Artxiboa

‘Real Sociedad’rekin etiketatutako sarrerak

Realaren bolada ona eta 13 urteko gaztearen heriotza mintzagai Donostian

2011(e)ko Abenduak 12 Ane Santesteban Iruzkinik ez

Donostiako futbol taldeak azken bi jardunaldietan emandako lezioa eta hilda aurkitutako 13 urteko gaztearen heriotza izango ditugu gaur mintzagai. Hori eta Facebookeko orrialdean gora eta behera ibili ditugun beste zenbait gai jorratuko ditugu gaurkoan, hemen, laburpen honetan. Goazen laburpenarekin! :-)

Realak burua altxatu du. Denboraldi nahiko eskasa egiten ari bazen ere, azken bi jardunaldietan bikain aritu da eta pixkanaka ari da talde txuri urdina bere maila erakusten. Iragan asteburuan Realak garaipen garrantzitsua eskuratu zuen Malagari Anoetan 3-2 irabazita. Orrialdean ere aipatzen genuen, ia sinetsi ezinik, azken bost minutuetan sartutako bi golei esker eskuratu zituztela hiru puntuak donostiarrek. “Aupa Real”, zihoen Gustavok orrialdean. Asteburu honetan, eta Elustondoren kanporaketaren ostean, Realak berdinketari eusteko asko sufritu zuen, baina azkenean bana amaitu zen Vila-real eta Realaren artekoa. Ondorengo jardunaldietan ere zorte on ona opa diogu gure taldeari.

Oraingoz Philip Montainerrek Realen jarraitzen badu ere, zurrumurru ugari daude han eta hemen. Esteka honekin Web Enteratek jakitera ematen zigun, Luis Aragonés Espainiako hautatzaile ohia izan litekeela honen ordezkoa. Dena ikusteko dago, eta gure taldean gertatzen den guztiaren berri ematen jarraituko dugu Facebookeko orrialdean.

Ezbeharra Donostian

Duela aste bete pasatxo ezbehar batekin esnatu ginen donostiarrak. Donostiako Antigua auzoko etxe batean 13 urteko gazte baten gorpua aurkitu zuten. Gazteak bere buruaz beste egin izanaren hipotesiak indarra hartu zuen, nahiz eta labankadak eta etxeko leku batean baino gehiagotan odol arrastoak aurkitu. Harrezkero aitaren bila jardun zuten, hau atxilotu arte. Donostiako epaitegira eraman ostean, umeak labanaz istripuz sartu zuela eta ihes egin eta ezkutatu zuela esan zuen. Epaileak behin-behinean aske utzi du, baina astean bi aldiz epaitegira jo beharko du sinatzera. Gertutik jarraituko dugu gertakariaren nondik norakoak.

Kirola, musika eta euskara, Donostian protagonista

Aimar Olaizolak lau térdiko bere bosgarren txapela eskuratu zuen atzo Juan Martinez de Irujo mendean hartuta. Iragan aste osoan EITB Kirolak Facebookeko orrialdeak gurean parte hartu zuen finala ikusteko zozketan parte hartzeko dei eginez. Sarreren irabazlearen berri ere eman zigun. Zorionak, Lorea San Alvarezi! :-)

Lagun Aro Segurosek, link honekin azken ordu baten berri ematen zigun. Datorren urterako Behobia-San Sebastián lasterketan doan parte hartzeko.

Eta musikaz arituko gara orain, izan ere, Bruce Spreinsteengek Donostian emango duen kontzertuak zer esan ugari ematen ari da. Musikota Olayak jakitera ematen zigun iragan abenduaren 2an “The Boss” ikusteko sarrerak  salgai jarri zirela eta bi ordutan 21.835 sarrera saldu zirela.

Amaitzeko, abenduaren 3an egun handia ospatu zen munduko zenbait txokotan, Euskararen Nazioarteko Eguna. Donostian izango ziren ekitaldien berri ematen genizuen hemen, eta kartela ere eskegitzen genizuen. Zer moduz pasatu zenuten?

