Artxiboa

‘Orfeoia’rekin etiketatutako sarrerak

Donostian irabazi duten suak; zezenketen inguruan; Orfeoia, Errusiako Orkestra Nazionalarekin; Reala, prest

2010(e)ko Abuztuak 23 Jesus Elordui Iruzkinik ez

Kaixo guztioi,

Zer moduz? Atsedena hartu ahal izan duzue hainbeste jai izan ostean? Bueno, igandean behintzat lasai egoteko tartea izan baduzue… Seguru asko oporretan zaudetela oraindik; beraz, gozatzera!! Iraila laster helduko da eta… Batzuek oporrak hilabete horretan izango dituzue, hori bai zorte ona!!

Donostiak Facebooken duen orrian zer egon den ikusiko dugu oraintxe. Aste Nagusiaren balantze txiki bat egingo dugu. Gauza garrantzitsu bat, horren harira: 900 donostiar baino gehiago bildu gara, dagoeneko, bere hesiaren inguruan. Lagun asko dira!! Egia da gure helburua 2.010 biltzea zela, 2010eko jaietarako, baina bueno, ez dugu lortu nahi izan ez dugulako ;-) Hor gaude, bidean!! Zuekin eta zuen laguntzarekin, erraz!! Mila esker!

Su artifizialetako lehiaketaren irabazleekin hasiko gara; garaipena Italiara joan da, Bruscella Bartolomeo & F. Lli pirotekniarentzat izan da, hain zuzen ere. Zorionak txapeldunei!!

Zezenketak, beste behin, egunero agertu dira jai-egitarauan; guztiak bukatuta, Askekintzak ekintza bat egin zuen Kontxan, atzo, zezenketak EAEn nahi ez dutela islatzeko. Hona hemen irudiak:

Ilunben, zaleek ondorengo hauek bezalako uneak bizi izateko aukera izan dute:

Atzo, arratsaldean, Kursaal Jauregian, kontzertu handia ikusteko parada izan genuen: Donostiako Orfeoiak eta Errusiako Orkestra Nazionalak bat egin zuten. Hor egon al zineten?

Kirolei dagokienez, Realak atzo Iruñean lortutako garaipena nabarmendu nahi dugu, Tamudok egin zuen Osasunaren aurkako gola. Ondo, Raul!! Ea orain Ligan, hor ona dator eta… Hona hemen Osasuna eta Realaren arteko partidaren kronika.

Jaiek utzitakoa gogoratuta, eta datorren urtekoen zain (bueno, lehenago Danborrada ere ospatuko dugu, jakina), agur esango dizuegu. Mila esker eta ondo izan!!!

Tabakalera, Literaktum, Google Earth 2.postua, monopoly berezia…

2010(e)ko Maiatzak 20 Kaitin Allende Iruzkin 1

Epa lagunok!

Udaberriko loreak bezala, hementxe, egunetik egunera koloretsuago eta baita alaiago ere. Donostian asko dago ikusi eta entzuteko, baina aukeraketa bat egin behar dugunez, hementxe duzue gure Horman jasotako mezuen laburpena.

Hasteko, aste osoan zehar hizpide izandako kontua ekarri dugu. Tabakalera alegia. Tabakalera: izozgailura?

Tabakalera

Tabakalera

Urgell, Tabakalerako kostua eta atzerapena aztertzearen alde. Gipuzkoako Foru Aldundiak proiektua egungo egoerara moldatzea proposatzen du, eta berau finantzatzen duten instituzioen baliabideetara ”egokitzea”.

Bestelakoak ere topatu ditugu esaterako, Literaktum 2010 Jaialdia: Juan Madrid, Johan van der Keuken, Nicolas Ridoux, Andrés Neuman, Gabrielle Duplantier, Beñat Achiary, Lara López, José F. A. Oliver, Itxaro Borda, Rafael Berrio, maiatzaren 25etik 29era bitartean.

Etzi, larunbata, hilak 22, Staatskapelle de Weimar + Orfeón Donostiarra.

Pantaila handiari begira, den dena CANNES ez delako bestelakoak ere aipatu nahi ditugu. Aurki ezagutuko ditugu Amstel Surfilm jaialdiko film finalistak.  Mundu guztitik heldutako 59 film labur aurkeztu dituzte lehiaketa honetara eta guztiak jaialdiaren webgunean aurki ditzakezue. Horietako asko euskaraz ekoitziak dira.

Donostia: Amstel Surfilm

Donostia: Amstel Surfilm

Asteon, Museoen eguna ospatu dugu ondo baino hobeto gainera, gainera webgune berria ere estreinatzeko aukera izan dugu. www.gipuzkoakomuseoak.net, 62 kultur ekipamenduren inguruko web gunea.

Gipuzkoako hiriburua oso ederra dena jakina bazen ere, horrelako albisteak beti dira ongi etorri. Donostiari buruzko lana bigarren Google Earth-en.

Edertasunaren beste lagintxo bat hemen. Gotorlekuaren misterio erromantikoa eta kraterraren formen sinpletasuna. Lur paisajistak “oso harro” dago diseinua parkean nola egokitu den eta jendearen harrera ikusita.

Donostia: Egiako Monopolya

Donostia: Egiako Monopolya

Aisialdirako ere tarte bat utzi behar da, eta oraingo honetan, mahaiko jokoa ekarri nahi izan dugu, ‘monopoly’ mitikoa baina Egiakoen erara prestatua 25 €ren truke.

Kontzertua Donostian, IvanFerreiro galiziarra bertan izango da, zuzenekoa iritsi bitartean bideoa duzue hemen: “Farenheit 451″. Laster izango dugu egindako elkarrizketaren bideoa baina momentuz, bideo honekin konformatuko gara.

Erritmo ona hartu dugunez, horrekin bukatuko dugu, musikarekin alegia, Laurobari elkarrizketa berezia egin diogu “Gazteaklip”en.

Eskerrik asko eta laster arte. Asteburua gozatu, izan ere, eguraldi bikaina izango baitugu.