Donostiako bloga (Gipuzkoa): Kontxa, Kontxako bandera, danborrada, Urgull, hondartzak, pintxoak, Nazioarteko Zinema Jaialdia, Zinemaldia eta gehiago blogseitb.net-en
Astelehen on! Izan ere, glamourraz beteriko asteburu honen ondoren, gaurko laburpenari horrela ekin diezaiokegu
Donostiako Orrialdeko Hesian jasotakoen bilduma prestatu dugu eta hemen izango duzue, jarraian.
Gaur, astelehena, Donostia Saria jasoko du Julia Robertsek eta eitb.com-ek gainera prentsaurrekoa zuzenean eskainiko duenez zuk ere zure galdera egin dieziokezu.
Maite Bazterretxea: “Zelako glamourraAAAAA!!! Julia Robertsek distira ekarri du Zinemaldira.”
Memoria historikoarentzat ariketa da film berria. ‘Izarren argia’ euskal pelikula estreinatu dute Zabaltegi sailean. Barbara Goenaga Victoria da, Saturrarango presoetako bat. 4.000 emakume izan ziren Mutrikuko kartzelan frankismo garaian.
Donostiako orrialdeak egun hauetan pantaila handikoen albiste guztiak jasotzen dituen arren, izan dira baita bestelakoak ere, eta aste honetako laburpen berri honetan Donostiako orrialdeko hesian jasotako guztiak hartu nahi izan ditugu orain hemen zuk eskura izan ditzazun.
Erraustegiaren aurka eta atez ateko bilketaren alde Donostian. Ehunka herritarrek defendatu dute zaborrak birziklatzeko beharra.
Hau da maila hau!! Hamar nobel saridun izango dira Donostian. Donostia International Physics Center (DIPC) zentroak antolatuta, Passion for Knowledge jaialdia egingo da Donostian hilaren 27tik urriaren 1a bitartean. Jaialdiak hamar Nobel saridun bilduko ditu. Zientzia herritarrei ezagutaraztea du helburu, eta DIPCren 10 urteurrenaren harira antolatu dute.
KutxaGuneak errusiar mendi simulagailu berria dauka. Orain arte, errusiar mendia simulatzeko plataforma batek eta tranbia simulagailu batek osatzen zuten.
Arzak, Berasategui eta Subijana Donostiako kafearen tenplua inauguratu dute. Sukaldearen hiru maisuak Donostiako Nespresso dendaren irekiera ekitaldian izan dira.
Zorionak Tolare!!! Tolare elkarteak irabazi du legatza donostiar erara egiteko lehiaketa. Bretxa plazak elkarte gastronomikoen arteko norgehiagoka hartu zuen asteburuan. Parte-hartzaileek kazola bat legatz prestatu behar izan zuten, donostiar erara
Dena ona ezin da izan eta, bestelako albisteak jaso ditugu itsaso aldetik. Emaitza kaskarrak aurtengo hegaluze kanpainan Egunotan Gipuzkoako eta Bizkaiko 120 ontzi eta 1200 arrantzale dabiltza atunetan. Hurrengo egunetan atunik aurkitzen ez badute, etxera itzuli eta txitxarro eta sardinatan hasiko dira.
Ezertxo ere ez galtzeko….Donostiako Zinemaldiko filmak eta ordutegiak, Zinemaren hiriburuan emango diren film guztien ordutegiak, sinopsiak eta trailerrak eskaintzen dizkizugu. Erabaki zer ikusi!
Zinema bai, baina baita musika ere, dagokion tartean ireki eta bolumena emango diogu. Lori Meyers, Coque Malla eta Telekinesis, Donostikluba Zirkuituan. Irailaren 10ean Gazteszenan hasi zen Zirkuitua eta abenduaren 29ra bitartean, Gipuzkoako hiriburuko zenbait aretotara iritsiko da musika eskaintza. Donostikluba Jaialdia urriaren 1ean hasiko da.
