Jazzaldiaren balantzea, Hamabostaldia, Guns N’ Roses, jazz gehiago, Mikel Olaciregui, Donostimagen, zubi berria
Kaixo guztioi,
Donostiak Facebooken duen orrira joko dugu berriro, azken egunotan heldu diren edukien laburpen berri bat egiteko asmoarekin. Baieztatuko duzuenez, kultura izan dugu hizpide bertan, nahiz eta beste gai batzuk ere agertu diren.
Hasi aurretik, orain dela hilabete batzuk geure buruari jarri genion erronka gogoratu nahi dizuegu (orrialdea abian martxan genuenean, eta Donostiako taldea ere ireki genuenean): 2010eko jaietarako, Donostia maite duten 2.010 lagun bildu nahi ditugu. Beraz, hauxe da unea: Facebooken donostiarrak ezagutzen badituzue, emaiozue argazkiaren azpian dagoen “Sugerir esta página a mis amigos” aukerari, lagun horiek, gero, “Me gusta”ri eman diezaioten. Ea donostiar pilo bat biltzen garen orrialdean! Mila esker!!
Heineken Jazzaldiarekin hasiko gara; atzo, igandean, amaitu zen, eta orain balantzea egiteko unea da. Guztira, 106.000 ikusle igaro dira, edizio honetan, bere kontzertuetatik.
Musika, dena den, ez da bukatuko gure hirian; laster, abuztuaren 7an, Hamabostaldia hasiko da. Orain dela egun batzuk aurkeztu zuten; hona hemen aurkezpen horren irudiak:
Apur bat aurrerako begiratuta, eta Maria Abadiñoren eskutik, Guns N’ Rosesek Donostian urrian emango duen kontzertua izan dugu hizpide; izan ere, Gazteak sarrerak zokatuko ditu. Baina ez galdu denborarik, gaur, astelehena, parte hartzeko azken eguna da eta!!
“This fucking jazz music rocks“, erakusketa, musikarekin amaitzeko, Noventa Grados aretoan dago irekita; jazz eta erritmoa, irailaren 12ra arte.
Mikel Olacireguirekin irekiko diogu zinemari txoko bat; izan ere, Mikel Olacireguik, Zinemaldiko zuzendariak, irailean dimitituko du; aurtengo edizioa amaitu bezain laster, zuzendaritza kargua utziko du. Zinemaldiak jakitera eman duenez, arrazoiak “erabat pertsonalak” dira. Jose Luis Rebordinosek haren lekua beteko du.
Abuztuaren 5era arte, Donostiak beste ekitaldi bat hartuko du: Donostimagen 2010 argazkilaritza jardunaldiak; krisialdia egon arren, aurtengo edizioak tailerren eta ekitaldien eskaintza handitu du. Tino Soriano World Press Photo sariaren argazkilari irabazleak bidaiei buruzko tailerra eskainiko du.
Donostiako gidari guztientzako, informazio interesgarri bat: Urumea errekaren gaineko seigarren zubia ireki dute. Azken egunotan jakin dugu hori ere.
Horrela esango dizuegu agur; egun batzuetan bueltatuko gara. Orrialdean egongo gara zuen zain, ea hor milioi bat donostiar biltzen garen. Noski! Mila esker!!!






Zure iritzia