Artxiboa

‘Gabonetako loteria’rekin etiketatutako sarrerak

Gun N’ Roses-en Donostiako kontzertua, 2010eko onena; Desigual dendaren ekimena

2011(e)ko Urtarrilak 7 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Gun N’ Roses taldeak Donostian eskainitako ikuskizunari saria eta Desigual markaren ekimen bitxia dira asteon Facebookeko orrialdean izan ditugun gaietako batzuk.

Rock talde ezagunak kontzertua eskaini zuen joan den urrian Donostian; zuetako askok zuzenean ikusteko beta izan zenuten eta, antza, kontzertu bikaina izan zen. Musikota Olaya-koek 2010eko kontzertu onenak aukeratu dituzte eta, hara non, Axel Rosek eta bere mutilek gurean eskainitakoa jarri dute lehen postuan. Artikulu oso bat egin dute horren inguruan, irakurri nahi baduzu, klik egin hemen.

Gaur bertan egin duten beste ekimen bati buruz hitz egin behar dizuegu orain. Amaia Fernandezek eskutik heldu zaigu berria: Desigual arropa markak Donostian duen dendak ekimen bitxia izan du gaur: dendara barruko arropak bakarrik jantzita sartzen ziren lehen 100 lagunek arropa doan eraman ahalko zuten. Amaiak ez du zorterik izan, hala kontatu digu: “Katxis!!!! Berandu heldu naiz eta jada ez zuen balio…. Zorte gehiago izan duzue zuek gaur Desigualen?” Kontatu, kontatu…

Hitzorduez ari garela, berezi samarra zen bat proposatzen zigun asteazkenean Maite Bazterretxeak: Zigortzaileak‘, haurrak protagonista dituen lehen euskal filma, estreinatu zuten EAEko hiru hiriburuetan. Zinema-aretoetan dago jada, beraz, etxeko txikienekin joateko aukera duzue, Maitek berak gomendatzen zigun bezala. Hemen duzue filma zertan den.

Beste gai bat ere partekatzen zuen Maitek gurekin: Singapore Airlineseko zuzendariak Donostian izan dira egunotan, hiriburua euren hegaldi eskaintzaren barruan sartzea aztertzen ari baitira. Udaleko arduradunek hiria erakutsi diete, ziur gustatu zaiela!!!

Amaitzeko, zorte kontuak aipatu behar ditugu, edo hobeto esanda, zorte ezaren kontuak. Izan ere, Gabonetako loterian gertatu zen bezala, Erregetako loterian ere ez da ezer egokitu Donostian. Sikiera, Errenterian zerbait tokatu da eta…. eurengatik poztu beharko ezta?

Hementxe utzi behar dugu asteroko laburpena. Gustu baduzue, Facebookeko Donostiako orrialdean eta, astebete barru, blog honetan ikusiko dugu elkar. Zuen ekarpenen zain geratzen gara, ondo segi!

San Tomas, loteria eta Kontzertua gaur Dokan

2010(e)ko Abenduak 23 Kaitin Allende Iruzkinik ez

San Tomas egun handia, loteria eta gaur Dokan izango den kontzertua dira aste honetan Donostiako gai nagusiak.

San Tomas eguna beti izaten da polita eta horretaz gainera baita dotorea ere, jantzi aproposak eta gainera baita postuak ondo atonduta ere. Txistorra, taloa, txakolina, txorizoa, txerria, txapela, eta guztiekin topera bizitzen den eguna. Batzuk ikusten eta beste batuk lehiaketan parte hartzen…eta hemen dituzue lehiaketa desberdinen emaitzak 2010, jarraitu ondorengo esteka.

Azoka ondo joan zen eta horretaz gainera balorazioa baikorra izan da, Maite Bazterretxea: “Oso pozik guztiak atzoko azoka elegantearekin! Zorionak eta Eguberri on!” Hemen duzu Donostiako udalak egindako balorazioa, hurrengo loturan duzu.

Horretaz gainera, San Tomasen ondoren Loteriaren eguna izaten da baina…Bueno, ez da zorte handirik egon… nolanahi ere, agian sari txikiren bat atera zaizue, eta pena ez da hain handia… Kontsultatu esteka honetan.

