Haustekunde orokorren emaitzak Donostian
Amaiur izan da alderdirik bozkatuena 2011ko hauteskunde orokorretan Donostian, 24.435 boto eskuratuta (24,13%). PSOE, 24.184 bozekin (23,88%), da bigarren indarra. PPk 21.620 boto lortu ditu (21,35%), PNVk 20.588 boz (20,33%), IU-LV koalizioak 3.494 boz eskuratu ditu eta amaitzeko, UPyDk 3.494 boto.
Abstentzioa 3%0,53koa izan da. Hori horrela, bozen %100 zenbatuta dagoela, hauek dira 2011ko hauteskunde orokorretako emaitzak Donostian. Segidan duzue emaitzen grafikoa:
Your browser does not support iframes.
Emaitzok 2008ko hauteskunde orokorrekin alderatuta aldea izan dute 2008ko hauteskunde orokorretan jasotakoekin Amaiurren indartzea dela eta. Izan ere, orduko hartan, hauek izan ziren emaitzak:
PSOE: 37.854 (%40,33)
PP: 19.935 (%21,24)
EAJ: 16.178 (%17,23)
EA: 6.002 (%6,39)
EB-B: 4.267 (%4,55)
Aralar: 4.014 (%4,28)
UPyD: 1.474 (%1,57)
Abstentzioa: 53.074 (%35,95)
Datozen lau urteetakorako argazki politikoa mahai gainean dago. Zuen iritzi eta balorazioen zain geratzen gara, blog honetan bertan edo Donostiako Facebookeko orrialdean.






Zure iritzia