Eguraldiak laguntzen ez duen arren, hiritik mugitzeko modurik onena motorra dela esaten badugu, ez da kontu berria izango, baina….Dani Pedrosa Donostiako moto-denda ospetsu batean izan da Dani Pedrosa Moto GPko pilotua Donostiako moto-denda ospetsu batean izan da bere zaleekin hizketan eta autografoak izenpetzen.
Gora Porrontxoak!!! Porrontxo jaiak dira eta gaurkoa egun handienetakoa da. Goizeko 11:00tan hasita, gauera arte etengabeko martxa espero da. Ondo pasatu!
Eskerrik asko guztioi eskainitako arreta eta laguntza guztiagatik eta laster arte. Ondo pasatu asteburua eta film askotaz gozatu.
Egunak besterik ez Aste Nagusiari hasiera emateko, dena prestatzen ari dira Donostian. Luis Mokoroak ere biboteak ondo zainduta izango ditu eta surik ez hartzeko kontuz ibili beharko du.
Donostia. Argazkia: Xabier Elgezua Aranguren
Hemen gara, beste behin ere Donostiako orrialdetik igarotakoen errepasoa egiteko prest.
Los Planetas, Delorean, Bebe eta The Wailers, Donostiako Aste Nagusian. Saguesko doako kontzertuen egitarauaren barnean arituko dira, gainera, Los Suaves, Maldita Nerea, Betagarri, Loquillo eta Kiko Veneno. Piraten kontzertuak Bebe, Sorkun eta Ze Esatek bilduko ditu.
Abuztuak 31, itzaldiari aurreratuko zaio. Toti Martinez de Lezeak eskainitako hitzaldiarekin emango baitiete jaiari hasiera.
Donostia. Argazkia: Salva Turnes
Idi okela bueltan. Plantxan ere buelta eta buelta eginda jan dezagun haragia, Gipuzkoara itzuliko da eta Aste Nagusian idi okelaren 600 kilo salgai jarriko dira.
Abordaiaz gain, beste hamaika hitzordu antolatu dituzte Piratek erromeria, umeen jolasak eta nagusi eta koadrilen egunak prestatu dituzte bederatzi egunetarako.
Abuztuaren 7a eta 13 bitartean izango dira kontzertuak: sei Donostian eta beste hiru Azkoitian, Deban eta Usurbilen. Munduko organo-jotzaile ezagunenetarikoak izango dira Gipuzkoan. Abian da Donostiako Musika Hamabostaldia. Patric Alfaya, Hamabostaldiko zuzendariarekin izan da EITB. San Petersburgoko Orkestra Sinfonikoak Donostiako Musika Hamabostaldiaren 71. edizioari hasiera eman dio.
Borja Cobeagak bukatu du “No controles” pelikularen filmaketa. Zazpi aste egin ditu Borja Cobeaga zuzendari donostiarrak Bilbon eta Madrilen No Controles bere bigarren lana filmatzen. Cobeagak berak idatzi du Diego San Joseren laguntzarekin eta Unax Ugalde, Alexandra Jimenez, Miguel Angel Muñoz, Julian Lopez, Secun de la Rosa, Mariam Hernandez eta Marivi Bilbao dira protagonistak.
Donostiako San Telmo museoaren zaharberritze lanen prozesua biltzen du erakusketak. Sarrera doakoa da eta irailaren 5era arte izango da zabalik.
Kike San Francisco, Javier Martin, Paco Valladares eta Maria Garralon, besteak beste, izango dira Victoria Eugenian eta Antzoki Zaharraren eszenatokiaren gainean.
Euskal futbol taldeen elastiko berriei buruz asteleheneko ‘Ekioste’n.
Bochum-Reala (1-1): Donostiarrek berdinketa lortu dute. Gipuzkoarrek ezin izan dute talde alemaniarra mendean hartu. Xabi Prietok egin du txuri-urdinen gola bigarren zatiko 55. minutuan.
Behia, makinaren barruan. Lerroburua irakurri bezain pronto, ideia bat hartuko dugu, irailerako Gaskuña plaza, Antiguon, Easo eta Irungo plazetan esnea saltzeko makinak jarriko dituzte.