Euskararen Nazioarteko Eguna

Euskararen Nazioarteko Eguna

Gogoratu datorren San Tomas egunerako 2.000 lagun batzeko erronka dugula Facebookeko orrialdean. Arnul Muñozek ondorengo hitzak uzten zizkigun horman: “Ummm hay que ponerse las botas con la Txistorra jajajajajja yono tengo problemas de dieta jajajjjajajajajaja ondo pasa”.

Eta San Tomas eguna geroz eta gertuago dugula esanez, agur esateko unea heldu da. Jarraitu Donostiako kontuak Facebookeko orrialdean partekatzen, eta guk, betiko legez, zuek esandakoak blog honetan bilduko ditugu. Izan zoriontsu eta mila esker! :-)

Realak, Philippe Montainer, entrenatzaile berria aurkeztu du Anoetan

2011(e)ko Ekainak 9 Iruzkinik ez

Philippe Montainer, aurrerantzean Realeko entrenatzailea izango dena aurkeztu dute aste honetan Anoeta Estadion eta pozik agertu da Donostiako talde txuri-urdina zuzentzeko aukeraren aurrean. Hau izan da aste honetan Facebookeko horman gehien eztabaidatu den gaia, baina badira beste batzuk. Goazen laburpenarekin!

Atzo aurkeztu zuten Jokin Aperribay Realeko presidenteak eta Lorenzo Juarros Loren kirol zuzendariak, Philippe Montainer, hemendik aurrera talde txuri-urdina zuzentzeaz arduratuko dena. Prentsaurrekoa zuzenean jarraitu ahal izan zen eitb.com-en.

Jesus Ripa Coachingek esteka hau komentatzen zuen eta betiere bere hitzen arabera, Realeko entrenamenduetan Coaching-a aplikatzeko proposamena luzatzen zuen, bere ustez, horrela lortuko baitu taldeak arrakasta. Maria Piedadek ondo ikusten zuen Jesus Ripak esandakoa eta jendea animatzen zuen. Ikusiko dugu nola moldatzen den frantziarra talde txuri-urdinarekin.

Joseba Uriartek, berriz, albiste on baten berri ematen zigun horman, izan ere, hemendik aurrera, intxaurrondotarrek euren igerileku propioa izango dute. Horrela esaten zigun Josebak: “Dagoeneko badugu gure igerileku propioa, eta ez nolanahikoa gainera!! Hemendik aurrera ez dugu beste auzo batera mugitu beharko!! Aupa Intxaurrondo!”. Ostirala bitarte sarrera doakoa da, beraz, animatu eta ikusi eraikin berria barrutik.

Amaia Fernandezek esteka hau uzten zigun horman, eta bertan irakurtzen genuen ekainaren 11n, larunbata, Easo Plazan Bizikleta Merkatu Berezia egingo dela. Amaiak esaten zigun, ez zekiela zer egin bere bizikleta zaharrarekin, eta noski, hitzorduan izango dela. Aukera paregabea da bizikletan saltzeko, erosteko edo trukatzeko.

Amaitzeko Gerard del Cuerpok horman parte hartzen zuen eta aurten Donostiako Aste Nagusia zein egunetan izango zen galtzen zigun. Jaiak abuztuaren 13tik 20ra ospatuko dira, eta horren inguruko informazioa jaso, edo edozer komentatu nahi duzuela, 2011ko Donostiako jaiak izeneko hitzordua sortu dugu horman. Animatu eta gonbidatu zuen lagunak Donostiako Facebookeko lagun egitera, ia jaietarako 2.000 lagun izatera heltzen garen!

Eta honekin amaiera emango diogu gure gaurko postari. Datorren astean Donostiaren inguruko berri gehiago izango ditugu, bitartean ondo segi eta besarkada bat guztioi.

