Itsasargiak, Miramar Jauregia, Igeldo eta Altzako jaiak…
Kaixo guztioi!
Hemen gaituzu beste aste batez, Donostiako Orrialdeko Hesian jasotakoen bildumarekin.
Berri onak ematen ekingo diogu laburpen berezi honi:

Donostia: itsasargietatik Donostia hautagaitza 2016
Zazpi euskal itsasargik ‘gidatu’ko dute ‘Donostia 2016′ hautagaitza. Itsargi bakoitzak Gipuzkoako hiriburuaren kultur proiektuak lantzen duen gaietako bat irudikatuko du. Uztailaren 9an aurkeztuko dute ofizialki proiektua Kultura Ministerioan.
Donostia, hiri egokia adinekoentzat Munduko Osasun Erakundeak uste du adinekoei primerako zerbitzuak eskaintzen zaizkiela eta kaleratu duen hirien zerrendan 8. tokian jarri du Donostia.
Egunero 40.000 ibilgailu kenduko dizkio Donostiako saihesbide zaharrari. 4.000 lagunen lana eta hiru urte baino behar izan dira errepide zati berri hau egiteko.
Udako ikastaroak ireki dituzte Donostiako Miramar Jauregian.Rafael Bengoa osasun sailburuak ikerketa biosanitarioari buruzko kurtsoari hasiera eman dio eta Blanca Urgell Kultura sailburuak bigarren hizkuntzari buruzko beste bat ireki du.

Donostia: Miramar jauregian
Euskal sukaldariek Basque Culinary Centerreko obrak jarraitu dituzte. Basque Culinary handitzen ari da. Donostiako unibertsitate gastronomikoak datorren udan inauguratuko da. Eraikina oso berezia da, pilatutako platerren itxura dauka, ondo jandako bazkari baten osteko pilaketa dirudite. Lau solairu izango ditu, eta azken pisuan ikerketak egingo dituzte. Lehen harria jarri ondoren, sei hilabete igaro dira eta dena ondo baino hobeto doa.
Donostiako Jazz jaialdiak kontzertu sekretuak estreinatuko ditu, eta antolatzaileek sare-sozialak erabiliko dituzte aurrerapen gutxirekin ekitaldien berri emateko. Asmakizun bat da baina akaso ondo aterako zaie. Miguel Martín Heineken Jazzaldiko zuzendariak 45.edizio honetarako kontzertu sekretuak “asmatu” ditu.
Uda iritsi bezain pronto jaiak ospatzen arituko gara barra barra eta hasteko Igeldora egingo dugu bisita. Igeldoko San Pedro Jaien Egitaraua 2010 Donostiako auzoa den Igeldon San Pedro jaiak direla eta antolatu diren ekitaldien egitaraua.
Altzako San Martzial Jaien Egitaraua 2010 Donostiako Altza auzoak bere Festa Nagusiak ospatzen ditu, ekitaldi eta emanaldi herrikoiak antolatuz.
Ouka Leleren lanik ezezagunenak, Okendo Kultur Etxean. Sekula argitaratu ez dituen lan intimoen bilduma ikus daiteke abuztuaren amaiera arte.
Bi argazkizale britainiar, Donostiako majiak harrapatuta.
Kukuxumuxuren kamiseta berria, 3 dimentsiotan Mikel Urmenetak sanferminetako kamiseta berria aurkeztu du gaur. Urtero moduan marrazki ikusgarriak egin ditu, baina oraingoan hiru dimentsiotan ere ikusi ahal izango ditugu.
Eskerrik asko eskainitako arretagatik eta baita zuen laguntzagatik.
Ondo izan eta asteburu on!









Zure iritzia