Paco Larrañagak Donostiatik eman zuen bere lehen bizikleta pasioa. Euskalfinipinar presoa, orain aste bi atera zen beste gatibu batzuekin batera Donostiatik barrena ibil ahal izateko.
Honenbestez, hemen utziko dugu aste honetako laburpena baina aurretik, zuen kolaborazioa eskertu nahi dugu.
Hemen gaituzu beste behin ere, Abuztuko lehen astelehen honetan indar berrituta sartu gara lanera eta gustura zurekin bat egitera gatoz.
Lehenik eta behin udako kontutxo batzuk eta horretarako hondartzara eta izozkitegira joko dugu. Arreta handia hondartzan! Bideoa, marmoka arriskutsuak iritsi dira Gipuzkoako kostaldera.
Bestela ere udako sasoi honetan, tipikoak diren beste protagonistak ere ekarri ditugu. Aurtengo su artifizialen lehiaketa iragarriko duen kartel irabazlea zein den jakiteko izozkitegi baten egin dute hitzordua, hori ere ez dago batere gaizki.
Naroa Agirre
Igandera arte, izan ziren gurean ABBAren abestirik ezagunenak “Mamma mia” musikalari esker! Kursaalen egon dira.
Donostiar guztioi deia!! Donostiako orrialdeak hurrengo deialdia egiten du: Donostia maite, bihotzean eraman, bertan jaio edo berez Donostia gustuko duten 2.010 donostiar batu nahi ditugu aurtengo Aste Nagusirako. Zaila dirudien arren, eta jada jaien hasierarako 14 egun besterik ez direla falta ikusita, momentuz 245 lagun gara. Horra hor erronka! Zer eskatzen dizuegu? Donostia gustuko baduzue, “me gusta”ri sakatzea, hori besterik ez, oso erraza da. Hori eta baita zure lagunei orrialdearen gomendioa egitea ere eskatzera gatoz. Gora Donostia, eta gora jaiak! Eskerrik asko!!
Aupa, Naroa!! Hurrengoan, hobeto egingo duzu!!Bartzelona 2010: Naroa Agirre finaletik kanpo – EiTB Kirolak Kirol gehiago. Naroa Agirrek bazekien lan zaila zuela finalean izatea baina saiatu saiatu da. Bere multzoko zazpigarren postuan sailkatu da 4 metro eta 25 zentimetroko jauzia eginez. Beraz, 10 zentimetrogatik, ostiraleko finaletik kanpo gelditu da donostiarra.
Kirol errepasoarekin bukatzeko beste albistetxo bat ere topatu dugu gure orrialdean bertan. Realak, Raul Tamudo fitxatu du. Aurrelari katalanak urte bateko akordioa lortu du talde donostiarrarekin eta Joseba Llorenterekin batera txuri-urdinen erasoa eratuko du.
Gero eta gehiago dira Donostia maite duenak, hemen horietako batzuk jaso ditugu: Jose Maria Monzon: “a mi también me gusta DONOSTI” Maite Barragan: “claaaaaro k me gusta!!mi segunda ciudad!!” Gerardo Goñi Amatria:” ¿A quien no le gusta Donostia-San Sebastian ???????????” Esmeralda Garza:” Mi corazón definitivamente está allá!!”
Marmokak
Gaurtik aurrera!!! Javier Veiga protagonista duen antzezlan hau hartuko du Gipuzkoako hiriburuko Victoria Eugenia Antzokiak. 18tik 26 euro bitartean jarri dituzte sarrerak salgai. ‘La venganza de Don Mendo’ obra estreinatuko du Triciclek Donostian – EiTB Kultura Artea.
Errusiako musikako izen garrantzitsuak, Musika Hamabostaldian. Abuztuaren 7tik irailaren 3ra bitartean izango da jaialdia: 80 emanaldi izango dira eta hainbat jarduera, Gipuzkoako udalerrietan.
Rafael Berriok artelanez inguratuta aurkeztu du bere azken lana. Ikusi bideoa.