Martin Lasartek ez du Realean jarraituko

2011(e)ko Maiatzak 26 Iruzkinik ez

Martin Lasarte entrenatzaile uruguaitarra kargutik kendu du Realak. Beste denboraldi baterako kontratua bazuen ere, ez du Donostiako talde txuri-urdina zuzentzen jarraituko. Hau eta beste kontu batzuk izan dira Facebookeko horman gehien eztabaidatu diren gaiak.

Aste honetako laburpena futbolaz hitz egiten hasiko dugu, izan ere, Martin Lasarte entrenatzaile uruguaitarra kargutik kentzea erabaki du Realeko zuzendaritzak. Albiste honen berri Itxaso Apraizek ematen zigun horman, eta esteka hau uzteaz gainera, horrela esaten zigun: “Ikusita zegoen… baina atzo gauen Realak baieztatu egin zuen. Niri pena pixka bat ematen dit”. Martin Lasarte iragan denboraldian heldu zen Realera eta taldea lehenengo mailara gidatu zuen, bigarren mailako txapelketa irabazi eta gero. Kostata baina azkenean taldea lehenengo mailan uztea lortu du Uruguaiko entrenatzaileak. Felix Aupa Realak horman parte hartzen zuen, pena handiz.

Josu Castillok ere horman parte hartu du eta asteburu honetan Donostian  Rompeolas jaialdia ospatuko dela gogorarazten zigun hitz hauekin: “Aupa lagunok! Larunbat honetan goazen Donostira. 7retan San Telmo museoan. Plazer bat izango litzateke zuen konpainia“. Eskerrik asko, Josu!

Iragan abenduan Xabier Lete idazle, kantari eta poeta euskalduna zendu zen Donostian, eta Olatz Gartziak, horren harira gaur egingo den omenaldi txiki baten berri ematen zigun esteka honekin. Horrela esan zuen Olatzek: “Gogoratu ostegunean Xabier Leteren omenez, hainbat kantarik, Mikel Markezek edo Pako Aristik, esaterako emanaldia eskainiko dutela Koldo Mitxelenan!!”. Hitzordua gaur arratsaldeko 19:30ean da, Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean. Oraindik garaiz zabiltzate, beraz, animatu!

Eta honekin, eta Web Enterati eta Eme Beri horman parte hartzeagatik eskerrak emanez, aste honetako postari amaiera emango diogu. Jarraitu zuen proposamenak, zalantzak, argazkiak… eta nahi duzuen guztia horman uzten. Guk zuek kontatutako hori blog honetara ekarriko ditugu, betiko legez. Besterik ez. Pozik bizi eta hurrena arte.

Zaleen berotasunak Realaren garaipena ekarri zuen Anoetara

2011(e)ko Maiatzak 12 Iruzkinik ez

Realak permanentzia eskura dauka atzo Anoetako Estadioan Real Zaragozari irabazi eta gero. Mikel Aranburu kapitainak bi minutu falta zirela sartutako bigarren golarekin Anoeta, Donostia eta Gipuzkoa pozez txoratu ziren. Hauxe izan da azken egunotan horman gehien eztabaidatu den gaia. Goazen laburpenarekin!

Azken hilabeteok ez dira batera errazak izan txuri-urdinentzat. Denboraldia ondo hasi bazuten ere, egoerak okerrera egin zuen azken jardunaldietan eta bigarren mailara jaitsiera mehatxua handia zen atzora arte. Zaleak, ordea, ez dute euren taldearengan konfiantza galdu. Asteartean Olatz Gartziak esteka hau uzten zigun horman eta ondorengo hitzekin realzaleak animatzen zituen: “Partidu erabakigarria izango da biharkoa txuri-urdinentzat, eta hori dela medio, denon hurbiltasuna behar beharrezkoa dute, beraz, bihar denok Anoetara gure taldea animatzera. Denok Realarekin bat!”.

