 2010 Jaialdia: Juan Madrid, Johan van der Keuken, Nicolas Ridoux, Andrés Neuman, Gabrielle Duplantier, Beñat Achiary, Lara López, José F. A. Oliver, Itxaro Borda, Rafael Berrio, maiatzaren 25etik 29era bitartean.

Etzi, larunbata, hilak 22, Staatskapelle de Weimar + Orfeón Donostiarra.

Pantaila handiari begira, den dena CANNES ez delako bestelakoak ere aipatu nahi ditugu. Aurki ezagutuko ditugu Amstel Surfilm jaialdiko film finalistak.  Mundu guztitik heldutako 59 film labur aurkeztu dituzte lehiaketa honetara eta guztiak jaialdiaren webgunean aurki ditzakezue. Horietako asko euskaraz ekoitziak dira.

Donostia: Amstel Surfilm

Donostia: Amstel Surfilm

Asteon, Museoen eguna ospatu dugu ondo baino hobeto gainera, gainera webgune berria ere estreinatzeko aukera izan dugu. www.gipuzkoakomuseoak.net, 62 kultur ekipamenduren inguruko web gunea.

Gipuzkoako hiriburua oso ederra dena jakina bazen ere, horrelako albisteak beti dira ongi etorri. Donostiari buruzko lana bigarren Google Earth-en.

Edertasunaren beste lagintxo bat hemen. Gotorlekuaren misterio erromantikoa eta kraterraren formen sinpletasuna. Lur paisajistak “oso harro” dago diseinua parkean nola egokitu den eta jendearen harrera ikusita.

Donostia: Egiako Monopolya

Donostia: Egiako Monopolya

Aisialdirako ere tarte bat utzi behar da, eta oraingo honetan, mahaiko jokoa ekarri nahi izan dugu, ‘monopoly’ mitikoa baina Egiakoen erara prestatua 25 €ren truke.

Kontzertua Donostian, IvanFerreiro galiziarra bertan izango da, zuzenekoa iritsi bitartean bideoa duzue hemen: “Farenheit 451″. Laster izango dugu egindako elkarrizketaren bideoa baina momentuz, bideo honekin konformatuko gara.

Erritmo ona hartu dugunez, horrekin bukatuko dugu, musikarekin alegia, Laurobari elkarrizketa berezia egin diogu “Gazteaklip”en.

Eskerrik asko eta laster arte. Asteburua gozatu, izan ere, eguraldi bikaina izango baitugu.

Real, Cirque du Soleil, Mugaritz, La Fura…

2010(e)ko Maiatzak 7 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Kaixo guztioi!

Hemen gara Donostia-San Sebastian-eko hormak izandako emariaren laburpena egiteko asmoz.

Asko dira Gipuzkoako hiriburuan gertatzen direnak eta horregatik, aukeraketa bat egin behar izaten dugu.

Asteon, Donostiako taldea izateaz gainera, orain, orrialde berezia ere zabaldu dugu eta bertan parte hartzera gonbidatzen zaitugu.

Uda, hondartza, terraza, musika….tira ba horrela hastea bezalakorik ez dago, Jazzaldiaren Antolakuntzak burutzen ari den Tokiko Taldeen Hautaketa prozesuaren barruan R.S. Factor taldearen kontzertua.

Hiriburura iristen dira munduko artistarik hoberenak, eta horrela gertatu da “Circo del Sol”-ekin ere, Iñaki Dieguez gipuzkoarrak bere soinuarekin laguntzen baitu nazioarteko zirku ederra. ‘Saltimbanco’, de ‘Cirque du soleil’ Donostia.

Musika bai, baina kirolariak ere behar dira eta horretan aurrera egiteko fitxaketak egiten direnez, azkena Jon Errasti eibartarrena dugu, denboraldi bitarako sinatu baitu.

Kirol emaitzen errepasoa ere jaso dugunez, hementxe duzue 1-0 irabazi du Realak.

Asier Lavanderaren omenez, zuhaitza eta plaka bat, bertan, bere oroimenez Realeko jokalariak ere izan dira.

Asier Lavandareraren omenez.

Asier Lavandareraren omenez.

Zelaiara atera garen honetan, animuak bidaltzen jarraituko dugu, horretarako propio egin duten bideoa ikusgai duzue. Realearekin bat!!! Primeran!!!

Albiste onak, sutearen ondoren berriz ere martxari ekingo baitiote. Ekainaren 15erako Mugaritz zabalik egongo da.

Gertatutako sute batetik beste batera, UPV/EHUko Donostiako Campusean kalte handiak utzi baititu.

EITB eta Tabakalera elkarrekin hainbat proiektu elkarrekin aurrera eraman ahal izateko.

Giza Eskubideen aldeko Zine Jaialdiak ‘Mary and Max’ eta ‘Angry Man’ saritu ditu. Luzemetrai hoberenaren publikoaren saria jaso du batak eta besteak, Epaimahai Gazteak aukeratu du. “El Problema” lanak bere aldetik, Amnistia Internationalen eskutik jaso du saria.

Planak egiten joateko asteko agenda: maiatzak 3-10

‘Degustacio de Titus Andronicus’ antzezlana aurkeztu dute Donostian La Furakoek.

Bestelakoak ere jaso ditugu gure Horman baina denak ezin sartu eta honekin laster arte esango dizuegu.