Zazpi euskal itsasargik ‘gidatu’ko dute ‘Donostia 2016′ hautagaitza. Itsargi bakoitzak Gipuzkoako hiriburuaren kultur proiektuak lantzen duen gaietako bat irudikatuko du. Uztailaren 9an aurkeztuko dute ofizialki proiektua Kultura Ministerioan.
Donostia, hiri egokia adinekoentzat Munduko Osasun Erakundeak uste du adinekoei primerako zerbitzuak eskaintzen zaizkiela eta kaleratu duen hirien zerrendan 8. tokian jarri du Donostia.
Egunero 40.000 ibilgailu kenduko dizkio Donostiako saihesbide zaharrari. 4.000 lagunen lana eta hiru urte baino behar izan dira errepide zati berri hau egiteko.
Udako ikastaroak ireki dituzte Donostiako Miramar Jauregian.Rafael Bengoa osasun sailburuak ikerketa biosanitarioari buruzko kurtsoari hasiera eman dio eta Blanca Urgell Kultura sailburuak bigarren hizkuntzari buruzko beste bat ireki du.
Donostia: Miramar jauregian
Euskal sukaldariek Basque Culinary Centerreko obrak jarraitu dituzte. Basque Culinary handitzen ari da. Donostiako unibertsitate gastronomikoak datorren udan inauguratuko da. Eraikina oso berezia da, pilatutako platerren itxura dauka, ondo jandako bazkari baten osteko pilaketa dirudite. Lau solairu izango ditu, eta azken pisuan ikerketak egingo dituzte. Lehen harria jarri ondoren, sei hilabete igaro dira eta dena ondo baino hobeto doa.
Donostiako Jazz jaialdiak kontzertu sekretuak estreinatuko ditu, eta antolatzaileek sare-sozialak erabiliko dituzte aurrerapen gutxirekin ekitaldien berri emateko. Asmakizun bat da baina akaso ondo aterako zaie. Miguel Martín Heineken Jazzaldiko zuzendariak 45.edizio honetarako kontzertu sekretuak “asmatu” ditu.
Uda iritsi bezain pronto jaiak ospatzen arituko gara barra barra eta hasteko Igeldora egingo dugu bisita. Igeldoko San Pedro Jaien Egitaraua 2010 Donostiako auzoa den Igeldon San Pedro jaiak direla eta antolatu diren ekitaldien egitaraua.
Altzako San Martzial Jaien Egitaraua 2010 Donostiako Altza auzoak bere Festa Nagusiak ospatzen ditu, ekitaldi eta emanaldi herrikoiak antolatuz.
Ouka Leleren lanik ezezagunenak, Okendo Kultur Etxean. Sekula argitaratu ez dituen lan intimoen bilduma ikus daiteke abuztuaren amaiera arte.
Kukuxumuxuren kamiseta berria, 3 dimentsiotan Mikel Urmenetak sanferminetako kamiseta berria aurkeztu du gaur. Urtero moduan marrazki ikusgarriak egin ditu, baina oraingoan hiru dimentsiotan ere ikusi ahal izango ditugu.
Eskerrik asko eskainitako arretagatik eta baita zuen laguntzagatik.
Ostiral bezpera honetan, Donostiako Hesian izandako emarien laburpena jasoko dugu eta horrela asteon gertatukoen berri izango dugu.
Lehenik eta behin, atzekoz aurrera egiteko, pasa den asteburuko futbol emaitza jaso dugu. Betis-Reala (1-0): Igoeraren lehia, estu-estu. Emanak, penaltiz, partidako gol bakarra egin du. Realak lau puntuko errenta du laugarren sailkatuarekiko baina igoeraren lehia, gero eta estuago. 9 jokalarirekin amaitu du partida talde donostiarrak.
Anoeta bete behar da
Baina, oraingo honetan, aurrera begira jarriko gara eta larunbaterako Anoeta betetzeko plana aurrera eramango da. Reala: Anoeta betetzeko neurriak.