Gogor hasi zen Realaren eta Zaragozaren artekoa. Harmaila zalez beteta zegoen, eta 23. minutuan Raúl Tamudok sartutako golak, norgehiagoka irabazteko esperantzak sortu zituen Anoetan. Atsedenaldiaren ostean, ordea, berdinketa iritsi zen Gabik sartutako golarekin. Baina txuri urdinek ez zuten amore eman eta Carlos Martinezi penalti egin zioten jokaldi batean, Aranburuk gola sartu zuen. Garaipena, azkenean, etxera!  Zaleak gustura, horrela esaten zigun Itxaso Apraizek, garaipenaren inguruko albiste bat horman utziz: “Aupa Reala!!! asko sufritu genuen baña azkenean garaipena gurea!! Zorionak mutilak!”. Gure partetik ere zorte ona opa diogu Realari ondorengo jardunaldietarako, batez ere datorren asteburuan jokatuko duen Sevillaren aurkako norgehiagokan.

Eta albiste on honekin agur esango diogu gaurko postari. Jarraitu horman nahi duzuen beste parte hartzen, zuentzat interesa duten albiste, argazki bideo edo galdetzeko duzuen guztiarekin. Gu zuen esanetara gaude, zuek kontatutakoak blog honetara ekartzeko. Bitartean ondo izan eta laster arte!

Donostiako olatuak edo Demidov Realeko jokalari berria

2011(e)ko Otsailak 17 Iruzkinik ez

Donostian olatuek emandako ikuskizuna eta Demidov, Realeako jokalari berriaren bideo bat izan dira aste honetan Facebookeko horman gehien eztabaidatu diren gaiak. Baina ez dira bakarrak izan. Goazen, bada, laburpenarekin!

Herrizaingo Sailak bai atzorako baita gaurkorako ere alerta horia ezarri du, olatuak 3,5 eta 4 metro artekoak izan litezkeelako. Eguraldiak, beraz, protagonismo handia hartu du aste honetan euskal kostaldean, eta bereziki Donostian. Eguraldiblogeko erabiltzailea den Ixabel Brizen argazki eder bat zintzilikatu genuen horman. Hona hemen Ixabelek Donostiako Paseo Berrian ateratako irudia:

Donostiako Paseo Berriko olatuak. Iturria: Ixabel Briz

Donostiako Paseo Berriko olatuak. Iturria: Ixabel Briz

Atzoko eguraldia kontuan izanik, arrakasta izan du argazkiak, eta esaterako, Evangelina Otaeguik horrela esaten zigun: “Qué hermoso espectáculo de la naturaleza!!”. Parte hartzeak asko izan dira, eta guztiak ere aipatzea zaila bada ere, mila esker Monica, Jon, Susane, Itxasne, Manu edo Nataliari, besteak beste.

Gaiaz aldatuz, asteburuan Realaren eta Osasunaren arteko partida bikaina ikusteko beta izan genuen. Beñat Mendietak gurean parte hartu du beste behin, eta ondorengo galderaren bitartez, Demidov Realeko jokalari berriaren irudiak utzi zizkigun: “¿Qué os parece el nuevo jugador txuri-urdin? en el derbi jugó de titular por vez primera, y no estuvo mal no!!!”. Jokalari norvegiarrak lehenengoz 90 minutu jokatu zituen talde txuri-urdinekin, eta nahiko joko ona egin zuela irakurri dugu batean eta bestean. Hemen doakizue bideoa:

Gaurko postarekin amaitzeko, Web Enteratek bi hitzorduren berria ematen zigun: bata Ken Zazpik Larunbatean Zarautzen emango duen kontzertua gogoratzeko eta, bestea, Donostiako Udaletxeak Miramonen OTA jarriko ez duela dioen albistearen berri emateko.

Eta honaino gaurko laburpena. Badakizue nahi beste kontu, bideo, argazki… zintzilikatu ditzakezuela Donostiako Facebookeko horman. Gu adi-adi izango gara eta bertan kontatzen den guztia blog honetan bilduko dugu. Bitartean, onak izan eta datorren astera arte!