Bestalde, gabonetako oporrak ondo baino hobeto igarotzeko planen artean orain kontzertu bat gomendatzen digute Musikota Olayakoek: “Ostegun honetan 23: Shiva Sound, Doka Antzokian, San Sebastian / Donostia”, ondorengo albistean informazio gehiago.

Gurera Barrikadaren “Sean bienvenidos” bideo klipa ekarri dugu. Horrela musikaren agurtuko dugu gaurko mezua. Zorionak eta Eguberri on!

Gabonetako Loteria, Donostian

2010(e)ko Azaroak 3 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Bertan dugu 2010eko gabonetako loteria zozketa handia. Donostian, hainbat loteria administrazio daude eta gainera, asko gara loteria txartelak erosi eta saltzen ditugunok, batzuk, kirol taldea dela, edo bestelako elkarte, talde, ikas bidaia… Post honekin zera lortu nahi dugu, guzti honetaz informazioa eman (guztion artean, beti bezala) horrela hirian bertan dauden zenbakiak guztion artean partitu ahal izango ditugu. Nork daki, agian, gustuko duen baten bat ikusi eta gehiago saltzeko balio du baita honek ere.

Lehenengo, Donostian dauden loteria administrazioak. Guztira 24 daudela ikusi dugu (horrela izango ez balitz, barkatu eta zuzentzen lagundu).

- 8. Loteria Administrazioa (Narrika kalea, 21 – Behea)

- 7. Loteria Administrazioa (Secundino Esnaola kalea, 1)

- LOTERÍAS ARIANE Loteria Saltokia (Gardera Bidea, z/g)

- JOSE ANTONIO ALMANDOZ ECHEVERRIA Loteria Saltokia (Felipe IV etorbidea, 6)

- EKASA Loteria Saltokia (Pl. Sarriegi, 3)

- 43. Loteria Administrazioa (Nafarroa Beherea Enparantza, 5)

- 23. Loteria Administrazioa (Virgen del Carmen, 45)

- 25. Loteria Administrazioa (Alda. Boulevard, 13)

- JESUS Loteria Saltokia (Carquizano, 11)

- LUIS MARIA DE RIOS GALAN Loteria Saltokia (Bermingham, 31)

- 11. Loteria Administrazioa (Antso Jakitunaren etorbidea, 11)

- LA MILAGRITOS Loteria Saltokia (Pl. José María Sert, 6)

- EKASA Loteria Saltokia (Balleneros, 8)

- EKASA Loteria Saltokia (Nafarroa Beherea Enparantza, 3)

- Administración de Lotería JOSE SOLCHAGA LIZASOAIN (Matia, 31)

- ADMINISTRACION DE FINCAS MARTIN YARZA S.L. (Zabaleta,3)

- Lurraldeko ordezkaritza ONLINE (Alfontso VIII, 3)

- EKASA Loteria Saltokia ( Pillotegi Bidea, 12)

- TELE APOSTUAK PROMOTORA DE JUEGOS Y APUESTAS S.A (Trueba, 6)

.- 10. Loteria Administrazioa (San Jeronimo, 16)

.- ADMINISTRACION ELVA (Urbieta, 52)

.- 22. Loteria Administrazioa (Urbieta, 5)

- TELE APOSTUAK PROMOTORA DE JUEGOS Y APUESTAS S.A (Zarautz, 2)

- KIOSKO 87 Loteria Saltokia (Garbera Zeharbidea, 1)

Gainera, ziur gaude Gabonetako Loteriarako txartelak saltzen dituen, talde, elkarte edo kirol-talde hori ezagutzen duzula edota horietako batetako partaide zarela. Jakin nahi dugu! Post honetan zure iruzkina utzi eta horrela nortzuk zareten eta zenbakia zein den eta non saltzen den jakingo dugu, herrian dagoena zuri esker ezagutuko dugu.

Eta jakina, Gabonetan egokitzen ez bada… 2011ko Erregetako Loteriarekin beste aukera bat izango dugu.

Zorte on! eta edozein modutan ere, osasuna barra-barra.