Aurreko batean ere izan genuen bideoa ikusteko aukera, hala ere, orain inoiz baino garrantzitsuago ikusten dugu. eitb.com, Realarekin: Txapeldunak! Ta-abar, ta-abar…
Kirol errepasoarekin jarraituko dugu eta aurrera begira jarriko gara. Jaime Caballeroren erronka berria: Manhattani bira emango dio igerian. Jaime Caballero igerilariak New Yorkeko Manhattan uharteari bira emango dio igerian. 52 kilometro dira eta ekainaren 12an izango da proba.
Jaime Caballero
Krisiak Tabacalera ukitu badu, baita bestelakoak ere. DFeria erakustaldiak aurrekontua murriztu du krisialdiagatik.
Azken post-ean aurreratu genuen moduan hemen duzue agindutako elkarrizketa. Gaztea Ivan Ferreirorekin izan da Donostian emandako kontzertuaren aurretik.
Garazi Urdanpilletak ere gure taldean parte hartu zuen eta musika ekarri digu, eta guk zuokin partitu nahi dugu.Surfin Kaosek talde donostiarrak disko berria aurkeztu zuen Bukowskin! Bideoa: Gaztea Surfing Kaos taldearekin izan da. Bideoa Donostiako Bukowskin aurkeztu du hirukoteak estudioko laugarren lana eta Gaztea beraiekin izan da.
U2 taldeak hainbat kontzertu atzeratu ditu, Bonoren lesioagatik.
Ondo jatea atsegin dugu eta gainera, jatun onak ere bagara….beraz, kontutan hartu datorrena. Basque Culinary Centerrek gastronomia tailerra antolatu du udarako
Nokodek:bideosormenaren inguruko erakusleiho berria.
Jon Montero:“beheko solairuan eta sotoan aldaketarik egon ezean, proiektua birplanteatu daiteke”.
Donostia. El Sol Jaialdia
El Sol Publizitate Jaialdia: 25 urte eta inbertsio gutxiago. El Sol Iberoamerikako Publizitate jaialdiak gaur irekiko ditu ateak Gipuzkoako hiriburuan. 25 urte betetzen ditu aurten eta sektorearen inbertsioen beherapena…
Orain, garraio publikoaren aldeko apustua dator eta honekin aste honetako laburpena bukatutzat emango dugu. Eusko Jaurlaritzak hasi ditu Irunen Donostialdeko metroaren lanak.
Udaberriko loreak bezala, hementxe, egunetik egunera koloretsuago eta baita alaiago ere. Donostian asko dago ikusi eta entzuteko, baina aukeraketa bat egin behar dugunez, hementxe duzue gure Horman jasotako mezuen laburpena.
Hasteko, aste osoan zehar hizpide izandako kontua ekarri dugu. Tabakalera alegia. Tabakalera: izozgailura?
Tabakalera
Urgell, Tabakalerako kostua eta atzerapena aztertzearen alde. Gipuzkoako Foru Aldundiak proiektua egungo egoerara moldatzea proposatzen du, eta berau finantzatzen duten instituzioen baliabideetara ”egokitzea”.
Bestelakoak ere topatu ditugu esaterako, Literaktum 2010 Jaialdia: Juan Madrid, Johan van der Keuken, Nicolas Ridoux, Andrés Neuman, Gabrielle Duplantier, Beñat Achiary, Lara López, José F. A. Oliver, Itxaro Borda, Rafael Berrio, maiatzaren 25etik 29era bitartean.
Pantaila handiari begira, den dena CANNES ez delako bestelakoak ere aipatu nahi ditugu. Aurki ezagutuko ditugu Amstel Surfilm jaialdiko film finalistak. Mundu guztitik heldutako 59 film labur aurkeztu dituzte lehiaketa honetara eta guztiak jaialdiaren webgunean aurki ditzakezue. Horietako asko euskaraz ekoitziak dira.
Donostia: Amstel Surfilm
Asteon, Museoen eguna ospatu dugu ondo baino hobeto gainera, gainera webgune berria ere estreinatzeko aukera izan dugu. www.gipuzkoakomuseoak.net, 62 kultur ekipamenduren inguruko web gunea.