Katxola sagardogile, Reala, Altzako historia sarean, Hydrophonia jaialdia…

2010(e)ko Urriak 4 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Kaixo guztioi:

Astelehen on! Izan ere aste berria estreinatu dugu eta urriko lehendabiziko astelehena behar bezala hasteko, Donostiako orrialdeko hesian jasotako emariak laburpentxo honetara ekarri ditugu.

Oraindik ere, Txotx! Egiteko moduan ez gauden arren, sagar zaporeko albistearekin ekin nahi diogu aste honetako errepasoari. Katxolak sagardoa egiteari ekingo dio berriz ere. Muntoko dolarea berreskuratu du Aieteko baserriak.

Tais Sjb-ek horrela idatzi du gure orrialdeko hesian: Real Sociedad-Espanyol (1-0): Sarpong eta Bravori esker Reala ondo dago, beraiek irauli baitzuten partida.

Altzako memoria sarean. Altzako Historia Mintegiak, Altzako bertako Bilduma jaso du web gunean. Aurkezpen ofiziala urriaren 28an izango da Tomasene Kultur Zentroan.

Itsasoa entzuteko jaialdia Donostian bertan, non bestela. Ostiralean eman zioten hasiera, Aquarium-ean bertan Hydrophonia jaialdia abian da jada. Helburu nagusia, soinuaren kultura sustatzea da, baita urpeko munduaren kulturaren ezagutza zabaltzea ere.

Eskerrik asko zuen kolaborazio guztiagatik eta laster arte.

Zinemaldia; Julia Roberts, eta jakina, Real-Real Madril partidaren kronika

2010(e)ko Irailak 20 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Kaixo guztioi:

Astelehen on! Izan ere, glamourraz beteriko asteburu honen ondoren, gaurko laburpenari horrela ekin diezaiokegu

Donostiako Orrialdeko Hesian jasotakoen bilduma prestatu dugu eta hemen izango duzue, jarraian.

Gaur, astelehena, Donostia Saria jasoko du Julia Robertsek eta eitb.com-ek gainera prentsaurrekoa zuzenean eskainiko duenez zuk ere zure galdera egin dieziokezu.

Maite Bazterretxea: “Zelako glamourraAAAAA!!! Julia Robertsek distira ekarri du Zinemaldira.”

Memoria historikoarentzat ariketa da film berria. ‘Izarren argia’ euskal pelikula estreinatu dute Zabaltegi sailean. Barbara Goenaga Victoria da, Saturrarango presoetako bat. 4.000 emakume izan ziren Mutrikuko kartzelan frankismo garaian.

Maria Abadiño: Zinemaldiko argazkiak!!

Peter Mullan eta Raul Ruiz, Zinemaldiko Sail Ofizialean, ikusi al duzue lau ordutako filma?

‘Bicicleta, cullera, poma’, Maragall, Alzheimerraren kontra Igandean aurkeztu zen, Sail Ofizialeko lehiaketaz kanpo.

‘Amerikanuak‘, euskal dokumentala, estreinatu dute Zinemaldian.

Bukatzeko, kirol nagusienetakoa, talde handiekin…jakina, nola bestela…Reala-Real Madril (1-2): Txuri-urdinen lehen porrota.

Momentuz, hemen utziko dugu gaurko laburpena eta laster berriz ere elkartuko gara, ongi izan eta eskerrik asko eskainitako arreta eta laguntzagatik.

Kontxako Bandera, Reala eta Zinemaldiaren nondik norakoak

2010(e)ko Irailak 16 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Kaixo guztioi:

Donostiako Orrialdeko Hesiak izandako jarioa islatzen ahaleginduko gara beste aste batez.

Asteroko laburpena egin ahal izateko, lehenik eta behin, atzera begira jarri behar dugu, horrela, atzekoz aurrera, aste osokoa bildu ahal izateko.

Aupa Real! Horrela, ongi ongi!!! Almeria-Reala (2-2): Donostiarrek bi puntu galdu dituzte azkenunean. Ulloak gola egin du andaluziarrentzat partidako 90. minutuan eta Martin Lasarteren mutilek ezin izan dute garaipena lortu. Tamudok eta Sutilek egin dituzte txuri-urdinen golak.

