Artxiboa

‘piratak donostia’rekin etiketatutako sarrerak

Hiru egun besterik ez 2011ko Donostiako Aste Nagusiko kanoikada botatzeko

2011(e)ko Abuztuak 10 Iruzkinik ez

Donostia jaien esperoan dago eta iada… ez da ezer geratzen, aupa Donostiarrok! 2011ko Aste Nagusia heltzear daukagu, hiru egun besterik ez dira falta, eta atzera kontatzen hasteko une honetantxe, Donostiako 2011ko Aste Nagusiko jaien egitarauarekin hasiko dugu gaurko laburpena.

Aste honetan hainbat gai izan dira hizpide Donostiako orrian baina errepikatuena… jaiei lotutakoa izan da dudarik gabe. Donostiarrok jaiak hasteko irrikitan gaude eta data hurbiltzen ari denez… egitarauari begiradatxo bat botatzeko tenorea iritsi da. Zertan hartuko dugu parte? Kanoikadara joango gara? Su artifizialak ikustera? Piraten abordajera? Kontzertuetara? Ezertxo ere gal ez dezazuen Donostiako 2011ko Aste Nagusiko egitarau osoa uzten dizuegu, denetarik dago, zuek aukeratu! Eta anima zaitezte eta konta egiguzue Donostiako orrian, zein ekintzetara ezin du hutsik egin benetako donostiar batek?

Baina jaiez gain, beste hainbat gauza ere izan ditugu gure orrian egunotan. Gaur bertan, Donostiako Arzak, Akelarre eta Saltxipi jatetxeetan izandako lapurretak izan dira ezbairik gabe hizpide. Azken aldian, hainbat lapurreta izan dira eta Ertzaintzak uste du jatetxe handietan lapurretak egitea helburu duen profesional talde bat dela erantzulea. Arzak, Akelarre eta Saltxipi jatetxeetan lapurretak izan dira eta bertara joan dira eitb-ko kazetariak :

Halaber, duela egun batzuk gure poltsikoekin lotura duen albiste baten berri izan genuen Donostiako horman. Izan ere, ikerketa baten emaitzek aditzera eman dutenez, Donostia, taxi tarifa garestienak dituen hirugarren hiria da Estatuan. Albiste horrek herritarrak haserrarazi ditu, hona hemen batzuen iritziak. Zuek zer deritzozue auziari?

Gaurkoz besterik ez, agur bat helarazten diegu egun hauetan orrian parte hartu duten guztiei eta Donostiako horman zuen ekarpenak egitera gonbidatzen zaituztegu. Hiru egun besterik ez dira falta Alderdi Ederren festa hasierako kanoikada botatzeko, beraz, egun gutxi barru elkartuko gara berriz ere. Izan ere, Donostiako jaien nondik norakoak ezagutzeko, argazkiak ikusteko, eguneko bideoez gozatzeko… eta baita zeure irudiak partekatzeko ere, Donostiako orria duzu zeure lekua. Hemendik larunbatera bitartean, ongi zaindu eta atzera kontaketa abiarazi ;-) : 3, 2, 1… gora Donostia!!!

Donostiako 2011ko Aste Nagusiko jaien egitaraua

2011(e)ko Abuztuak 3 Iruzkinik ez

Donostiako 2011ko Aste Nagusiko jaiek badute euren egitarau ofiziala. Aurtengo jaietan ezertxo ere galdu ez dezazun, hementxe duzu egitarau osoa, baita Donostiako Aste Nagusiko jaien 2011ko kartela ere:

Donostiako 2011ko Aste Nagusiko jaiak iragartzen dituen kartela

Donostiako 2011ko Aste Nagusiko jaiak iragartzen dituen kartela

KANOIKADA BAINO LEHEN…

Aste Nagusia 2011 / Donostia / 1

ABUZTUAK 13 / LARUNBATA

Aste Nagusia 2011 / Donostia / 2

ABUZTUAK 14 / IGANDEA

Aste Nagusia 2011 / Donostia / 3

Aste Nagusia 2011 / Donostia / 4

ABUZTUAK 15 / ASTELEHENA

Aste Nagusia 2011 / Donostia / 5

Aste Nagusia 2011 / Donostia / 6

ABUZTUAK 16 / ASTEARTEA

Aste Nagusia 2011 / Donostia / 7

Aste Nagusia 2011 / Donostia / 8

ABUZTUAK 17 / ASTEAZKENA

Aste Nagusia 2011 / Donostia / 9

Aste Nagusia 2011 / Donostia / 10

ABUZTUAK 18 / OSTEGUNA

Aste Nagusia 2011 / Donostia / 11

Aste Nagusia 2011 / Donostia / 12

ABUZTUAK 19 / OSTIRALA

Aste Nagusia 2011 / Donostia / 13

Aste Nagusia 2011 / Donostia / 14

ABUZTUAK 20 / LARUNBATA

Aste Nagusia 2011 / Donostia / 15

Aste Nagusia 2011 / Donostia / 16