Gipuzkoako hiriburua oso ederra dena jakina bazen ere, horrelako albisteak beti dira ongi etorri. Donostiari buruzko lana bigarren Google Earth-en.
Edertasunaren beste lagintxo bat hemen. Gotorlekuaren misterio erromantikoa eta kraterraren formen sinpletasuna. Lur paisajistak “oso harro” dago diseinua parkean nola egokitu den eta jendearen harrera ikusita.
Donostia: Egiako Monopolya
Aisialdirako ere tarte bat utzi behar da, eta oraingo honetan, mahaiko jokoa ekarri nahi izan dugu, ‘monopoly’ mitikoa baina Egiakoen erara prestatua 25 €ren truke.
Kontzertua Donostian, IvanFerreiro galiziarra bertan izango da, zuzenekoa iritsi bitartean bideoa duzue hemen: “Farenheit 451″. Laster izango dugu egindako elkarrizketaren bideoa baina momentuz, bideo honekin konformatuko gara.
Erritmo ona hartu dugunez, horrekin bukatuko dugu, musikarekin alegia, Laurobari elkarrizketa berezia egin diogu “Gazteaklip”en.
Eskerrik asko eta laster arte. Asteburua gozatu, izan ere, eguraldi bikaina izango baitugu.
Hemen gara Donostia-San Sebastian-eko hormak izandako emariaren laburpena egiteko asmoz.
Asko dira Gipuzkoako hiriburuan gertatzen direnak eta horregatik, aukeraketa bat egin behar izaten dugu.
Asteon, Donostiako taldea izateaz gainera, orain, orrialde berezia ere zabaldu dugu eta bertan parte hartzera gonbidatzen zaitugu.
Uda, hondartza, terraza, musika….tira ba horrela hastea bezalakorik ez dago, Jazzaldiaren Antolakuntzak burutzen ari den Tokiko Taldeen Hautaketa prozesuaren barruan R.S. Factor taldearen kontzertua.
Hiriburura iristen dira munduko artistarik hoberenak, eta horrela gertatu da “Circo del Sol”-ekin ere, Iñaki Dieguez gipuzkoarrak bere soinuarekin laguntzen baitu nazioarteko zirku ederra. ‘Saltimbanco’, de ‘Cirque du soleil’ Donostia.
Musika bai, baina kirolariak ere behar dira eta horretan aurrera egiteko fitxaketak egiten direnez, azkena Jon Errasti eibartarrena dugu, denboraldi bitarako sinatu baitu.
Kirol emaitzen errepasoa ere jaso dugunez, hementxe duzue 1-0 irabazi du Realak.
Asier Lavanderaren omenez, zuhaitza eta plaka bat, bertan, bere oroimenez Realeko jokalariak ere izan dira.
Asier Lavandareraren omenez.
Zelaiara atera garen honetan, animuak bidaltzen jarraituko dugu, horretarako propio egin duten bideoa ikusgai duzue. Realearekin bat!!! Primeran!!!
Albiste onak, sutearen ondoren berriz ere martxari ekingo baitiote. Ekainaren 15erako Mugaritz zabalik egongo da.
Gertatutako sute batetik beste batera, UPV/EHUko Donostiako Campusean kalte handiak utzi baititu.
EITB eta Tabakaleraelkarrekin hainbat proiektu elkarrekin aurrera eraman ahal izateko.
Giza Eskubideen aldeko Zine Jaialdiak ‘Mary and Max’ eta ‘Angry Man’ saritu ditu. Luzemetrai hoberenaren publikoaren saria jaso du batak eta besteak, Epaimahai Gazteak aukeratu du. “El Problema” lanak bere aldetik, Amnistia Internationalen eskutik jaso du saria.
Planak egiten joateko asteko agenda: maiatzak 3-10
‘Degustacio de Titus Andronicus’ antzezlana aurkeztu dute Donostian La Furakoek.
Bestelakoak ere jaso ditugu gure Horman baina denak ezin sartu eta honekin laster arte esango dizuegu.
Zure iritzia