Kontxako Banderaren infografia, gozatu!

Argazkiak ere badira, eta denak ikusteko modukoak.

Jakitun gara orain guztiok izarren nondik norakoak jasotzeko irrikitan egongo zaretela. Lasai egon, horren berri zuzena ematen ahaleginduko baikara. Zinemaldiaren ‘jarraipen zabala’ egingo du EITBk. Zinemira sailaren babesle da gainera EITB. Mikel Olaciregiri bi erakundeen arteko erlazioa “estutzen” laguntzeagatik, eskerrak eman dio Alberto Suriok. Jarraitu zinemaldiko guztia.

‘Una historia del Zinemaldia’ estreinatuko du EITBk.Donostiako Nazioarteko Zine Jaialdiarekin bat eginez, Diego Galanek zuzendutako dokumental saila aurrestreinatuko du EITBk ostegunean, Victoria Eugenia Antzokian.

“Amiantoaren auzian, argi-itzalak badaude eragile batzuen jarreretan” Donostiako Zinemaldian aurkeztuko du La plaza de la musica. Musika plaza) amiantoari buruzko filma.

Zer galdetuko zenioke Julia Robertsi? Aprobetxatu!!Julia Robertsen prentsaurrekoa, zuzenean, eitb.com-en. Galderarik egin nahi diozu? Bidali Facebook bidez, eta geuk galdetuko diogu, aurrez aurre. Irekiera eta bukaera ekitaldiak eta Donostia Sariaren gala ere eitb.com-en ikusteko aukera izango duzu.

Ez da ezer geratzen! Sarrerak erosi dituzu? Bihar hasiko da Zinemaldia, 62.000 sarrera baino gehiago salduta.

Zinemaldiak klima aldaketaren aurka egingo du lan.

Bihar gehiago, eta bitartean eskerrak guztioi, zuen kolaborazio eta parte hartzerik egongo ez balitz guzti hau ezinezkoa izango baitzen.

Kontxako Bandera, Zinemaldia, Hamabostaldia, Bideo lehiaketa eta bestelakoak

2010(e)ko Irailak 7 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Kaixo guztioi:

Iraila aurrera doa, eta igandean Donostia pil-pilean jarriko da Kontxako Banderako estropada froga handia dela eta.

Hala ere Donostiako orrialdeko hesian, bestelakoak ere jaso ditugu azken egun hauetan eta hemen, asteroko laburpenean batzen ahaleginduko gara.

Besteak beste, Barbara Goenaga, Unax Ugalde, Juan Diego Botto, Marta Etura eta Emma Suarez aktoreek hartu dute parte.

Kaiku edo Urdaibai? Sestaon eta Bermeon arraunzaleekin izan gara.

Kontxako Bandera: estropaden aurreko giroa. Hauxe da Donostian dagoen giroa.

Kontxako Banderako irudirik ederrenak galeria bereziak batu ditugu.

Bestelako kontuak ere badira gure orrialdean, Lontzo Sainzek horrela idatzi du: “irailaren 17a arte udal ikastaroetan izena emateko epea zabalik egongo da, 353 ikastaro daude aukeran.”

Orain, pantaila handira begira jarriko gara, ‎’Una caja de botones’ filma nazioarteko jaialditan erakutsiko dute. Maria Reyes zuzendari gipuzkoarraren film laburrak New Yorken eta Bangkoken parte hartu du, duela gutxi, eta laster Londresen, Italian eta Chicagon izango da.

Balorazioak egiteko unea ere iritsi da, 40.000tik gora zalek jarraitu dute Musika Hamabostaldia. Hamabostaldiko zuzendariak esan du aurreikuspenak erabat bete direla, musika errusiarrak harrera ona izan duela eta Kursaaleko emanaldietan publikoaren batezbesteko partehartzea %92koa izan dela.

Mokadu gozoa jateko, oraingo honetan, Limara joan behar dugu Pedro Subijanaren eskutik. Izan ere, Limako Mistura azoka gastronomikoan gonbidatu moduan izango da gipuzkoarra. Besteak beste, Quique Dacosta, Eduard Xatrhuch eta Jordi Roca ere egongo dira.

Donostiak nekazal zoru 37.000 hektarea baino gehiago ditu, bere azalera guztiaren %61., ezagutu martxan jarri nahi duten plan berria.

Alkateak, Odon Elorzak, Donostiako Onkologikoari urrezko domina ematea proposatzen du.

‘Gaztezulo’-ren bideo lehiaketa. Gaztezulok bere irakurleak eguneroko bizitza azaltzen duen film bat egitera gonbidatu ditu. Pelikulak minutu bat eta hiru minutu arteko iraupena izan behar du. Parte hartzaileek Euskaltubera edo Youtubera igo beharko dituzte euren bideoak, eta azaroaren 15a baino lehenago gaztezulo@gaztezulo.com helbidera bidali behar dira bideoen loturak. Irabazleak 1.500 euroko saria irabaziko du. Bideo lehiaketari buruzko informazioa: www.gaztezulo.com.

Realaren Museoak urtebete egin du, iaz, taldearen mendeurrena betetzearekin batera zabaldu zituen atean eta bertan taldearen historia guztia jasotzen da.

Honenbestez, hemen utziko dugu gaurko laburpena baina badakizu taldean edota blogean topo egingo dugula. Eskerrik asko zure parte hartzeagatik.

Donostian irabazi duten suak; zezenketen inguruan; Orfeoia, Errusiako Orkestra Nazionalarekin; Reala, prest

2010(e)ko Abuztuak 23 Jesus Elordui Iruzkinik ez

Kaixo guztioi,

Zer moduz? Atsedena hartu ahal izan duzue hainbeste jai izan ostean? Bueno, igandean behintzat lasai egoteko tartea izan baduzue… Seguru asko oporretan zaudetela oraindik; beraz, gozatzera!! Iraila laster helduko da eta… Batzuek oporrak hilabete horretan izango dituzue, hori bai zorte ona!!

Donostiak Facebooken duen orrian zer egon den ikusiko dugu oraintxe. Aste Nagusiaren balantze txiki bat egingo dugu. Gauza garrantzitsu bat, horren harira: 900 donostiar baino gehiago bildu gara, dagoeneko, bere hesiaren inguruan. Lagun asko dira!! Egia da gure helburua 2.010 biltzea zela, 2010eko jaietarako, baina bueno, ez dugu lortu nahi izan ez dugulako ;-) Hor gaude, bidean!! Zuekin eta zuen laguntzarekin, erraz!! Mila esker!

Su artifizialetako lehiaketaren irabazleekin hasiko gara; garaipena Italiara joan da, Bruscella Bartolomeo & F. Lli pirotekniarentzat izan da, hain zuzen ere. Zorionak txapeldunei!!

Zezenketak, beste behin, egunero agertu dira jai-egitarauan; guztiak bukatuta, Askekintzak ekintza bat egin zuen Kontxan, atzo, zezenketak EAEn nahi ez dutela islatzeko. Hona hemen irudiak:

Ilunben, zaleek ondorengo hauek bezalako uneak bizi izateko aukera izan dute:

Atzo, arratsaldean, Kursaal Jauregian, kontzertu handia ikusteko parada izan genuen: Donostiako Orfeoiak eta Errusiako Orkestra Nazionalak bat egin zuten. Hor egon al zineten?

Kirolei dagokienez, Realak atzo Iruñean lortutako garaipena nabarmendu nahi dugu, Tamudok egin zuen Osasunaren aurkako gola. Ondo, Raul!! Ea orain Ligan, hor ona dator eta… Hona hemen Osasuna eta Realaren arteko partidaren kronika.

Jaiek utzitakoa gogoratuta, eta datorren urtekoen zain (bueno, lehenago Danborrada ere ospatuko dugu, jakina), agur esango dizuegu. Mila esker eta ondo izan!!!